Itxi

Etorkisuneku sormen eta ekoizpen beka

Bezeroa: Badalab, Hizkuntza Berrikuntzarako Laborategia

Urtea: 2023-2024

Partaideak:
Badalab, Bekadun artistak, Iraitz Mateo, Jon Sánchez, Nora Goyalde eta Naiara de la Puente, eta hurbileko artista eta kideak

Arazoa eta erronka

Bezeroa: Badalab, Hizkuntza Berrikuntzarako Laborategia

Urtea: 2023-2024

Partaideak:
Badalab, Bekadun artistak, Iraitz Mateo, Jon Sánchez, Nora Goyalde eta Naiara de la Puente, eta hurbileko artista eta kideak

Gaur egun, azkenengo hamarkadetako euskalgintzaren ekarpenak direla eta, euskara biztanleriaren atxikimendua dela eta mantentzen da. Atxikimendua sortzeko hizkuntzaren inguruko kontakizuna garrantzitsua da. Hala ere, azkenengo hamarkadetako kontakizuna gaur egungo gazteriak ez du berea sentitzen. Hori dela eta, euskararen biziraupen eta biziberritzerako kontakizunak berritu eta gazteen atxikimendua sustatzea beharrezkoa da. Badalab berrikuntzarako laborategiak helburu hau beregain hartzen du eta Etorkisuneku ildoan euskaradun gizartearen etorkizuneko iruditeria elikatzeko praktika artistiko eta kulturalen lengoaia eta egitekoetatik edaten du.

Nola heldu diogu

1. Sorkuntza beka

Etorkisuneku sormen beka deialdia” kaleratu zen 2023ko irailean, aurretik sortutako Nerea Arrienen “Itzultzeko Eskubidea” fabula oinarritzat hartzen duena. Abiapuntu honetatik euskaradun gizartearen etorkizuneko iruditeria elikatuko duten diziplina anitzeko piezen sormen eta ekoizpen prozesuak laguntzea izan da helburua. 

Prozesu honetan lau artista diruz lagundu dira hiru hilabetez haien sorkuntza prozesuetan esperimentatzeko. Tipitik bidelaguntza eskaini da: banakako jarraipen bilerak eta komunitate gosari bat antolatu dira. Bidelaguntza honetan etorkizuneko espekulazioa eta euskara, elkarlana eta lengoaia hibridoak eta komunitatearekin eta ikuslearekin harremana landu dira eta honetan sakontzeko tresnak eskaini dira. Horrez gain, artisten esperimentazio prozesuen jarraipena egin da. 

2. Erakusketaren diseinua 

Beka deialdiarekin jarraituz, sorkuntza prozesuen jarraipenean, esperimentaziotik ekoizpenera salto egin da. Erakusketa baten markoan ordura arteko prozesua eta erakusgarria den obra aurkeztea nahi izan da. 

Ekoizpenerako ere bidelaguntza eskaini da. Honetan banan-banakako jarraipena  eta  erakusketaren diseinurako sorkuntza saio kolektiboak egin dira artistekin. 

Emaitzak

Proiektu honen emaitza moduan erakusketaren diseinurako briefinga egin da. Dokumentu honetan erakusketa gauzatu ahal izateko komisariotza eta produkzio lan-taldearentzako gidalerroak jaso dira. 

Dokumentu honetan puntu hauek garatu dira:

  • Aurrekariak
  • Helburu estrategikoak
  • Oinarrizko elementuen deskribapena (espazioa, artistak eta obrak, bitartekaritza ekintzak)
  • Enkarguaren irismena
  • Betekizunak eta baldintzak
  • Epeak eta onarpen-prozesua