• Sukaldea
  • Portfolioa
  • Kontaktua
  • eus
Itxi
  • LinkedIn
  • Facebook
  • Twitter
  • Copy urlUrl copied

Etorkizuneko turismoa jasangarria eta tokikoa izan beharko da nahitaez

Buletinaren harpidetza

    Turismoa mundu mailako industria handienetako bat da: munduko BPGaren eta enpleguaren ia hamarrena suposatzen du, Turismoaren Mundu Erakundearen eta Nazio Batuen Munduko Populazioari buruzko Txostenaren datuen arabera.

    Industria erraldoia izanik, turismoak bizitzako alderdi guztiei eragiten die: gizarte-, teknologia-, ekologia-, politika- eta, jakina, ekonomia-arloekin dituen elkarguneak nabarmenak dira. Halaber, turismo desegituratu eta masifikatu batek, besteak beste, ingurumenaren suntsiketa, ekonomiaren urtarokotasuna eta lan-prekarietatea bultzatu dituena, urteetan zehar izan duen eragin kaltegarria nabarmena da.
    Era berean, zorionez, aldatzeko palanka gisa potentzial izugarria ere badu. Turismoa pertsona eta eragile asko inplikatzen dituen hainbat eta hainbat jarduerekin lotuta dago, eta lotura eta ekintza horiek kontzienteki aktibatuz gero, turismoa ulertzeko eta egiteko modu berri batek eraldaketa sistemikoak bultza ditzake gainerako esparruetan: klima-aldaketa arintzen eta oparotasuna eta ongizatea banatzen lagun dezake.

    «Ondo egindako turismo batek (jasangarria, tokikoa) ekarpen handia egin diezaioke tokiko ekonomiari; ingurumena eta kultura-ondarea babesten lagun dezake, eta oparotasunaren banaketa bultzatu dezake. Baina, turismoaren industria bere norabidea aldatzeko gai da? » 

    Turismo sektorea adierazle ekonomiko bidez neurtu izan da soilik: turista kopurua, igarotako gauen kopurua, gastatutako diru kopurua, etab. Era berean, sektore publiko zein pribatuko erabaki estrategikoak orokorrean emaitza eta adierazle ekonomikoen arabera hartu izan dira. Hazkundean oinarritzen den pentsamolde honek helmuga turistikoak jasangarritasunerantz aurrera egitea eragozten du. Turismoaren sektorean lanpostuak sortzen dira, bai, baina enpresen jabetzaren zati handi bat nazioartekoa da -edo ez da tokikoa-, eta gehiegizko turismoak ingurumenean eta gizartean eragiten dituen kalteak ez datoz bat jarduera horrek helmuga-lurraldeetan ekartzen dituen onura ekonomiko positiboekin (1). 

    Fenomeno honi “Turismoaren ihesa” edo “tourism leakage” deritzo, turismoaren mendeko ekonomia batzuek haien lurraldean eta komunitatean garapen jasangarri eta ekitatiboa sustatzeko behar adina inbertitzea eragozten duena. Horrez gain, tokiko biztanleek ere oso eragin txikia izaten dute turismoak haien bizitzan daukan papera zehazten duten erabakietan.

    Turismo arduratsu eta jasangarriak, helmuga-komunitateen beharrak aitortu eta artatzen hasi behar du, hau da, bisitarien, egoiliarren, ingurumenaren eta ekonomiaren beharren kudeaketa orekatuan oinarritu behar da. Kudeaketa horretarako, komunitate eragile guztiak kontuan hartzeko, “mahai komun batean” bildu eta tokiko bizimoduak eta ekonomiak, turismoari dagokionez dituzten erronkei aurre egiteko estrategiak eztabaidatzea ahalbidetu behar du. Egoiliarren eta tokiko komunitateen parte-hartzerik gabe, nekez lor daiteke dinamika horietan aldaketa esanguratsurik egotea eta turismo-eredu iraunkorrago bat martxan jartzea.

