Bezeroa: Ordiziako Udala

Urtea: 2021

Partaideak:
Udala, Auzo elkarteak, Herritarrak

Arazoa eta erronka

Bezeroa: Ordiziako Udala

Urtea: 2021

Partaideak:
Udala, Auzo elkarteak, Herritarrak

“Herriko parkeak zaharkituta daude eta jolas aukera berdintsuak eskaintzen dituzte”.

Ordiziako guraso eta haurrek gabezia hori identifikatu zuten egunerokoan egiten duten parkeen erabileraren ondorioz. Iritzi hori kontrastatzeko, Udalak herriko zazpi auzoetan zehar bilera erronda bat egin zuen eta susmoa konfirmatu egin zen, hori izan baitzen gehien nabarmendu zen beharretako bat.

Ondorioz, Udalak Parke Biziak prozesua jarri zuen matxan herriko parkeak sare modura lantzeko. Ordiziako parke-sarea modu parte-hartzailean definitzea izan da erronka; sarearen egitura orokorra, parke bakoitzaren izaera, eta parkeen arteko konexio eta ibilbideak landuz, eta parke ezberdinen arteko osagarritasuna bilatuz.

Nola heldu diogu

Proiektua hurrengo zutabeetan oinarritu da:

  • Hirigintza feminista: Herritarren egunerokotasunean jarri da fokua eta hiri-inguru hurbil, anitz, konpaktu eta irisgarriak sortzeko lan egin da.
  • Belaunaldi artekotasuna: Parkeak elkarrekin egoteko eta elkarrengandik ikasteko guneak dira, eta adin ezberdinetako pertsonen topagune izateko duten gaitasuna indartu nahi izan da.
  • Udal mailako hirigintza tresnak: HAPOak zehaztutako espazio libreetarako Sistema Orokorra eta Tokiko Sistema elikatu nahi izan da, egungo hirigintza antolamenduari beste geruza bat gehituz. 

Horrez gain, perfil anitzdun herritarren parte-hartzea bermatu nahi izan da, eta espazio espezifikoak aktibatu dira mekanismo orokorretan parte-hartzeko zailtasun handiagoak izan ohi dituzten herritarrei heltzeko: haurrak, nerabeak, pertsona nagusiak, etorkinak eta zaintzaile profesionalak. 

Premisa horietan oinarrituta, parkeak erabiltzeko modu anitzak ezagutzeko eta parkeen inguruko behar eta desira ezberdinak mahaigaineratzeko lan-markoa sortu dugu, 3 fasetan bereizi duguna:

  1. Parkeen diagnostikoa eta sarearen oinarriak: sarearen oinarriak finkatu dira eta eta egungo parkeen indar eta gabeziak identifikatu dira. 
  2. Parke-sarearen osaera eta ezaugarritzea: parke guztietan bermatu beharreko ezaugarri-urbanoak zehaztu dira, parkeen kategorizazioa sortu da, lotura nagusiak zehaztu dira, eta parke bakoitzaren erabilera nagusiak definitu dira. 
  3. Parkeen izaera eta ezaugarritzea: parke bakoitzarent funtzioa eta izaera, interbentzioaren dimetsioa eta deskribapena, betebehar minimoak, eta egin beharreko esku-hartze espezifikoak jaso dira.

Fase horietan zehar tailerrak, elkarrizketak, galdetegiak, aurkezpenak eta ekimen ezberdinak gauzatu dira, pausuz pausu Ordiziako parke-sarea herritarrekin eta Udal-langileekin batera definitzea ahalbidetu digutenak.

Emaitzak

Prozesuaren emaitza nagusia Ordiziako parke-sarearen osaera eta ezaugarritzea jasotzen dituen txostena izan da. Dokumentu horretan hurrengoak zehaztu dira: 

  • Sarea osatzen duten espazioen eta loturen zehaztapena.
  • Sarea osatzen duten espazioen kategorizazioa 3 mailatan: parke zentralak, auzo parkeak, erabilera espezifikodun parkeak.
  • Sarea osatzen duten espazioen eta loturen ezaugarritzea 5 bete beharreko kualitateren arabera: naturalizazioa, jolasgarritasuna, adierazgarritasuna, autonomia eta topaleku izaera.
  • Sarea osatzen duen parke bakoitzaren izaera bereizgarriaren deskribapena, hurrengoak zehaztuz: funtzioa eta izaera, interbentzioaren dimentsioa eta deskribapena, betebehar minimoak, esku-hartze espezifikoak, eta zehazteke geratu direnak.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu accesibilidad, personalizar y analizar tu navegación. Al continuar navegando consideramos que aceptas su instalación. Puedes cambiar la configuración u obtener más información en nuestra cookies policy

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close