Lauro Fundazioaren parte-hartze komunitariorako eremuak definitzen

Lauro Fundazioaren parte-hartze eremuak eta gobernantza eredua zehazteko aholkularitza prozesu parte-hartzailea. Familiekin batera Fundazioaren Guraso Sarearen definizioa, eginkizunak eta parte-hartze mailak eta eremuak zehaztu dira.

Bilboko Udala

Klimari buruzko Bilboko Herritarren Batzarra

Klimaren aldeko Herritarren Batzarra antolatzeko laguntza teknikoa. 50 laguneko eztabaida-prozesu kolektibo baten diseinu metodologikoa eta fazilitazioa, Bilbo klima-aldaketara egokitzeari eta horrek herritarren osasunean duen eragina murrizteari begira.

Eusko Jaurlaritza

iLab. Euskadiren Partaidetzarako Berrikuntza Gunea - Zerbitzua ematea

iLab, Euskadiko Parte-hartzeko Berrikuntza gunearen inplementazioa eta abiatzea, sareak eratzeko, ezagutza partekatua sortzeko eta parte-hartzaren arloan berrikuntza-proiektuak sustatzeko.

Klimaren aldeko Europar Fundazioa, Leoneko Diputazioa eta Villablinoko Udala

Turismo jasangarria bultzatzeko programa pilotua

Laciana haranean (Leon) turismo jasangarriaren arloko programa pilotu bat diseinatzeko eta abian jartzeko prozesu publiko-komunitarioa. Pilotua tokiko komunitateko ordezkarien talde baten parte-hartze aktiboarekin diseinatuko da 6 hilabetez, 2025eko udazkenean hasiko da eta Villablinoko Udalaren eta Leongo Diputazioaren arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez jardungo du.

Errenteriako Udala

Auzoen hiri-azterketa konparatua

Errenteriako auzoen hiri-azterketa konparatua, auzo bakoitzaren hiri-ezaugarriek
eguneroko bizitza erraztu eta harreman komunitarioak indartzeko duten gaitasuna ezagutzeko, eta horiek hobetzeko esku-hartze aukerak identifikatzeko. Trensa honen bitartez herriaren berroneratze orekatu eta ekitatibo bat sustatu nahi da, auzo elkarteekin elkarlanean.

Getariako Udala

Aisialdi eta kultura parte-hartzailerako gunea

Gaztetxe proiektuaren inguruan hausnartu eta berau berdefinitzeko prozesu publiko-komunitarioa. Gazteen aisialdi aukerak eta kultura parte-hartzailea bultzatzeko proiektuaren gako nagusien zehaztapena eta adostea.

Karraskan

PARABOLIKAK laborategi parte-hartzaileen diseinua eta dinamizazioa

Parabolikak proiektuaren baitan emandako prozesu parte-hartzailearen diseinatu, dinamizatu eta erregistratzea. Lantalde hori emakumeek osatzen dute oso-osorik, kultura- eta sormen-arloko profesionalek zein kontsumitzaileek.

Lemoizko Udala

Lemoizko HAPOak landu beharreko edukien hausnarketarako tailerrak

Lemoizko udalerriko etorkizuneko HAPOak landu beharreko gaiei buruz herritarrek hausnartzeko 5 tailer parte-hartzaile diseinatzea eta koordinatzea. Tailerretan hainbat gai jorratu dira: mugikortasuna, tokiko memoria eta nortasuna, eraikitako ondarea, hiri-eredua, energia, ekosistemen berreskurapena, etab.

Plentziako Udala

Plentziako parke-sarearen diseinua

Plentziako aisialdirako espazio libre publikoaren sarearen diseinu parte-hartzailea, non sarearen egitura orokorra, plaza eta parke bakoitzaren izaera eta diseinurako irizpideak zehaztu diren.

