Itxi

Errenteriako industrializazio garaiko etxebizitza auzoen azterketa eguneroko bizitza eta harreman komunitarioen ikuspegitik

XX. mende hasieran Mugimendu Modernoa deritzon korronte berritzailea sortu zen arkitektura eta hirigintzaren esparruan. Higienismoan oinarritutako arkitektura berri bat proposatu zuten, eta Hirigintza Funtzionalistaren oinarriak ezarri zituzten. Ideia horiek izugarrizko eragina izan zuten ondorengo hamarkadetan eraiki ziren hiriguneen formalizazioan, eta ondorioz, baita Errenterian Frankismo garaian eraiki ziren auzoen ezaugarrietan ere.

Lau auzo aztertu ditugu lan honetan, auzokideen eguneroko bizitza errazteko eta harreman komunitarioak eragiteko dituzten indargune eta ahulguneak identifikatzeko: Alaberga, Galtzaraborda, Beraun eta Kaputxinoetan. Hirigintza feministaren begiradatik aztertu ditugu, eguneroko bizitzaren esfera ugalkorra eta auzo-harremanak garatzeko orduan, inguru eraikiak ezartzen dituen baldintzak ezagutzeko.

Errenteriako Udalaren Bilduma aldizkari monografikoaren 31. zenbakia da eta XV. Koldo Mitxelena  Ikerketaren Bekararen azken txostena jasotzen du.

  • I.S.S.N: 0214-624X BILDUMA (Errenteria).
  • 2023
  • 284 orrialde
  • euskara