    «Turismoa komunitatearen garapenerako eta desberdintasuna murrizteko tresna indartsua izan daiteke, bere garapenean tokiko biztanleria eta funtsezko eragile guztiak inplikatuz gero. Sektoreak hiri-berrikuntzan eta landa-garapenean lagun dezake, baita eskualdeen arteko desorekak murrizten ere, komunitateei beren jatorrizko lekuan aurrera egiteko aukera emanez » (2)

    Hain zuzen ere, ideia hori abiapuntutzat hartuz ari gara Laciana eskualdean (Leon) turismo jasangarriko proiektu pilotu bat diseinatzen eta abian jartzen. 2021etik 2022ra bitartean garatutako Etorkizunera bidaiatuz ikerketa eta parte-hartze prozesutik ateratako funtsezko ideiak erreferentziatzat hartuta, zeinekin “turismoarekin lotutako etorkizuneko agertoki desiragarri eta jasangarriei forma eman baikenien, estatuko hainbat lurraldetako eragile eta biztanleekin batera,” hurrengo hilabeteetan Leongo Aldundiarekin eta Villablinoko Udalarekin lan egingo dugu, Laziana haranean turismo jasangarria bultzatzeko programa bati forma emateko. Horretarako, beste pertsona bat dugu gure lantaldean, Monica Franco Valledor. Monica, musika-kazetaria eta DJa izateaz gain, eta publizitate-plangintza estrategikoan espezializatuta egoteaz gain, duela urte batzuetatik hona modu independentean lan egiten du Leongo mendebaldeko menditik, landatartasun berria esperimentatuz (eta bere familiaren sustraietara itzuliz), eta proiektu komunitarioetan parte hartuz.

    Laciana harana (Tsaciana Patsuezun) Leongo eskualdea da, El Bierzo, Babia eta Asturias artean dagoena. Penintsulako ekoizpen karboniferoko zentro garrantzitsuenetako bat izateagatik da ezaguna. Meategiak 90eko hamarkadaren erdialdean hasi ziren ixten, eta azken meatze-ustiapena 2018an itxi zen, baina populazioaren beherakada pixkanakakoa izan da duela hamarkada batera arte. 16.000 biztanle izatetik 8.000 inguru baino ez daude orain, eta emakumeak dira gehien murriztu direnak: orain, 2001ean baino 14 eta 39 urte bitarteko emakumeen %67 gutxiago daude. Despopulazioari dagokionez genero-arrakala handiena duen Espainiako eremua da. Bitxia bada ere, meatzaritzari esker, ingurunea ia bere berezko egoera naturalean kontserbatu ahal izan zen; izan ere, erauzketa-jarduera puntu jakin batzuetan kontzentratzen zen eta beste batzuk alde batera uzten zituen. Berezitasun horren ondorioz, 2003an Unescok Biosferaren Erreserba izendatu zuen eskualde hori.

    Gaur egun, Lacianako biztanleriaren galera geldiarazten saiatzeko jarduera ekonomiko berriak sustatzen ari dira. Turismoaren arloan hainbat proiektu eta errealitate daude: Kastroen Interpretazio Zentroa eta Lacianako Bidezidorrak, Leitariegos eski-estazioa, Lacianako Bide Berdea, Urogalloko Zentroa eta ondare kultural eta natural aberatsa. Ondare historiko eta natural aitortua izateaz gain, lurralde honek kultura eta pertenentzia zentzu indartsuak ditu: horren erakusgarri dira inguruko ekimen soziokulturalak, hala nola Samhaingo Jaialdia edo Lacianako Liburu Azoka. Gainera, mugakide diren beste haran batzuetan ez bezala, oinarrizko azpiegitura sozial, ekonomiko eta turistikoak ditu – mineralaren oparoalditik jasotakoak asko – estrategia berriak lantzea ahalbideratzen dutenak.

    Dagoeneko hasi gara tokiko erakunde publikoekin lanean, eta otsailetik aurrera Lacianako haraneko beste eragile eta pertsona batzuei irekiko zaizkie lan- eta diseinu-espazioak: hainbat arlotako eta tokiko erakundetako teknikariak, lehen sektoreko edo ostalaritzako enpresak dituzten pertsonak, hainbat sektoretako autonomoak, elkarte zibikoak eta kulturalak… Aurreko fasean erronka ugari eta desberdinak antzeman ziren eta Lacianako egitasmo pilotuak premiazkoenak eta lehentasunezkoenak diren bi beharrizan espezifikori lotutatko estrategia berritzaileak garatzeko lan egingo du:

    Nola lagundu dezakegu dagoen eskaintza profesionalizatzen eta bikaintzen iraunkortasunaren gakoetan?

    Nola sor ditzakegu elkarren arteko lankidetza-sareak zerbitzu turistikoen hornitzaileen eta lurraldeko eragile sozioekonomikoen artean, zirkulartasuna eta jasangarritasuna sustatzeko?

