Itxi

Musikari eta artista profesionalentzako gida

Bezeroa: Musikari. Euskal Herriko Musikarien Elkartea

Urtea: 2024

Partaideak:
Musikari Elkarteko kideak, Musikari eta artista profesionalak, Kultur kudeaketan adituak, 

Arazoa eta erronka

Bezeroa: Musikari. Euskal Herriko Musikarien Elkartea

Urtea: 2024

Partaideak:
Musikari Elkarteko kideak, Musikari eta artista profesionalak, Kultur kudeaketan adituak, 

Egungo testuinguruan kulturaren eta praktika artistikoen esparru profesionalean ibilbide bat garatu ahal izateko dirulaguntzak eta bestelako deialdi batzuk (egoitzak zein beste laguntza-programak) funtsezkoak dira. Deialdi oso anitzak existitzen dira eta bakoitzak eskaera eta irizpide propioak dituzte. 

Laguntza horiek eskatzeko prozesuetan artearen arloari zuzenean lotuta ez dauden ezagutzak eta gaitasunak behar dira, eta, horregatik, Musikari Elkarteak gida bat egiteko proiektu bat jarri zuen abian 2023an, prozesu horietan musikako profesionalei eta artistei laguntzeko. Gida hau sortzea Tipiren esku egon da. 

Gida honen helburua kulturaren eta praktika artistikoen esparruko diru-laguntzak eskatzeko prozesuetan nabigatzeko gomendio eta jarraibide erabilgarriak eskaintzea da. Arte-profilen aniztasuna eta eskura dauden deialdien aniztasuna aitortuz, erabilgarritasun orokorrari lehentasuna eman zaio.

 

 

Nola heldu diogu

1. Ikerketa

Hasteko, testuingurua sakonean ezagutzeko eta zailtasun nagusiak identifikatzeko dokumentazio azterketa eta sakoneko elkarrizketak egin dira. Dokumentazio azterketari dagokionez, EAEko eta espainiar estatuko musika eta esparru artistikoko deialdi esanguratsuenen analisi dokumentala egin da.  Bestalde, elkarrizketak egin dira musikaren eta sorkuntzaren arloko profesionalekin, eta horiei esker identifikatu ahal izan dira prozesu honetako zailtasun handienak eta gidara begira lehenetsi beharreko puntuak. 

 

2. Gida zehaztea eta garatzea

Behin ikerketa eginda, dokumentuaren edukiak zehaztu eta garatu ahal izateko elkarrizketa eta lan-saioak egin dira kultur kudeaketan adituekin. Perspektiba bitako perfilak bilatu dira: deialdietan eskatzaile moduan ibilbidea dutenak eta, beste aldetik, deialdi horiek diseinatu eta hauen arduradunak izan direnak.

Elkarrizketa eta lan-saio hauetatik edukiak jaso dira eta honekin gida garatu da. 

 

Emaitzak

Prozesu honen bukaeran gida bat sortu da, deialdi ezberdinetarako baliagarria den dokumentu praktiko bat. Formatu birtuala du, dokumentu laburra da eta euskaraz zein gazteleraz osatu da. 

Artistek (musikari zein beste diziplina batzuetatik lan egiten dutenek) deialdi batera aurkezten direnean kontsulta moduan erabili ahal izatea nahi da. Dokumentuak bokazio praktikoa du, gomendioez gain dokumentu batzuen ereduak jasotzen dira. 

Deialdien prozesua kontuan hartzen du, hiru momentu bereizten ditu: deialdiaren argitalpena, eskaera momentua eta justifikazioa.

Gida 2024ko udazkenean egongo da eskuragarri.