Gizabidea Fundazioa

Gazteen parte-hartzea Trantsizio Energetikoaren inguruko Deliberazio Foroan

Debagoiena 2030 Garapen Iraunkorreko Sareak bultzatutako Trantsizio Energetikoaren inguruko Deliberazio Prozesuan gazteen parte-hartzea bermatzeko proposamenaren garapena, ko-sorkuntzan oinarritutako ikerketa eta aholkularitza zerbitzuaren bitartez.

Musikari. Euskal Herriko Musikarien Elkartea

Musikari eta artista profesionalentzako gida

Dirulaguntzak eskatzeko prozesuetan musikako profesionalei eta artistei bidaratutako laguntza gidaren kontzeptualizazioa, erredakazioa eta diseinua.

Galdakaoko Udala

Nerabeen partaidetza Auzotik Galdakao proiektuan

Auzotik Galdakaoko prozesuaren parte. Nerabeen parte-hartzea bultzatu da, talde egonkor bat osatuz, proposamenak egiteko eta auzoak hobetzeko udal-estrategietan txertatzeko.

Badalab

Etorkisuneku, euskararen etorkizunaz espekulatzen

Fabulan oinarrituta “Etorkisuneku sormen bekaren” diseinu, martxan jartze, akonpainamendu eta ondorengoak.

Arrasateko Udala

9-12 urteko haurrentzako aisialdiko zerbitzu publikoaren diseinua

Adin tarte honetako umeen aisialdi zerbitzua diseinatzeko ikerketa eta zerbitzuaren definizioa garatu dira, zerbitzuaren inplementaziorako oinarriak finkatuz. Prozesuan udal sail eta zerbitzu ezberdinak, herriko aisialdi eragile batzuek eta 9-12 urte arteko ume talde eta familia batzuek parte hartu dute.

Bakioko Udala

Eskola-patioa: Urkitza ikastetxeko jolastokia egokitzeko proiektua

Bakioko eskolako jolastokia egokitzeko proiektuaren partaidetza- eta sozializazio-prozesua, ikasleen, irakasleen eta Gurasoen Elkartearen parte-hartzearekin.

Ecoingenia

Sestaoko ibai-paisaien planean parte hartzea diseinatzea eta dinamizatzea

Sestaoko ibai-aurreko paisaiaren ekintza-planaren baitan egindako tailer parte-hartzailea. Sektore publikoko, eremu komunitarioko eta enpresa-esparruko eragileek hartu dute parte.

Bizkaikoa. Bizkaiko Foru Aldundia

Atea Prozesua - Rekalde Aretoaren posizionamendu estrategikoaren diseinua

Rekalde Aretoaren etorkizunari buruzko hausnarketa-prozesu parte hartzailea. Aretoaren posizionamendu estrategikoa diseinatzea helburu duen proiektuaren lehen fasea.

Burdinibarra BHI eta Guraso Elkartea

Burdinibarra BHIko kanpoko espazioak eraldatzeko aholkularitza eta laguntza

Proiektuaren talde eragileari bideratutako prestakuntza, aholkularitza eta jarraipenean oinarritutako zerbitzua, ikasturtean garatzeko ekintza plana sustatzea helburu izan duena.

Medialab - Tabakalera

Pentsartean TBKL - Etorkizuneko pentsamenduari buruzko saioa

Etorkizuneko Ikaskuntzen eta Disenu Espekulatiboaren inguruko topaketa, Pentsartean programaren barruan, pentsamendu kritikorako eta eztabaida kolektiborako espazioa.

Medialab - Tabakalera

Zainlab - "Arkitekturako lanbide-profil berriak" definitzea

Profil profesional berri baten diseinua eta garapena: zaintzaren erantzunkidetasuna bultzatzen duten espazio publikoen sustapenerakoarkitektoa. Proiektuen azterketaren, adituekin egindako sakoneko elkarrizketeneta Bilboko Aukeragune zentroan burututako pilotaje baten bitartez garatu da.

Errenteriako Udala

Koldo Mitxelena Ikerketa Beka - Errenteriako auzoen azterketa eguneroko bizitza eta harreman komunitarioen ikuspegitik

1950 eta 1975 bitartean Errenterian, industrializazioari lotuta, eraikitako etxebizitza-auzoen ezaugarrien, gaur egungo egunerokoasunaren eta erlazio komunitarioen inguruko ikerketa.

