Bezeroa: Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Saila

Urtea: 2023

Partaideak:
Servicios Sociales Integrados kooperatiba, Zaintzaren arkitekturan adituak, Bilboko Aukeragune zentroko langile eta erabiltzaileak, TEO arkitektura

Arazoa eta erronka

Bezeroa: Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Saila

Urtea: 2023

Partaideak:
Servicios Sociales Integrados kooperatiba, Zaintzaren arkitekturan adituak, Bilboko Aukeragune zentroko langile eta erabiltzaileak, TEO arkitektura

Gure gizartearen zahartze esponentzialaren ondorioz, zaintzaren arloan erronka potoloak ditugu esku artean. Erronka horiei lanaren esparrutik heltzeko sortu du Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailak Grupo SSI-rekin batera Zainlab proiektua.

Zainlaben helburua profil eta rol profesional berriak identifikatzea da, baita adinekoen zaintzaren eremuan ezartzeko beharrezkoak diren palankak ere. Hiri-eraberritzea lanbide-profil berriak sortzea beharrezkotzat jo den eremuetako bat izan da.

Horregatik, SSI Taldetik profil profesional berri bat sortzea proposatu ziguten. Profil horren eginkizun nagusia diseinu espazialaren bidez zainketen erantzunkidetasuna sustatzea da.

Nola heldu diogu

“Zaintzaren erantzunkidetasuna sustatzen duten erabilera publikoko espazioak sustatzeko arkitektoa” deitu dugun lanbide-profila definitzeko, ikerketa-, pilotaje- eta kontraste-ekintzak konbinatu ditugun prozesu bat egituratu dugu.

  1. Ikerketa
    Azken hamarkadetan aurrerapen asko egin diren eta ezagutza handia sortu den esparru profesionala denez, lan-esparruan adituak diren profesionalei elkarrizketak egiten abiatu dugu lana. Unibertsitateko, enpresa-sektoreko eta sektore publikoko pertsonekin hitz egin dugu. Zehazki, honako hauekin: Roser Casanovas (Col·lectiu Punt 6), Patxi Galarraga (Projekta Urbes), Alex Mitxelena (UPV/EHU), Irati Mogollón (Matia Fundazioa), Inés Novellá (UPM), Dafne Saldaña (Equal Saree), Koldo Telleria (UPV/EHU) y Naiara Zabala (Vía Irún). Aldi berean, hainbat proiektu, gida eta azterlan aztertu ditugu, egindako lan-prozesua aztertzeko, inplikatutako eragileak identifikatzeko eta profilaren definizioa elikatuko duten funtsezko alderdiak eratortzeko.
  1. Pilotatzea eta behin betiko profila
    Bildutako informaziotik abiatuta, profil profesionalaren lehen bertsio bat egin dugu, Aukeragunen pilotatu duguna. Aukeragune Otxarkoagako eta inguruko auzoetako (Bilbo) adinekoen bakardadeari aurre egiteko eguneko arretarako eta partaidetza komunitarioa sustatzeko zentroa da. Pilotajearen bidez, lanbide-profilaren lan-prozesuaren alderdi batzuk praktikan jarri ditugu, eta ikaskuntzak atera ditugu, ondoren profilean txertatzeko. Aldi berean, Aukeragunen egindako lanak aukera esparru bat zabaldu du espazioaren erabiltzaileek eta langileek beren ikuspegia eta beharrak transmititu ditzaten zentroaren diseinu espazialaren inguruan. Behar horiek hobekuntza proposamenez osatutako briefing batean jaso ditugu, eta horrez gain, Aukeraguneko bi espazioren proposamen arkitektoniko zehatzago garatu dugu Teo arkitekturaren eskutik. Aldi berean, profilaren zirriborroa bi profesional aditurekin kontrastatu dugu: Roser Casanovas eta Blanca Valdivia (Col·lectiu Punt 6) eta Olatz Irulegi (UPV/EHU).

Emaitzak

Prozesuaren emaitza nagusia “Zaintzaren erantzunkidetasunerako erabilera publikoko espazioak sustatzeko arkitektoa” lanbide-profil berriaren sorrera izan da. Profila zehazteko, honako alderdi hauek definitu eta garatu ditugu:

  • Izena
  • Konpetentzia orokorra
  • Konpetentzia-atalak, errealizazio profesionalen eta errealizazio-irizpideak
  • Barneko zein kanpoko harreman-sarea
  • Konpetentzia profesionalak, dagozkien ebaluazio-irizpideekin batera

Era berean, prozesuaren emaitza izan dira: Aukeragune zentrorako hobekuntza-proposamen sorta bat, modu parte-hartzailean landua; eta zentroko bi espazioren definizio arkitektoniko zehatzagoa, bakoitzaren aurrekontu estimatuekin batera.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu accesibilidad, personalizar y analizar tu navegación. Al continuar navegando consideramos que aceptas su instalación. Puedes cambiar la configuración u obtener más información en nuestra cookies policy

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close