Itxi

Gazteen parte-hartzea Trantsizio Energetikoaren inguruko Deliberazio Foroan

Bezeroa: Debagoiena 2030 Garapen Iraunkorreko Sarea

Urtea: 2024

Partaideak:
Debagoiena 2030 Garapen Iraunkorreko Sareko langileak, Trantsizio energetikoaren inguruko Deliberazio Prozesuaren sustapen eta diseinu prozesuan parte hartzen duten eragileak

Arazoa eta erronka

Bezeroa: Debagoiena 2030 Garapen Iraunkorreko Sarea

Urtea: 2024

Partaideak:
Debagoiena 2030 Garapen Iraunkorreko Sareko langileak, Trantsizio energetikoaren inguruko Deliberazio Prozesuaren sustapen eta diseinu prozesuan parte hartzen duten eragileak

Debagoiena 2030 Garapen Iraunkorreko Sarea (D2030) Trantsizio Energetikoaren inguruko Deliberazio Prozesua bultzatzen ari da eskualdean, eskualdeko eragileekin lankidetzan. Prozesua irudikatzeko aurrelanketan, Deliberazio Prozesuaren baitan gazteen parte-hartzea txertatzeko nahia eta beharra agertu dira.

Gazteen partaidetza lantzeko eta sustatzeko zergaitiaren abiapuntua gazteen parte- hartzerako eskubidea da. Eskubide hau garatua izan dadin, Deliberazio Prozesuan kanalak, baldintzak eta neurriak jartzeko beharra ikusi da. Gainera, prozesu honek lantzen duen gaiak, Trantsizio energetikoarenak, etorkizunean gazteen bizitzan inpaktu argia izango du. Lankidetzatik eta komunitatearen ahalduntzetik ematen ari den prozesu batean ezinbestekotzat jotzen da gazteek tokia izan dezaten erak aztertu eta baloratzea.

Nola heldu diogu

Gazteen parte-hartzeari heltzeko estrategia ezberdinak irudikatu eta hauen dimentsioa zehazteari begira, ko-sorkuntzan oinarritutako aholkularitza zerbitzua eman da. 

Horretarako DB2030ko lan-taldearekin hausnarketa eta diseinu saioak ahalbidetu dira prozesuan zehar, barne mailan garatu den ikerketa eta lanketaren edukiak kontrastatzeko eta bideak erabakitzeari begira. 

Erronka nagusia Deliberazio Prozesuan gazteen parte-hartzea txertatzeko proposamen bateria bat eratortzea izanik, sakonean aztertu da prozesu honen izaera: parte-hartzaileak, rolak, faseak eta ekintzak, parte-hartze eremu eta espazio ezberdinak, etab. 

 

Erronkari erantzuteko eduki ezberdinak jorratu dira. Hauek izan dira proposamenak lantzeko eta estrategia ezberdinei forma emateko erabili izan diren iturriak: 

  • Deliberazio prozesuaren sustapen eta diseinuan parte-hartzen ari diren agente ezberdinekin elkarrizketak.
  • EAEko gazteen panoramika demografikoaren azterketa.
  • Gazteen partaidetzari buruzko diagnosi, ikerketa kualitatibo eta publikazioen lanketa. 
  • Gazteen partaidetzarekin lotutako tendentzien katalogoa.
  • Partaidetza sustatzeko enfoke ezberdinen laburbiltzea.
  • Gazteen partaidetza lantzen duten nazioarteko proiektuen katalogoa.

Lanerako tresna eta lan-espazio telematikoak ahalbidetu dira, aztertutako eta eratorritako edukien gainean taldearen ekarpenak jasotzeko erabili izan direnak. 

Emaitzak

Prozesuaren emaitza nagusia “Deliberazio Prozesuan gazteen parte-hartzea sustatzeko proposamenak” txostena izan da. Honetan Deliberazio Prozesuaren baitan gazteen parte-hartzeari heltzeko estrategia ezberdinak irudikatu eta hauen dimentsioa zehazten da: gazteen parte hartzea ahalbidetzeko neurri konkretuak (helburua, definizioa, iraupena eta aurrekontua); komunikazioaren aldetik bermatu beharreko zehaztapenak; prozesuan egin beharreko doiketen zerrenda; osteko faseetan kontutan hartu beharrekoak, etab.