Arrasateko Udala

Arrasateko Haurren Kontseiluaren diseinua eta dinamizazioa

Udalaen Haurren Kontseiluaren diseinu eta dinamizazioa: alkatetzaren kontsulta organoa, non udalerriko ume talde batek umeekin lotutako gaiei buruz iritzia eman eta Udalarentzako proposamenak garatzen dituzten.

Amurrioko Udala

Amurrioko Umeen Elkargunearen diseinua eta dinamizazioa

Udalaen Umeen Elkargunearen diseinu eta dinamizazioa: alkatetzaren kontsulta organoa, non udalerriko ume talde batek umeekin lotutako gaiei buruz iritzia eman eta Udalarentzako proposamenak garatzen dituzten.

Medialab - Tabakalera

Zientzia Frikzioa erakusketa - Bitartekaritza-tailerrak diseinatzea eta dinamizatzea

Zientzia Frikzioa erakusketaren inguruko bisita eta tailerra Azkuna Zentroan, Bigarren Hezkuntzako eskola komunitatera zuzendua. Dinamika praktiko baten bidez artisten lanak hurbiltzeko eta taldean erakusketaren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin.

BADALAB

Zirriborroak eta gero - 10. fabularen sorkuntza kudeatzea eta zuzentzea

Gazteekin batera, espekulazioaren bidez sortutako fabula, zeinean etorkizun desiragarrien etorkizuneko agertokiak iruditzeko non euskara erabiltzen den.

Gabriel Aresti Euskaltegia

Gabriel Aresti Euskaltegiko espazioak birdiseinatzeko ikerketa parte-hartzailea

Gabriel Aresti Euskaltegia osatzen duten espazioak birdiseinatzeko ikerketa eta proposamen arkitektonikoa, beharrak entzunez eta hori erabiltzen duten pertsonekin batera lan eginez.

BEAZ. Bizkaiko Foru Aldundia

Nagusi Intelligence Centre - Hileko lanaldiak diseinatzea, dinamizatzea eta erregistratzea

Euskadiko adinekoen zahartzeari, osasunari eta iraupen luzeko zaintzei buruzko hainbat gai lantzeko hileko jardunaldien diseinua, dinamizazioa eta erregistroa, IKTBko eragileen arteko lankidetza sustatzeko.

Osakidetza

Lehen Mailako Arretan genero-indarkeria lantzeko formakuntza-programa

Kasu praktiko bat garatzea H5P programaren bidez,“Genero indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean Euskadin nola jardun jakiteko jarduketa-gida”-n oinarritutako formakuntzarekin batera.

Humanitate Digitalen Ikerketa Zentroa [HDGunea]

Panglosa problematizatzen - Hackathoia diseinatu eta dinamizatzea

Diseinu espekulatiboaren bidez, Panglos fikziozko teknologiaren hedapenari buruzko espekulazio-saio baten dinamizazioa, HDEH (Humanitate Digitalak Euskal Herritik) jardunaldien parte izan zen Hackathoian.

Mauriziak ez dau inor hil Koop.

Badon - Sormenezko laguntza eta ideia-garapena

Badon proiektuan, diseinu espekulatiboa erabiliz garatutako saio parte-hartzilea. Badonek disziplina anitzen bidez, kontakizun alternatibo eta eguneratu bat proposatzea du helburu.

Radio Euskadi

Hagasé la luz - "Euskal Herria 2050" atala

“Hágase la Luz” programaren barruan, bi astean behin ematen den, 2050. urtean Euskal Herria nolakoa izan zitekeen irudikatzen duen sekzioa. Hainbat eremutako 18 pertsonak jendarte horren hainbat alderdi jorratu dituzte.

Medialab - Tabakalera

Espainiako turismorako etorkizun jasangarriak

Proiektuaren lehen fasean, Espainiako turismo iraunkorrerako etorkizuneko eszenarioak garatu dira, ikerketa eta tailerren bidez, hiru lurralde ezberdinetan. Proiektuaren helburua estrategia iraunkorrak eta turismorako modu hobeak diseinatzen laguntzea izan da.

