Bezeroa: Mauriziakezdauinorhil koop.elk.txikia

Urtea: 2023

Partaideak:
Korrika, Uharte Zentroa; Azala; Bordeline Fabrika, Euskal Kulturaren Errebisiorako Ikerketa Taldea (15 lagun)

Arazoa eta erronka

Bezeroa: Mauriziakezdauinorhil koop.elk.txikia

Urtea: 2023

Partaideak:
Korrika, Uharte Zentroa; Azala; Bordeline Fabrika, Euskal Kulturaren Errebisiorako Ikerketa Taldea (15 lagun)

BADON proiektua diziplinarteko hausnarketa artistiko kolektiborako sormen laborategia da, Mauriziak ez dau inor hil kooperatibak sustatukoa.

Euskal literatura, musika, arte plastiko nahiz irudizko, antzerki, dantza eta bestelako adierazpenen inguruan gorpuztuko da bidea, artista garaikide desberdinek, disziplinen arteko zubiak eta elkarlanak bultzatuz. 

Lehendabiziko urratsak emateko BADONek Korrika kulturaleko sorkuntza beka eskuratu du eta honekin 23. Korrikatik aurrera, Korrika Kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzeko erronkari helduko dio.

BADONen xedea genealogia kulturala errebisatzea, zalantzan jartzea eta osatzea izanik, Korrika Kulturalerako emankizuna egituratzeari begira, bestelako euskal kanona, plaza publikoa eta genealogia ahalbidetuko duen mundua edo agertokia asmatzen laguntzeko erronka planteatu zitzaigun. 

Gu egiten gaituen hori ez da neutroa, iritsi zaizkigun kultur erreferentziek gizarteko botere harremanak islatzen dituzte

Nola heldu diogu

Errelato alternatibo eta gaurkotu bat sortzeko asmoz, diseinu espekulatiboarekin lan egin dugu, beste mundu eta etorkizunak sortzeko: aukera ezberdinak planteatu ditugu distopia katastrofikoetatik utopia amestuetara joateko.

 

 

Diseinu espekulatiboa praktika artistikoekin loturiko metodologia eta ikuspuntua da. Honen xedea ez da bakarrik etorkizuneko irudikapenak egitea, baizik eta ideiak, utopiak, aukerak… sortzea batez ere. Etorkizun posibleak asmatuz, munduaren bertsio ezberdinak irudikatzeko aukera eskaintzen digu.

Hortaz, sorkuntza prozesu kolektibo honen baitan planteatu genuen lehendabiziko urratsa beste mundu posible bat irudikatzea izan zen: etorkizun desiragarria, post-kapitalista eta post- patriarkala, aldaketa erradikalak gertatu diren Euskal Herria irudikatzeko aukera emango diguna.

Errelato espekulatibo hori modu parte-hartzailean gorpuzteko “Euskal Kulturaren Errebisiorako Fikziozko Ikerketa Taldean” (EKEFIT) deritzon jolas-markoa sortu genuen: 10 pertsona inguruko taldea. Elkarrekin, topaketa ezberdinen bitartez, fikziozko kontakizun berri hori sortu dugu eta hori izango da BADON emankizunaren oinarria, Korrika Kulturaleko ekitaldi nagusia taxutuko dena. Bidaia plazeretik eta aukera infinituetatik bideratu nahi izan dugu. 

Hauek izan dira antolatutako saioetan landu ditugun edukiak: 

1.Meloiak ireki perlak topatzeko
Gure ezinegonen inguruan hausnartu, meloiak ireki eta hauetan sakonduz: euskal kulturaren genealogian nork dauka aitortza? nondik gatoz? zeren arabera eraikitzen dugu identitate hori? Zein da euskal kulturaren kanona? Zeintzuk dira narratibak eta estetikak? Zer kontatzen dugu eta nola kontatzen dugu? Nork dauka lekua plaza publikoan?

2.Mundu berri bat asmatu oraingoak ez baitigu balio
Bestelako mundua edo agertokia asmatu, eguneroko bizitzari so eginda eta kultur-sorkuntza eta transmizioan fokoa jarriz: nolako litzateke kapitalismo eta patriarkatu osteko EH? Nola biziko ginateke? Zer kultura-adierazpen motak egongo lirateke? Nolakoa izango litzateke hizkuntza? musika? plaza?

3.Mito berrien sorkuntza
Narratiba eta kontakizunak eraiki mito eta sinboloen bitartez: zein sinesmen eta ideiatan oinarritzen da mundu berri hau? Zer mito berri existitzen dira? Nola irudika ditzakegu?

Emaitzak

Espekulazio prozesu parte-hartzailearen emaitza gisa sorkuntza saioetatik eratorri diren edukien bilduma sortu da eta BADON emankizunaren produkzio lan-taldearekin landu da, hauekin batera ikuskizunaren oinarrizko elementuak erabakitzeko antolatu genuen lan-saioan.

Prozesuaren ondorioz BADONen iruditegia, estetikak eta balioak gehiago zehaztu dira, bere gertuko komunitatearekin harremanak indartuz. 

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu accesibilidad, personalizar y analizar tu navegación. Al continuar navegando consideramos que aceptas su instalación. Puedes cambiar la configuración u obtener más información en nuestra cookies policy

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close