    Sakontzeko

    • Kakalardo berdea eta ikatz-meatzaritza
    • Bidaia emakumez hustutako Espainiara
    • Laziar jendea ekintzailea eta ausarta zen ikatzaren aurretik.
    • Calecho nel 2020. La nuesa tsingua ya la nuesa tierra

    Oharrak

    (1) Karibean, adibidez, turismoarekiko mendekotasun handiena duen munduko eskualdeetako batean, Turismoaren Munduko Agentziaren kalkuluen arabera, turistek gastatutako diruaren %20 soilik heltzen da tokiko enpresetara eta langileengana. Gainerakoa atzerriko agenteengana heltzen da, eskualdearekin merkataritzan aritzen diren edo bertan inbertitzen duten ekonomia garatuagoetakoak direnak.

    (2) Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda. 10. helburua: desberdintasunak murriztea

    Buletinaren harpidetza

      Hurrengoa

      Zaintzaren arkitekturarako profil profesionala

      Lege-oharra

      Webgunearen titularra: Tipi Gara Koop Elk Txikia
      IFK/IFZ: F-95767737
      Helbide soziala: Uribitarte Kalea 18, 5.B. 48001, Bilbo, Bizkaia
      Posta elektronikoa: kaixo@tipigara.co
      Telefonoa: (0034) 944 105 116
      Domeinuaren izena: https://www.tipigara.co/

      1. Xedea

      Webgune honen helburua Tipi Gara kooperatibaren jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea da, baita komunikazio- eta partaidetza-bideak eskaintzea ere.
      Webgune honetara sartzeak honako termino eta erabilera-baldintza hauek onartzea dakar berekin. Haiekin ados ez bazaude, mesedez, ez erabili webgune hau.

      2. Jabetza intelektuala eta industriala

      Webguneko eduki guztiak (testuak, irudiak, diseinuak, logotipoak, dokumentuak, etab.) Tipi Gara-ren jabetzakoak dira. Erreproduzitu, banatu, aldatu edo erabil daiteke, Tipi Gara kooperatiba aipatuz, eduki horien iturria baita.

      3. Erantzukizuna

      Kooperatibak ez du bere gain hartuko edukietan egindako akatsen edo hutsegiteen erantzukizuna, ezta webgune honetan argitaratutako informazioa erabiltzeak eragindako kalteena ere. Beretzat gordetzen dugu gunearen edukiak edozein unetan aldatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe. Era berean, ez gara arduratzen kanpoko esteken edo hirugarrenen orrien edukiaz eta funtzionamenduaz.

      4. Datu pertsonalen babesa

      Webgune honen bidez jasotako datu pertsonalak Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo de 27 de abril de 2016 relativo a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos datos y por el que se deroga la Directiva 95/46/CE (Reglamento general de protección de datos) eta Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales araudiaren arabera tratatuko dira. Informazio guztia gure Pribatutasun Politikan kontsulta dezakezu.

      5. Cookieak erabilpena

      Webgune honek cookie teknikoak erabiltzen ditu eta, baimena izanez gero, analisirako cookieak. Baimena kudeatu dezakezu eta informazio gehiago kontsultatu gure Cookie Politikan.

      6. Legeria eta jurisdikzioa

      Lege-ohar hori Espainiako legediak arautzen du. Gatazkak ebazteko, alderdiak Bilboko (Bizkaia) epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira, kontsumitzaile eta erabiltzaileen arloko araudiak beste foru aplikagarri bat adierazten duenean izan ezik.

      Pribatutasun-politika

      1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

      Webgunearen titularra: Tipi Gara Koop Elk Txikia
      IFK/IFZ: F-95767737
      Helbidea: Uribitarte Kalea 18, 5.B. 48001, Bilbo, Bizkaia
      Posta elektronikoa: kaixo@tipigara.co

      2. Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

      Ematen dizkiguzun datuak inprimaki, posta elektroniko edo gure jardueretan parte hartuz tratatzen ditugu, honetarako:

      • Proiektuekin lotutako komunikazioak kudeatzea
      • Informazio-buletinak bidaltzea (borondatez harpidetzen bazara)
      • Informazio- edo harreman-eskaerei erantzutea
      • Parte hartzeko ekitaldi, tailer edo taldeetan izena ematea kudeatzea
      • Gure legezko betebeharrak betetzea

      Helburu horiek betetzeko behar diren datu pertsonalak baino ez dizkizugu eskatuko. Helburu nagusi horretarako beharrezkoak ez diren tratamenduek (adibidez, buletinean harpidetzea jarduera bakar batean parte hartu nahi baduzu) zure baimena behar dute. Ez dugu zure parte-hartzea baldintzatuko tratamendu gehigarriak onartzean, horrek baimena “asketzat” ez hartzea eragingo lukeelako.

