Bezeroa: Arrasateko Udala, Gazteria Saila

Urtea: 2023 - 2024

Partaideak:
Udal sail eta zerbitzu ezberdinak, Herriko aisialdi eragile batzuk: Txatxilipurdi elkartea, Haur eta Guraso Asanblada eta EKKO, 9-12 urte arteko ume taldeak eta familiak: Arrasateko ikastetxeetako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak eta Arrasateko Haurren Kontseiluko kideak eta haien familia eta tutoreak, 

Arazoa eta erronka

Bezeroa: Arrasateko Udala, Gazteria Saila

Urtea: 2023 - 2024

Partaideak:
Udal sail eta zerbitzu ezberdinak, Herriko aisialdi eragile batzuk: Txatxilipurdi elkartea, Haur eta Guraso Asanblada eta EKKO, 9-12 urte arteko ume taldeak eta familiak: Arrasateko ikastetxeetako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak eta Arrasateko Haurren Kontseiluko kideak eta haien familia eta tutoreak, 

9-12 adin tartea pertsonen garapenean etapa bat da hainbat ezaugarrirekin: haurtzarotik gaztarora trantsizioa, helduekiko autonomia eskuratzea eta identitatearen garapenerako momentua. Momentu honetan beste haurrekin elkartzea garrantzitsua da eta horretan aisialdi eskaintzak funtzio klabe bat du.  Adin tarte honetako haurrek Arrasaten ez dute aisialdi zerbitzu publiko bat haien beharrizan eta nahietan oinarrituta diseinatua. Udalerriko Haurren Kontseiluanan eta Ludoteka zerbitzuetan jaso zen

Arrasateko Gazteria Sailak zerbitzu berria diseinatzea eskatu zigun beharrizan honi erantzunez. 

Nola heldu diogu

Udalerriko eragile ezberdinen jarduna, ikuspegia eta iritziak jaso nahi izan dira, zerbitzuaren  definizioan kontuan hartzeko. Horretarako, zenbait jarduera egin dira udalerrian dagoeneko martxan dauden ekintzak ezagutzeko eta eragile desberdinen bidez aukerak eta erronkak antzemateko.

 

Arrasateko 9-12 urteko umeen aisialdi zerbitzua diseinatzeko ikerketa eta zerbitzuaren definizioaren faseak egon dira, honetan proposamena zehaztea eta proposamena garatzea bereiziz.  

1. Ikerketa

Fase honen helburua Arrasateko udalerrian haurrek erabiltzen dituzten espazioen eta emandako zerbitzu publiko eta ez-publikoen gainean egiten ari diren ekintzak antzematea izan da. Horretarako, egungo testuinguruaren azterketa egin da, Udaleko sailekin focus group bat egin da, herriko eragileekin sakoneko elkarrizketak eta zerbitzuaren erabiltzaileak izango direnei eta haien familia eta tutoreei galdetegiak. Fase honen bukaeran zerbitzuaren aukera ezberdinak definitu dira. 

2. Proposamena zehaztea

Helburua zerbitzuaren zerbitzuaren proposamen zehatza definitzea izan da. Lehen ikerketa-fasearen bukaeran sortutako proposamen aukera ezberdinetatik abiatu gara. Horretarako, hurrengo lan saio eta ekintzak burutu dira: elkarsorkuntza saioa Udalean eta Haurren Kontseiluan kontrastea.

2. Proposamena garatzea

Bigarren fasean zehaztutako proposamenaren garapen osoa egin da, honen inplementaziorainoko edukiak garatuz. Proposamen hori proiektuaren arduradunekin aurkeztu eta kontrastatu da.

Emaitzak

Prozesuaren emaitza Arrasateko 9-12 urteko umeentzako aisialdi zerbitzu berri eta berritzailearen definizioa izan da, ondoren proiektua inplementatzeko oinarri bezala funtzionatuko duena. Honako alderdi hauek definitu eta garatu ditugu:

  • Zerbitzuaren oinarriak
  • Programazioa (osagaiak, eskaintza tipologia, programa eraketa)
  • Parte-hartzearen ikuspegia
  • Espazioaren erabilerak (barne espazioa, ekipamendua, eta kanpo espazioa)
  • Programazioaren hedapena
  • Lan-taldea eta eragileak
  • Inplementaziorako urratsak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu accesibilidad, personalizar y analizar tu navegación. Al continuar navegando consideramos que aceptas su instalación. Puedes cambiar la configuración u obtener más información en nuestra cookies policy

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close