Tabakalera

2deo - Praktika komunitate esperimentala aktibatzeko pilotoa

Praktika-komunitate bat sortzea, diseinatzea eta dinamizatzea, 2DEO proiektua elikatzeko ondorioak modu parte-hartzailean ateratzeko. Saioak amaitzeko, euskarazko ikus-entzunezko gailuak sortu dituzte parte-hartzaileek.

Ordiziako Udala

Ordiziako parke-sarearen diseinua

Ordiziako parke-sarearen definizio parte-hartzailea, non sarearen egitura orokorra, parke bakoitzaren izaera eta diseinurako irizpideak zehaztu diren.

Eitb

Baipasa - "Espekulatzen" atala

Partaidetzazko esplorazio batetik abiatzen den bitartekaritza-proiektua, Alondegiko eskailburuaren inbentario multisentsoriala taldean sortzeko.

BIDC

Pandemia glosarioa

Pandemiako, konfinamenduko eta “normaltasun berriko” hilabeteetan sortutako gai espezifikoei izena jartzen dieten hitz asmatuen glosario baten eraikuntza kolektiboa. 2020ko Bilbao Bizkaia DWeek-aren baitan garatutako proiektua.

EFC - European Climate Foundation

ECF Espainia-ren lanketa estrategikorako foroa

Espainiako ECF sareko enpresa eta erakunde laguntzaileen lan-saio bat eta networking bat dinamizatzea, etorkizuneko ikuspegi edo ikuspegi espekulatibo baten bidez.

Eusko Jaurlaritza

Topiak: etorkizuneko parte-hartzaileak

Kultura- eta arte-bitartekaritzaren praktikak aberasteko estrategia berriak sortzeko proiektua, hurrengo galdera abiapuntutzat hartu duena: nola erabili Etorkizun Ikasketak bitartekaritza parte-hartzaileko testuinguruetan eraldaketa-prozesuak eta planteamendu disruptiboagoak sortzeko?

EHU (BBAA)

Etorkizuna bizi: etxebizitza (erre)produktiboa

Etxebizitzari eta bertan bizitzeko modu desberdinei buruzko espekulazio kolektiboaren tailuak, etorkizuneko etxebizitza irudikatuz eta objektu eta tresna desberdinetatik abiatuta gauzatuz.

Eusko Jaularitzaren Osasun Saila

Jolastoki Aktiboak - jardunaldien diseinua eta dinamizazioa

Eskola-komunitateari zuzendutako prestakuntza-programa, ikastetxeei eskolako jolastokiak eraldatzeko proiektuak pentsatzen, diseinatzen eta praktikan jartzen laguntzea helburu izan duena.

Eusko Jaurlaritza

iLab Euskadiren Partaidetzarako Berrikuntza Gunea - Idazkaritza teknikoa

Euskadiko Gobernu Irekiaren 2018-2020 Ekintza Planeko 3. Konpromisoko lan taldearen dinamizazioa eta idazkaritza teknikoa 2 urtez. Lan prozesu honetatik Euskadiko parte-hartze herritarraren I-lab-aren kontzeptualizazioa eta gobernantza eredua eratorri dira.

Azkuna Zentroa

Atariaren inbentarioa, ikusezinaren inbentarioa

Partaidetzazko esplorazio batetik abiatzen den bitartekaritza-proiektua, Alondegiko eskailburuaren inbentario multisentsoriala taldean sortzeko.

Gasteizko Udala

Gasteizko HAPOaren aurrerapena erakusketa publikoa

Gasteizko HAPOren Aurrerapen Dokumentua jendaurrean jartzeko herritarren 4 foro diseinatzea eta dinamizatzea. Horietako hiru foro tematikoak izan dira: “Etxebizitza eta beste erabilera batzuk”, “Jarduera ekonomikoak”, “Toki erakunde txikiak” eta haurrei zuzendutako foroa.