      3. Zein da tratamendurako lege-oinarria?

      • Berariazko baimena (adibidez, buletin batera harpidetzean edo formulario bat bidaltzean)
      • Kontratu-harremana edo kontratu-aurrekoa (proiektu edo jarduera batean parte hartzen duzunean)
      • Lotutako jarduerei buruz informatuta egoteko interes legitimoa, aurretik ere harremanik izan baduzu
      • Legezko betebeharra, indarrean dagoen araudiak hala eskatzen duen kasuetan.

      4. Zer datu pertsonal biltzen ditugu?

      • Identifikazio-datuak: izena, abizenak, posta elektronikoa, telefonoa
      • Kasu batzuetan, NANa, jaiotze-data (adibidez, inskripzioetarako)
      • Beharrezkoa bada bakarrik, aitaren/amaren edo legezko tutorearen datuak, adingabeek parte hartzen badute.

      Ez dugu datu sentikorrik edo “babes bereziko” daturik jasotzen (osasuna, ideologia, etab.), baimen espezifikoa duten kasu jakinetan izan ezik.

      5. Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

      Datuak bildu ziren helbururako beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, eta, nolanahi ere, legeak eskatutako epeetan edo datuak ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean.

      6. Nori jakinarazten zaizkio zure datuak?

      Ez dizkiegu zure datuak hirugarrenei lagatzen, legezko betebeharra ez bada edo zerbitzu bat emateko beharrezkoa ez bada.

      7. Datuak Europar Batasunetik kanpo transferitzen al ditugu?

      Sí, de forma limitada. En el desarrollo de nuestra actividad utilizamos herramientas y servicios digitales que, en algunos casos, implican la transferencia internacional de datos fuera del Espacio Económico Europeo (EEE). Bai, modu mugatuan. Gure jardueran, tresna eta zerbitzu digitalak erabiltzen ditugu, eta, kasu batzuetan, datuen nazioarteko transferentzia egiten dugu Europako Esparru Ekonomikotik (EEE) kanpo. Horiek guztiek beharrezko bermeak aplikatzen dituzte Kontratu Klausula Tipoen bidez, DBEOren 46. artikuluaren arabera.

      Kasuaren arabera, Google (Drive, Gmail), Mailchimp (komunikazioak) eta Typeform (formularioak) bezalako laguntza-zerbitzuak erabiltzen ditugu. Kasu guztietan, datuak transferitzen zaizkien hornitzaileek berme egokiak eskaintzen dituztela ziurtatzen dugu, DBEOren 44. artikulutik 49.era bitartekoen arabera.

      • Google Workspace (Drive, Gmail, Docs, etab.): hodeiko zerbitzuen hornitzailea. Googlek Kontratu Klausula Tipoak (KKS) onartu ditu, Europako Batzordeak onartuak, datuen tratamenduan babes-maila egokia bermatzeko.

      Googleren pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://policies.google.com/privacy?hl=es

      • Mailchimp: newsletterrak eta komunikazioak kudeatzeko tresna. Mailchimp, Intuit Inc.-ek operatua, Kontratu Klausula Tipoak ere aplikatzen ditu, DBEOk ezarritakoaren arabera.

      Mailchimpen pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://mailchimp.com/es/legal/

      • Typeform: EBn egoitza duten online formularioen plataforma. Kanpoko zerbitzariak edo zerbitzuak erabiltzen diren kasuetan, Typeformek Europako araudiarekin lerrokatutako SCC aktiboak eta segurtasun-politikak ere baditu.

      Typeformen pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://admin.typeform.com/to/yFvrNI?typeform-source=www.google.com

      8. Zer eskubide dituzu erabiltzaile gisa?

      Edozein pertsonak eskubidea du berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko.

      Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonaletara sartzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzeko edo, hala badagokio, datuak ezabatzeko eskatzeko ere, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako. Interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute ere; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

      Inguruabar jakin batzuetan, eta beren egoera zehatzarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek datuen eramangarritasunerako eskubidea eskatu ahal izango dute; bai eta beren datuen tratamenduaren aurka egin. Datuak tratatzeari utziko diogu, ezinbesteko arrazoi legitimoak daudenean izan ezik, edo erreklamazioak egin edo defendatu behar direnean izan ezik.

