• Sukaldea
  • Portfolioa
  • Kontaktua
  • eus
    • cas
Itxi
  • LinkedIn
  • Facebook
  • Twitter
  • Copy urlUrl copied

Manifesta-Festa: Ekintza komunitario kolektiboetarako estrategia estetikoak eta performatiboak

Buletinaren harpidetza

    «Manifesta-Festa Amurrioko Umeen Elkargunean sortutako proposamena da. Umeen Elkargunea Amurrioko Udalak abian jarritako ekimena da, tokiko haurren parte-hartzea sustatzeko helburua duen proiektua. Umeen Elkargunea herriko 20 haurrek osatzen dute, eta ikasturte honetan herria eta komunitatearen inguruko proposamenak irudikatzeko eta prototipatzeko elkarrekin lan egin dugu, umeek beraien herria eta komunitatearekiko dituzten nahi eta beharretatik abiatuta»

    Manifesta-Festa 2022ko udazkeneko egun batean gertatuko da…  edo datorren urteko udaberriko egun batean…  Garrantzitsuena izango da eguraldi ona egitea denok kalera irten gaitezen. Baina, era berean, oso garrantzitsua da jakitea Manifesta-Festa benetan gertatuko dela, eta Amurrioko Umeen Elkarguneko haur guztiak bertan izango direla, azken hilabeteotan antolatu duten topaketa handia burutzen. Orduan, Manifesta-Festa benetazkoa izango da: Amurrioko herritar guztientzako ekitaldi bat izango da, adin guztietako pertsonen arteko topaketa bat, manifestazio bat, eta adiskidetasunaren potentzial politikoa aldarrikatzeko festa bat; gure bizilagunak ezagutzeko eta gure burua komunitate gisa aitortzeko tarte bat; elkarrekin ondo pasatzeko eta dantzatzeko jaieguna.

    Upper Street-eko festa 1996ko udako egun batean gertatu zen, Londresen. Zerua lainotuta egon zitekeen, baina horrek ez zuen axola; zangaluzeek, musikak eta dantzariek M41 errepidea hartu zuten bederatzi ordu iraun zuen festa batean zehar. Bertan, zortzi mila lagunek egin zuten dantza acid house-aren erritmoan, jaia apaintzen zuten loredun pankarten eta oihalezko eguzkien artean. Jaia bera, orduan, “kalea eta hiri-espazioaren erreklamazio politiko gisa altxatu zen”. Ramírez Blancok Utopías Artísticas de Revuelta testuan dioen bezala, tresna eta estrategia estetikoak garrantzitsuak dira politika egiteko bitarteko artistikoak erabili nahi direnean, eta are gehiago, “estetika horiek praktika utopikoko espazioak eratzeko balio dutenean”.

    Kontua da gizarte desberdinak formulatzeko aukera emango duten uneak edo egoerak bultzatzea, edo, Manifesta-Festaren kasuan bezala, komunitate elkartuagoak sustatuko dituzten ekintzak abiaraztea; dantzak eta jolasak artikulatuko duten harremanetarako espazio bat formulatzeko desiratik abiatuta, auzotarren arteko adiskidetasunaren eta elkar-zaintzaren garrantzia aldarrikatuko dutenak.

    Upper Street-eko jaia erreferentzia handia da Manifesta-Festarentzat, ez baitu -azken honek- ohiko manifestazio edo festa bat izan nahi; bestelako zerbait izan nahi du, ordea, Manifesta-Festak, dena batera izan nahi du. Izan ere, Manifesta-Festak jaia bera aldarrikapen gisa ulertu nahi du, dantza pertsonen aglutinatzaile gisa, janaria kultura eta esperientzien transmisore gisa, eta jolasak eta historiak elkar nahasteko, elkar ezagutzeko, eta gure burua aniztasunetik egituratzen den komunitate bereko kidetzat onartzeko elementu gisa. Horregatik, azken hilabeteotan, estetika biribilak, pikudunak eta dantzariak izango dituen kalejira eta festa bat prestatzen aritu gara Amurrioko Umeen Elkargunean; kolore biziez, konfetiz, hainbat pisutako bizikletez eta bozgorailu erraldoiez gainezka egongo den jaieguna. Jolasteko txokoz beteta egongo den plaza bat imajinatzen aritu gara, sekretuak eta inoiz kontatu ez diren istorioak elkarri kontatzeko tokiak izango dituena, elkarrekin meriendatzeko mahai handi bat izango duena, eta zeinean festa amaiera sinestezin bat egongo den, guztion abesti kuttunak bilduko dituena; herria musikaz eta kolorez josiko duen eztanda bat izango da gure Manifesta-Festa.