Donostiako Udala

Donostia Osasun Plana - Partaidetza prozesua

Donostiako Udalaren I. Osasun Plana egiteko partaidetza-mekanismoak diseinatzea eta abian jartzea, hiriko auzo bakoitzean osasunarekin lotutako premia eta arazo nagusiak ateratzeko.

Durangoko Udala

Durangoko HAPOan genero ikuspegia txertatzea

Durangoko Hiri Antolamendu Plan Orokorraren Aurrerakin Dokumentuaren erredakzio prozesuan genero ikuspegia txertatzea, aholkularitza, formakuntza eta parte-hartzea barne hartu dituena.

Lasarte-Oriako Udala

Lasarte-Orioko HAPOaren parte-hartzea

Lasarte-Orioko Hiri Antolamendu Plan Orokorraren Aurrerapena dokumentuan garatutako planteamenduak aztertzeko prozesu parte-hartzailea.

Orozkoko Udala

Orozkoko HAPOan genero ikuspegia txertatzea

Orozkoko Hiri Antolamendu Plan Orokorraren Aurrerakin Dokumentuan genero ikuspegia txertatzeko prozesua, aholkularitza, formakuntza eta parte-hartzea barne hartuz.

Ordiziako Udala

Buztuntza berritu! - Buztuntza auzoa berrurbanizatzeko prozesu parte-hartzailea

Ordiziako Buztuntza auzoaren berurbanizazioa gauzatzeko prozesu parte-hartzailea, non helduen eta haurren parte-hartzea ahalbideratu den.

Conexiones Improbables

Angiozar 2050

Angiozarreko Gariketxe jauregiaren eta auzoaren beraren etorkizunari buruz hausnartzeko proiektua, non Etorkizun Ikasketen teoriak eta Diseinu Espekulatiboaren enfokea baliatu diren hausnarketa prozesu kolektiboa gauzatzeko.

Osakidetza

Genero indarkeriari osasun-eremutik heltzeko estrategiak

Genero indarkeriari buruzko VIII jardunaldien baitan antolatutako tailerra, non etorkizunen diseinuen metodologiez baliatuta, osasun-eremuan genero indarkeria kasuetan esku-hartzeko estrategia kolektiboak sortu diren Osakidetzako langile ezberdinen artean.

Osakidetza

Osasun Eskola zerbitzuaren berbideraketa estrategikoa

Osasun Eskola zerbitzua birbideratzeko prozesua, zerbitzuaren etorkizuna irudikatzeko eta erabiltzaileengana bideratutako eredu egituratua, koherentea eta testuinguru eta erronka berrietara egokitua ezartzeko.

Durangoko Udala

"Etxebizitzak eta bulegoak hobeto eraikitzeko ingurumen hobekuntzako Ordenantza”-n genero ikuspegia txertatzea

Eguneroko bizitzaren eta ugalketa-lanen beharrak Durangoko etxebizitzak eraikitzeko Ordenantzan sartzeko diseinu-prozesua. Emakumeen Talde Eragile batekin eta Udaleko Talde Teknikoarekin lan egin da.

Iurretako Udala

IU! Gazte, Iurretako Gazteria Zerbitzua

Iurretako Udalaren gazteria zerbitzuaren diseinua, gazteak (12-18 urte) eta sail ezberdinetako arduradunak eta teknikariak inplikatu dituen elkarsorkuntza prozesu baten bitartez.

Donostiako Sustapena

PUC! Pop Up Commerce

Tokiko merkataritza sustatzeko proiektuen inkubagailu-programa diseinatzea eta dinamizatzea, auzo mailako ekintzaileen eta komunitatearen arteko lankidetza-prozesu bat ezarriz.

Udalak, ikastetxeak eta Guraso Elkarteak

Patioen eraldaketak

Jolastokiak eraldatzeko proiektuak bizikidetzan eta balio inklusiboetan oinarritutako espazioak sortzeko, prozesu pedagogikoak eta parte-hartzaileen bitartez.