Itxi

Elkartoki, patioa denona da

Elkartoki eskoletako jolastokiak modu parte-hartzailean eraldatzea helburu duen ekimena da, horretarako ikasleak prozesuaren erdigunean jartzen dituena.

2014an lehen programa bat jarri genuen martxan, eskolako jolastokien eta espazio komunen konfigurazioan eta dinamiketan esku hartzeko.

Argitalpen honetan, proiektuan zehar parte hartu duten kolaboratzaileen ekarpenak, eta modu batean ala bestean gure gai berak jorratzen dituzten profesionalen ekarpenak ageri dira, beren ikuspegia eta esperientzia azaltzeko: Marisol Antolín, Vito Gil Delgado, Mikel Olaizola, Virginia Navarro, Ismael Iglesias, Ane Rodríguez, Eukene Fernández, Anartz Ormaza, Josu Elortegi.

  • Lege gordailua: bi-1795-2017
  • 2017
  • 80 orrialde
  • euskara, gaztelera