    Proposamen honen alderdi grafiko eta estetikoetan pentsatzeko beste erreferentzia bat Moy Santana eta Antonio José Albertos-en La Ruta Gráfica izan da, 80ko hamarkadan ezaguna izan zen la ruta del bakalao-ren konpasera sortu ziren kartelak eta flyerrak biltzen dituen argitalpena. Bertan, Paco Rocak “jolasaren botere politikoa” aldarrikatzen du, eta musika saioak topaleku ziren une historiko batean sortutako kartelak, garai hartako Valentziak bizi zituen kultura-joeren bozgorailu gisa azaltzen ditu. Garai hartako sorkuntza grafikoek koloreekin edertzen zuten garai gris batetik esnatzen ari zen hiria.

    Horregatik, irudia ere Manifesta-Festaren kontakizunaren parte izango da, Umeen Elkarguneko haurrek prestatzen aritu diren jai handiaren aurreko egunetan Amurrioko paretak eta postontziak beteko dituzten kartel eta gonbidapenak direla medio. Izan ere, 2022ko udazkenaren egun horreko aurreko egunetan, herritar guztiek beraien komunitateko festa handirako gonbidapena jasoko dute; inor bakarrik egongo ez den festa horretarako gonbiteak.

    Buletinaren harpidetza

      Hurrengoa

      Pop Up Commerce: a prototyping journey

      Lege-oharra

      Webgunearen titularra: Tipi Gara Koop Elk Txikia
      IFK/IFZ: F-95767737
      Helbide soziala: Uribitarte Kalea 18, 5.B. 48001, Bilbo, Bizkaia
      Posta elektronikoa: kaixo@tipigara.co
      Telefonoa: (0034) 944 105 116
      Domeinuaren izena: https://www.tipigara.co/

      1. Xedea

      Webgune honen helburua Tipi Gara kooperatibaren jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea da, baita komunikazio- eta partaidetza-bideak eskaintzea ere.
      Webgune honetara sartzeak honako termino eta erabilera-baldintza hauek onartzea dakar berekin. Haiekin ados ez bazaude, mesedez, ez erabili webgune hau.

      2. Jabetza intelektuala eta industriala

      Webguneko eduki guztiak (testuak, irudiak, diseinuak, logotipoak, dokumentuak, etab.) Tipi Gara-ren jabetzakoak dira. Erreproduzitu, banatu, aldatu edo erabil daiteke, Tipi Gara kooperatiba aipatuz, eduki horien iturria baita.

      3. Erantzukizuna

      Kooperatibak ez du bere gain hartuko edukietan egindako akatsen edo hutsegiteen erantzukizuna, ezta webgune honetan argitaratutako informazioa erabiltzeak eragindako kalteena ere. Beretzat gordetzen dugu gunearen edukiak edozein unetan aldatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe. Era berean, ez gara arduratzen kanpoko esteken edo hirugarrenen orrien edukiaz eta funtzionamenduaz.

      4. Datu pertsonalen babesa

      Webgune honen bidez jasotako datu pertsonalak Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo de 27 de abril de 2016 relativo a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos datos y por el que se deroga la Directiva 95/46/CE (Reglamento general de protección de datos) eta Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales araudiaren arabera tratatuko dira. Informazio guztia gure Pribatutasun Politikan kontsulta dezakezu.

      5. Cookieak erabilpena

      Webgune honek cookie teknikoak erabiltzen ditu eta, baimena izanez gero, analisirako cookieak. Baimena kudeatu dezakezu eta informazio gehiago kontsultatu gure Cookie Politikan.

      6. Legeria eta jurisdikzioa

      Lege-ohar hori Espainiako legediak arautzen du. Gatazkak ebazteko, alderdiak Bilboko (Bizkaia) epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira, kontsumitzaile eta erabiltzaileen arloko araudiak beste foru aplikagarri bat adierazten duenean izan ezik.

