Eraldaketa
bultzatzen dugu
Beraien etorkizuna eratzeko gai izango diren komunitate autonomoagoak bultzatu nahi ditugu. Horregatik, modu parte-hartzailean egiten dugu lan –behetik gorako logikatik- ideia, metodologia eta egiteko modu berriez baliatuz.
Ikertzen dugu, beste batzuekin nahasten gara eta esperimentatzen dugu, gure eguneroko bizitza eraldatzeko eta oraina hobetzeko soluzioak sortzeko.
Jarduna
2012. urteaz geroztik, lurraldeekin, erakundeekin eta pertsona-talde anitzekin lan egin dugu, eskala eta tipologia desberdineko proiektuak garatuz: lurralde-mailako gidalerroak eta politikak idaztetik eskoletako proiektu pedagogiko esperimentaletara.
Gure lana arlo publikoaren eta komunitarioaren inguruko zerbitzu eta proiektuetan gauzatzen da, eta hau garatzeko jakintza-arlo ezberdinetatik datozen hainbat metodologia eta tresna erabiltzen ditugu, hala nola diseinua, arkitektura, gizarte-zientziak, praktika artistikoak, etorkizuneko ikasketak edo pedagogia.
Gu
Ane Abarrategi Zaitegi
Diseinua interesatzen zait, soluzioak sortu eta etorkizunak eraikitzeko tresna gisa duen funtzioagatik eta batez ere, prozesu kolektiboak irudikatzeko eta eredu berriekin esperimentatzeko duen balioagatik.
Tipiko bazkide kofundatzailea naiz. Bertan, lan-esparru eta -metodologia berriak ikertzeaz arduratzen naiz, eta hainbat eskalatako eta hainbat esparrurekin lotutako administrazio publikorako prozesu, programa eta zerbitzu berritzaileak diseinatzen aritzen naiz.

Maddi Texeiro Tarazaga
Arlo publikoko diseinu- eta partaidetza-prozesuetan espezializatua, pertsonen beharrak, nahiak eta jakintzak ezagutu eta ikusarazteko lan egiten dut, eta espazioak eta zerbitzuak diseinatzerakoan pertsonen arteko konexioak errazteko.
Tipiko bazkide sortzaileetako bat naiz, eta tokiko garapenarekin, parte-hartze publikoarekin eta espazio komunekin harremana duten proiektuak diseinatu eta garatzeko ardura daukat.

Itsaso Larramendi Elexgaray
Hirigintzaren potentzial politikoan interesatuta nago, eta tokian bizi diren pertsonekin eta pertsonentzako hiri-inguruak sustatzen egiten dut lan. Hirigintza eguneroko bizitzaren ikuspegi eta beharretatik lantzean espezializatua.
Tipiko bazkide naiz, eta hiri plangintzarekin harremana duten proiektuen ardura daukat, udal-mailako diseinu eta parte-hartze prozesuak ere bideratzen ditudalarik.

Mónica Franco Valledor
Publizitate-plangintza estrategikoan espezializatua. Duela urte batzuetatik hona, Leongo mendebaldeko menditik modu independentean lan egiten dut, landatartasun berria esperimentatuz eta proiektu komunitarioetan parte hartuz, bereziki kulturari lotutakoetan.
Gure
sarea
Ondorengoekin lanean gabiltza
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila . Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamenduko Saila . Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila . Bizkaiko Foru Aldundia . Debagoiena 2030 Garapen Iraunkorreko Sarea . Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia . BizkaiKOA . Abadiñoko Udala . Aialako Udala (Berdintasuna) . Amurrioko Udala . Arrasateko Udala . Arrigorriagako Udala . Azpeitiako Udala (Hirigintza) . Bakioko Udala . Bilboko Udala . Errenteriako Udala . Ermuako Udala . Debako Udala (Hirigintza) . Donostiako Udala . Durangoko Udala . Galdakaoko Udala . Gasteizko Udala . Getxoko Udala . Lasarte-Oriako Udala . Lemoizko Udala . Iurretako Udala . Mutrikuko Udala . Ordiziako Udala . Orozkoko Udala . Plentziako Udala . Ultzamako Udala . Zallako Udala . Zamudioko Udala . Bilbao Ekintza . Bilbao Bizkaia Design Council (BiDC) . Donostiako Sustapena . Donostia Etxegintza . Ecoingenia – Donostiako ingurumen- aholkularia . Innobasque . Osakidetza . IMQ . Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala (EHAEO) . Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) . Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) . Mondragon Unibertsitatea (MU) . Istituto Europeo di Design (IED) . Nagusi Intelligence Centre (NIC) . Humanitate Digitalen Ikerketa Zentroa (HDGunea) . Eitb . Radio Euskadi . Arantzazulab . Azkuna Zentroa . Artium Museoa . Badalab . Tabakalera . Sala Rekalde . BIDC Design Week . Grupo SSI – Gizarte Zerbitzu Integratu Kooperatiba . Unesco . Gizabidea Fundazioa . European Climate Foundation (ECF) . Aranzadi Zientzia Elkartea . Lauro Fundazioa . OlatuKoop . Musikari – Euskal Herriko Musikarien Elkartea . Karraskan . 2deo . Conexiones Improbables . Mauriziak ez dau inor hil Koop. . Makeatuvida Koop. . Getxoarte . NONDIK . TINC . Ikastetxeak eta Guraso Elkarteak : Abadiño Zelaieta Eskola (Abadiño) . Abendaño Ikastola (Gasteiz) . Aitor Ikastola (Donostia) . Andramari Ikastola (Zornotza) . Arrigorriagako Eskola (Arrigorriaga) . Burdinibarra BHI (Trapagaran) . Elizalde Herri Eskola (Oiartzun) . Etxaurren Ikastola (Aiala) . Geroa Ikastola (Getxo) . Gurutzeta Eskola (Gurutzeta) . J.M. Sánchez Marcos Eskola (Bilbo) . Juan Bautista Zabala Ikastetxea (Getxo) . Juan Zaragueta Eskola (Orio) . Karmelo Etxegarai (Azpeitia) . Karmelo Ikastola (Bilbo) . Kontxa Eskola (Bilbo) . Kueto Eskola (Sestao) . Larraintzar Ikastetxea (Larraintzar) . Lekeitioko Eskola Publikoa (Lekeitio) . Lezo Institutua (Lezo) . Lucas Rey Eskola (Amurrio) . Luzaro Ikastetxea (Deba) . Mendiko Eskola (Amurrio) . Mimetiz Eskola (Zalla) . Mutriku IES (Mutriku) . Orereta Ikastola (Errenteria) . Orioko Herri Ikastola (Orio) . San Nikolas Ikastola (Getxo) . San Pelayo Ikastetxea (Ermua) . Urkitza Eskola (Bakio) . Virgen de Oro Eskola (Murgia) . Zabaleko Eskola (Amurrio) . Zelaieta Eskola (Abadiño)