Bezeroa: Donostiako Udala

Urtea: 2020-2021

Partaideak:
Udaleko Hezkuntza eta Partaidetza Sailak, Aitor Ikastola, Aitor Ikastolako Konkorrenea guneko umeak, Aitor Ikastolako Konkorrenea guneko irakasleak eta familiak

Arazoa eta erronka

Bezeroa: Donostiako Udala

Urtea: 2020-2021

Partaideak:
Udaleko Hezkuntza eta Partaidetza Sailak, Aitor Ikastola, Aitor Ikastolako Konkorrenea guneko umeak, Aitor Ikastolako Konkorrenea guneko irakasleak eta familiak

Hezkidetza sustatu eta umeei aukera aniztasuna eskaintzeko kezka da ekimenaren abiapuntua. Ikastetxeak aurretik jolastokiaren inguruko barne lanketak hasita izan arren,, eraldaketarako bidelaguntza beharra izan du.

Jolastokiaren eraldaketari dagokionez, 2021ean jolastoki eredu eta proiektu adostua izatea bilatu da. Hau da, eskola komunitatea jolastoki ereduarekiko akordioetara heltzea bilatu da.

Gainera, partaidetzazko prozesuari dagokionez, umeen parte-hartzea bereziki zaintzea eta hauen ikuspegia proiektuan txertatzea bilatu da, aldi berean komunitatearen parte-hartze zabala erraztuz eta barruan loturak emanez.

Proiektuaren helburuak eta ekintzak 2020-21 ikasturtean izandako pandemia egoerararen baldintzetara egokitu dira.

Nola heldu diogu

Komunitateko eragile ezberdinen parte-hartzea ahalbidetzeko ondorengo espazioak antolatu dira:

  • Umeen Batzordea: LH1, LH2 eta 5 urteko gelako 12 umek haien ikuspegia eman eta ikaskideena aintzat hartu dute.
  • Irakasleria: Jolastokiaren antolaketa eta alderdi pedagokikoen gaineko ikuspegia eman dute, tutoretzetan umeekin lanketa batzuk bideratzeaz gain.
  • Familiak: Jolastokiko arratsaldeko denbora eta zaintza gunearen ikuspegia eman dute.
  • Talde Sustatzailea: bere papera proiektuaren emaitzen jarraipena egitea izan da, edukietan sakonduaz.

Umeen parte-hartzerako planteamendua esanguratsua izan da, umeekin esplorazioa eta sormena praktika artistikoetatik sustatu baita. Eskola komunitateko helduekin ordea hausnarketa eta elkarsorkuntza ekintzak antolatu dira.

  1. Jabetu fasea
    Espazioa eta eguneroko dinamikak aztertzea eta ulertzea izan du helburu eta batez ere, lehentasunezko beharrak eta nahiak identifikatzea. Horretarako, jolastokian umeei zuzendutako Ekintza aktibatzailea antolatu da eta ume guztiek jolastokia esploratzeko lanketak egin dituzte. Familiek arratsaldeko espazioa eta zaintza lantzeko galdetegiak egin dira eta irakasle zein familientzako hausnarketa tailerra antolatu da.
  2. Asmatu fasea
    Haurren nahiak eta beharrak abiapuntutzat hartuta, fase honetan elkarrekin irudikatzeko espazioa ireki da. Helburua patiorako aukera berriak sortzea izan da, aurrerago adostuko direnak. Horretarako, umeekin mundu berriak imajinatzeko tailerrak eta inguruko parkeetarako txangoak egin dira. Bestetik, helduekin elkarsorkuntza tailerra antolatu da.
  3. Adostu fase
    Behin behineko proposamena testeatu eta eskola komunitatean behin betiko eraldaketa adosteko helburua izan du. Aste berdea eta Traste asteen bitartez eraldaketa ideien simulakroak antolatu dira, ondoren umeek zein irakasleek balorazioak eta ekarpenak jasoz. Gainera familiek haien iritzia ematea bermatzeko komunikazioa ekintza antolatu da.

Emaitzak

Prozesuaren emaitza jolastokiaren eraldaketa proposamena adostua izan da. Proposamen honek barne hartzen du jolastoki eredu berria, erabilerak, materialak eta antolakuntza berria zehazten dituena.

Jolastokian naturaren presentzia areagotu eta umeentzako jolas eta esperimentaziorako baliabide garrantzitsua bihurtzen duen proposamena ebatzi da. Horretarako, berdeguneak jolastokiaren azalera handiagoa hartu eta zuhaitz eta landaredia ezberdinak landatu nahi dira, jolastokiaren paisaia osatuz. Egituraketa honek jolastokiaren egungo antolaketa goitik behera aldatuko luke: gaur egun jolastokia hartzen duten jolas parke zaharra eta kantxak ondorengo elementuek ordezkatuko baitituzte.

Besteak beste, honako guneak adostu dira:

  • Birakaria: talde jolasa, mugitzen den aparatua
  • Eskalatzeko horma: horizontalean.
  • Irlak: harrixkak, enborrak, manipulazioa.
  • Basoa: zuhaitzak, zintzilikatzeko enborrak, sokak, etxea.
  • Herensugearen paisaia: mendixka, lurreko tutua.
  • Gotorlekua: izkutalekua, hormak.
  • Transformagailua: mozorroak, etxetxoa
  • Plaza: Eszenatokia eta bilgunea
  • Aterpea: lurrean marrak eta jolas librerako materiala

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu accesibilidad, personalizar y analizar tu navegación. Al continuar navegando consideramos que aceptas su instalación. Puedes cambiar la configuración u obtener más información en nuestra cookies policy

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close