      Zure baimena edozein unetan ken dezakezu, baita Datuak Babesteko Araudi Orokorrean aurreikusitako sarbide-, zuzenketa-, ezabaketa-, mugatze-, eramangarritasun- eta aurkakotasun-eskubideak egikaritu ere. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar duzu kaixo@tipigara.co  helbidera, eta honako informazio hau bidali: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, erabili nahi duzun eskubidearen eskaera eta gaian “Datuen babesa” adierazi eta NAN/AIZ/Pasaportearen kopia erantsi.

      Zure edozein eskubide urratu bada, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzu (https://www.aepd.es ).

      9. Adingabeen datuen babesa

      14 urtetik beherakoei buruzko daturik ez dugu tratatzen haien amaren, aitaren edo legezko tutorearen berariazko baimenik gabe. Jardueraren batean parte hartuz gero, sinatutako baimena beharko da beti.

      10. Datuen segurtasuna

      Neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzen ditugu zure datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek galtzea, gaizki erabiltzea edo baimenik gabe sartzea saihesteko.

      Cookie-politika

      1. Zer dira cookieak?

      Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, webgune bat bisitatzen duzunean zure nabigatzailean gordetzen direnak. Zure bisitari buruzko informazioa gogoratzeko (adibidez, hizkuntza-lehentasunak edo bisitatutako orriak) eta zure nabigazio-esperientzia hobetzeko balio dute.

      2. Zer cookie mota erabiltzen ditugu?

      Webgune honetan cookie mota hauek erabiltzen ditugu:

      • Cookie teknikoak: Cookie hauek aukera ematen diote erabiltzaileari web orri, plataforma edo aplikazio baten bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko, hala nola, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea, eskaera bat osatzen duten elementuak gogoratzea, eskaera bat erosteko prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak biltegiratzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
      • Pertsonalizazio-cookieak: Erabiltzaileari zerbitzuan sartzeko aukera ematen diote, erabiltzailearen terminaleko irizpide batzuen arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin, hala nola hizkuntza, zerbitzura sartzeko nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko eskualdeko konfigurazioa, etab.
      • Analisirako cookieak: Guk edo hirugarrenek ondo tratatuta, erabiltzaile kopurua kuantifikatzea ahalbidetzen digutenak dira, horrela erabiltzaileek eskainitako zerbitzuaren erabileraren neurketa eta analisi estatistikoa egiteko. Horretarako, gure webgunean egiten duzun nabigazioa aztertzen da, eskaintzen dizkizugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetzeko.

      3. Hirugarrenen cookieak

      Webguneak hirugarrenen zerbitzuak erabil ditzake. Zerbitzu horiek, enpresaren kontura, informazioa bilduko dute estatistiketarako, erabiltzaileak sitea erabiltzeko eta webgunearen jarduerarekin eta Interneteko beste zerbitzu batzuekin lotutako beste zerbitzu batzuk emateko.

      Bereziki, webgune honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc. enpresak emandako web zerbitzu analitikoa, egoitza nagusia Estatu Batuetan duena 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043. Zerbitzu horiek emateko, informazioa biltzen duten cookieak erabiltzen dituzte, erabiltzailearen IP helbidea barne, zeina Googlek transmititu, tratatu eta biltegiratuko baitu Google.com webgunean ezarritako baldintzetan. Informazio hori hirugarrenei transmititzeko aukera barne, legezko eskakizunengatik edo hirugarren horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen dutenean.

      Erabiltzaileak beren-beregi onartzen du, webgune hau erabiltzeagatik, bildutako informazioaren tratamendua, lehen aipatutako moduan eta helburuekin. Halaber, datu horien tratamenduari uko egiteko aukera ezagutzen du.
      edo Cookie-en erabilerari uko egiten dion informazioa, nabigatzailean horretarako konfigurazio egokia hautatuta. Dena den, baliteke zure nabigatzailean cookieak blokeatzeko aukera horrek ez uztea webgunearen funtzionalitate guztiak erabat erabiltzen.

      4. Nola kudea ditzaket nire cookieak?

      Zure ordenagailuan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu, zure ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz:

      Cookie politika honi buruzko zalantzarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke kaixo@tipigara.co helbidera idatziz.