      Pribatutasun-politika

      1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

      Webgunearen titularra: Tipi Gara Koop Elk Txikia
      IFK/IFZ: F-95767737
      Helbidea: Uribitarte Kalea 18, 5.B. 48001, Bilbo, Bizkaia
      Posta elektronikoa: kaixo@tipigara.co

      2. Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

      Ematen dizkiguzun datuak inprimaki, posta elektroniko edo gure jardueretan parte hartuz tratatzen ditugu, honetarako:

      • Proiektuekin lotutako komunikazioak kudeatzea
      • Informazio-buletinak bidaltzea (borondatez harpidetzen bazara)
      • Informazio- edo harreman-eskaerei erantzutea
      • Parte hartzeko ekitaldi, tailer edo taldeetan izena ematea kudeatzea
      • Gure legezko betebeharrak betetzea

      Helburu horiek betetzeko behar diren datu pertsonalak baino ez dizkizugu eskatuko. Helburu nagusi horretarako beharrezkoak ez diren tratamenduek (adibidez, buletinean harpidetzea jarduera bakar batean parte hartu nahi baduzu) zure baimena behar dute. Ez dugu zure parte-hartzea baldintzatuko tratamendu gehigarriak onartzean, horrek baimena “asketzat” ez hartzea eragingo lukeelako.

      3. Zein da tratamendurako lege-oinarria?

      • Berariazko baimena (adibidez, buletin batera harpidetzean edo formulario bat bidaltzean)
      • Kontratu-harremana edo kontratu-aurrekoa (proiektu edo jarduera batean parte hartzen duzunean)
      • Lotutako jarduerei buruz informatuta egoteko interes legitimoa, aurretik ere harremanik izan baduzu
      • Legezko betebeharra, indarrean dagoen araudiak hala eskatzen duen kasuetan.

      4. Zer datu pertsonal biltzen ditugu?

      • Identifikazio-datuak: izena, abizenak, posta elektronikoa, telefonoa
      • Kasu batzuetan, NANa, jaiotze-data (adibidez, inskripzioetarako)
      • Beharrezkoa bada bakarrik, aitaren/amaren edo legezko tutorearen datuak, adingabeek parte hartzen badute.

      Ez dugu datu sentikorrik edo “babes bereziko” daturik jasotzen (osasuna, ideologia, etab.), baimen espezifikoa duten kasu jakinetan izan ezik.

      5. Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

      Datuak bildu ziren helbururako beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, eta, nolanahi ere, legeak eskatutako epeetan edo datuak ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean.

      6. Nori jakinarazten zaizkio zure datuak?

      Ez dizkiegu zure datuak hirugarrenei lagatzen, legezko betebeharra ez bada edo zerbitzu bat emateko beharrezkoa ez bada.

      7. Datuak Europar Batasunetik kanpo transferitzen al ditugu?

      Sí, de forma limitada. En el desarrollo de nuestra actividad utilizamos herramientas y servicios digitales que, en algunos casos, implican la transferencia internacional de datos fuera del Espacio Económico Europeo (EEE). Bai, modu mugatuan. Gure jardueran, tresna eta zerbitzu digitalak erabiltzen ditugu, eta, kasu batzuetan, datuen nazioarteko transferentzia egiten dugu Europako Esparru Ekonomikotik (EEE) kanpo. Horiek guztiek beharrezko bermeak aplikatzen dituzte Kontratu Klausula Tipoen bidez, DBEOren 46. artikuluaren arabera.

      Kasuaren arabera, Google (Drive, Gmail), Mailchimp (komunikazioak) eta Typeform (formularioak) bezalako laguntza-zerbitzuak erabiltzen ditugu. Kasu guztietan, datuak transferitzen zaizkien hornitzaileek berme egokiak eskaintzen dituztela ziurtatzen dugu, DBEOren 44. artikulutik 49.era bitartekoen arabera.

      • Google Workspace (Drive, Gmail, Docs, etab.): hodeiko zerbitzuen hornitzailea. Googlek Kontratu Klausula Tipoak (KKS) onartu ditu, Europako Batzordeak onartuak, datuen tratamenduan babes-maila egokia bermatzeko.

      Googleren pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://policies.google.com/privacy?hl=es

      • Mailchimp: newsletterrak eta komunikazioak kudeatzeko tresna. Mailchimp, Intuit Inc.-ek operatua, Kontratu Klausula Tipoak ere aplikatzen ditu, DBEOk ezarritakoaren arabera.

      Mailchimpen pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://mailchimp.com/es/legal/

      • Typeform: EBn egoitza duten online formularioen plataforma. Kanpoko zerbitzariak edo zerbitzuak erabiltzen diren kasuetan, Typeformek Europako araudiarekin lerrokatutako SCC aktiboak eta segurtasun-politikak ere baditu.

      Typeformen pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://admin.typeform.com/to/yFvrNI?typeform-source=www.google.com

      8. Zer eskubide dituzu erabiltzaile gisa?

      Edozein pertsonak eskubidea du berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko.

      Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonaletara sartzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzeko edo, hala badagokio, datuak ezabatzeko eskatzeko ere, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako. Interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute ere; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

      Inguruabar jakin batzuetan, eta beren egoera zehatzarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek datuen eramangarritasunerako eskubidea eskatu ahal izango dute; bai eta beren datuen tratamenduaren aurka egin. Datuak tratatzeari utziko diogu, ezinbesteko arrazoi legitimoak daudenean izan ezik, edo erreklamazioak egin edo defendatu behar direnean izan ezik.

      Zure baimena edozein unetan ken dezakezu, baita Datuak Babesteko Araudi Orokorrean aurreikusitako sarbide-, zuzenketa-, ezabaketa-, mugatze-, eramangarritasun- eta aurkakotasun-eskubideak egikaritu ere. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar duzu kaixo@tipigara.co  helbidera, eta honako informazio hau bidali: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, erabili nahi duzun eskubidearen eskaera eta gaian “Datuen babesa” adierazi eta NAN/AIZ/Pasaportearen kopia erantsi.

      Zure edozein eskubide urratu bada, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzu (https://www.aepd.es ).

      9. Adingabeen datuen babesa

      14 urtetik beherakoei buruzko daturik ez dugu tratatzen haien amaren, aitaren edo legezko tutorearen berariazko baimenik gabe. Jardueraren batean parte hartuz gero, sinatutako baimena beharko da beti.

      10. Datuen segurtasuna

      Neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzen ditugu zure datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek galtzea, gaizki erabiltzea edo baimenik gabe sartzea saihesteko.

      Cookie-politika

      1. Zer dira cookieak?

      Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, webgune bat bisitatzen duzunean zure nabigatzailean gordetzen direnak. Zure bisitari buruzko informazioa gogoratzeko (adibidez, hizkuntza-lehentasunak edo bisitatutako orriak) eta zure nabigazio-esperientzia hobetzeko balio dute.

      2. Zer cookie mota erabiltzen ditugu?

      Webgune honetan cookie mota hauek erabiltzen ditugu:

      • Cookie teknikoak: Cookie hauek aukera ematen diote erabiltzaileari web orri, plataforma edo aplikazio baten bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko, hala nola, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea, eskaera bat osatzen duten elementuak gogoratzea, eskaera bat erosteko prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak biltegiratzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
      • Pertsonalizazio-cookieak: Erabiltzaileari zerbitzuan sartzeko aukera ematen diote, erabiltzailearen terminaleko irizpide batzuen arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin, hala nola hizkuntza, zerbitzura sartzeko nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko eskualdeko konfigurazioa, etab.
      • Analisirako cookieak: Guk edo hirugarrenek ondo tratatuta, erabiltzaile kopurua kuantifikatzea ahalbidetzen digutenak dira, horrela erabiltzaileek eskainitako zerbitzuaren erabileraren neurketa eta analisi estatistikoa egiteko. Horretarako, gure webgunean egiten duzun nabigazioa aztertzen da, eskaintzen dizkizugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetzeko.

      3. Hirugarrenen cookieak

      Webguneak hirugarrenen zerbitzuak erabil ditzake. Zerbitzu horiek, enpresaren kontura, informazioa bilduko dute estatistiketarako, erabiltzaileak sitea erabiltzeko eta webgunearen jarduerarekin eta Interneteko beste zerbitzu batzuekin lotutako beste zerbitzu batzuk emateko.

      Bereziki, webgune honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc. enpresak emandako web zerbitzu analitikoa, egoitza nagusia Estatu Batuetan duena 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043. Zerbitzu horiek emateko, informazioa biltzen duten cookieak erabiltzen dituzte, erabiltzailearen IP helbidea barne, zeina Googlek transmititu, tratatu eta biltegiratuko baitu Google.com webgunean ezarritako baldintzetan. Informazio hori hirugarrenei transmititzeko aukera barne, legezko eskakizunengatik edo hirugarren horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen dutenean.

      Erabiltzaileak beren-beregi onartzen du, webgune hau erabiltzeagatik, bildutako informazioaren tratamendua, lehen aipatutako moduan eta helburuekin. Halaber, datu horien tratamenduari uko egiteko aukera ezagutzen du.
      edo Cookie-en erabilerari uko egiten dion informazioa, nabigatzailean horretarako konfigurazio egokia hautatuta. Dena den, baliteke zure nabigatzailean cookieak blokeatzeko aukera horrek ez uztea webgunearen funtzionalitate guztiak erabat erabiltzen.

      4. Nola kudea ditzaket nire cookieak?

      Zure ordenagailuan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu, zure ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz:

      Cookie politika honi buruzko zalantzarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke kaixo@tipigara.co helbidera idatziz.