• Sukaldea
  • Portfolioa
  • Kontaktua
  • eus
    • cas
Itxi
  • LinkedIn
  • Facebook
  • Twitter
  • Copy urlUrl copied

Ondasun edo baliabideen kudeaketa eta jabetza demokratizatzen duen forma instituzional bat

Buletinaren harpidetza

    Lankidetza Publiko Komunitarioa (LPK) ondasun edo baliabideen kudeaketa eta jabetza demokratizatzen dituen erakunde mota bat da, eta bizitza kolektiboki kudeatzeko eta gobernatzeko ekimen eta modu ugari barne hartzeko erabiltzen da (1).

    Oso esparru eta forma desberdinetan gauzatzen den arren, funtsean, gizarte zibil antolatuaren (komunitate gutxi-asko formaletan, elkarteetan, kooperatibetan edo antzekoetan artikulatua edo eratua) eta administrazio publikoaren arteko lankidetzan oinarritutako ereduari egiten dio erreferentzia, guztion ongia bilatzen duena eta ondasun eta zerbitzu kolektiboen (2) gobernu eta kudeaketa partekatua posible egiten duena.

    Gizarte zibil antolatuaren eta sektore publikoaren arteko aliantza hau, neurri batean mundu osoko herri eta lurraldeetan milaka urtetan jardun duten sistema komunalen (3) oinordekoa dena, goraka doan eredua da eta gero eta eremu gehiagotan dago presente.

    Ekimen horietako asko krisi ekosozialari emandako erantzun gisa sortu dira, ingurumenaren iraunkortasunarekin bateragarriagoak diren eredu instituzional berrien bila. Lurraldeak, udalerriak eta komunitateak berrikuntza demokratikorako esparruak eta funtsezko alderdiak (ura, energia, etxebizitza, zainketak, elikadura eta hiri-espazioak, besteak beste) kudeatzeko forma kooperatiboak gauzatzen ari dira.

    Eredu publiko komunitarioa ezinbesteko estrategia eta baldintza gisa aurkezten zaigu gizarteen eraldaketaren arrakastarako, gure ondasun komunen gaineko birjabetze eta burujabetzarako marko erreala eskaintzen baitigu, horrela politika ekonomiko berri bat egiteko aukera irekiz (4).

    2025ean, udalei laguntzeko programa bat garatzen aritu gara, European Climate Foundation-ekin lankidetzan. Trebakuntza- eta laguntza-programaren lehen edizio honen helburua izan da tokiko zenbait erakunde trebatzea eta haiei tresna-sorta bat ematea, erronka ekosozialei aurre egiteko, lurraldeko sare komunitario eta sozialarekin lankidetzan oinarritutako logika batetik. Programa toki-mailako teknikariei eta politikariei zuzendu zaie, eta testuinguru bakoitzean Lankidetza Publiko Komunitarioko prozesuak hasteko, garatzeko eta ezartzeko ibilbide-orria zehazterakoan amaitu da.

    Programa horren emaitza gisa, “UDALENTZAKO ETA TOKI-ERAKUNDEENTZAKO LAGUNTZA-GIDA” argitaratu dugu orain. Prozesu horretan landutako edukiak biltzen dituen dokumentua da, eta Lankidetza Publiko Komunitarioko prozesuak hasi eta bultzatu nahi dituzten udalentzako eta tokiko erakunde publikoentzako laguntza-baliabide gisa balio izatea du helburu.

    Lehenik eta behin, esparru kontzeptuala definitzen du, eta, ondoren, hainbat eskala, maila eta estrategia erakusten dituzten praktika egokien multzoa jasotzen du. Gidaren azken zatian, programa garatzeko erabili diren tresnak eta erreferentziak jasotzen dira.

    Honela dago egituratuta:

    • Zer da Lankidetza Publiko Komunitarioa (LPK), hurbilketa bat. Atal hau teorikoagoa da, eta kontzeptuak definitzen eta argitzen saiatzeko da. LPK forma instituzional finkoa ez izan arren, eredu hau atal honetan jasotzen ditugun partekatutako atributu edo desio batzuen arabera defini daiteke.
    • Nola heldu Lankidetza Publiko Komunitarioari tokiko gobernuetatik. Atal horretan, jardunbide egokiak jasotzen dira sakon: Bolognako Lankidetza Itunak; Liejako Elikadura Gerrikoa; Bartzelonako Herritarren Ondarea; Galiziako Ur Auzotarren ekarketak; Hernani Burujabe; eta Armenterako hiltegia.
      Hemen jasotzen diren kasuen aniztasunak agerian utzi nahi du LPKen praktikei dagokienez ez dagoela eredu bakar bat. Katalogo honek egiteko modu desberdinak erakutsi nahi ditu, esparru eta testuinguru ezberdinetan erreproduzitu edo eredu eta inspirazio gisa balio dezaketenak.
    • Lankidetza Publiko Komunitarioko prozesuak hasteko eta bultzatzeko jarraibide batzuk. Toki-erakunde bakoitzak bere ibilbide-orria egin behar du, bere harreman-eredua definitu behar du, eta tresna administratibo eta juridiko egokiez hornitu behar du. Hala ere, tokiko estrategia horiek zenbait jarraibide eta tresnaren bidez gida daitezke. Kapitulu honetan, administrazio publikoari zuzendutako oinarrizko printzipio batzuk, lehen urratsak eta erreferentzia metodologikoak ematen dira.

    Lankidetza Publiko-Komunitarioak (LPK) baliabide eta zerbitzu publikoak diseinatzeko, emateko eta kudeatzeko esparru bat proposatzen du, erabiltzaileen eta zerbitzu-emaileen nahiz lurraldeko eta hainbat gizarte-sektoretako eragile komunitarioen parte-hartze aktiboan oinarrituta. Ikuspegi honek komunitatearen eta lurraldearen benetako beharretara hobeto egokitzen diren ereduak garatzea errazten du, zerbitzu publiko eta kolektiboen kalitatea, egokitasuna eta iraunkortasuna hobetzen lagunduz.

    Aplikatu beharreko jarraibide-multzo bat eman beharrean, gida honek administrazio publikoari bere ikuspegia eta tokiko errealitatera egokitutako estrategiak garatzen lagunduko dioten helbideak eta pistak eskaini nahi dizkio.

     

    GIDA IKUSTEKO HEMEN

    1. Food systems in common. Council farms, agroecological food sovereignty, and public-common partnerships. Kai Heron; Bertie Russell; Keir Milburn. Abundance.
    2. Democratic and collective ownership of public goods and services. Exploring public-community collaborations. Transnational Institute. 
    3.  “Los comunes son instituciones sociales colaborativas que regulan recursos de propiedad colectiva. Se distinguen de la propiedad privada convencional con la que hoy estamos familiarizados pero también de la propiedad estatal o del acceso abierto sin ningún tipo de régimen de gestión colectiva. El tipo de propiedad o gestión colectiva que llamamos comunes era muy habitual antes del surgimiento del capitalismo, pero además, ha logrado sobrevivir en muchas sociedades modernas de todo el mundo”. Comuntopía. Comunes, postcapitalismo y transición ecosocial. Cesar Rendueles. Akal. 
    4.  L´ecologia dels béns comuns. Per una col·lectivització plural i ecológica de l´economía. Experiències a Catalunya. Laia Forné. 

    Buletinaren harpidetza

      Hurrengoa

      Utopiak lehian: lurraldea, komunitatea eta autogobernua

      Lege-oharra

      Webgunearen titularra: Tipi Gara Koop Elk Txikia
      IFK/IFZ: F-95767737
      Helbide soziala: Uribitarte Kalea 18, 5.B. 48001, Bilbo, Bizkaia
      Posta elektronikoa: kaixo@tipigara.co
      Telefonoa: (0034) 944 105 116
      Domeinuaren izena: https://www.tipigara.co/

      1. Xedea

      Webgune honen helburua Tipi Gara kooperatibaren jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea da, baita komunikazio- eta partaidetza-bideak eskaintzea ere.
      Webgune honetara sartzeak honako termino eta erabilera-baldintza hauek onartzea dakar berekin. Haiekin ados ez bazaude, mesedez, ez erabili webgune hau.

      2. Jabetza intelektuala eta industriala

      Webguneko eduki guztiak (testuak, irudiak, diseinuak, logotipoak, dokumentuak, etab.) Tipi Gara-ren jabetzakoak dira. Erreproduzitu, banatu, aldatu edo erabil daiteke, Tipi Gara kooperatiba aipatuz, eduki horien iturria baita.

      3. Erantzukizuna

      Kooperatibak ez du bere gain hartuko edukietan egindako akatsen edo hutsegiteen erantzukizuna, ezta webgune honetan argitaratutako informazioa erabiltzeak eragindako kalteena ere. Beretzat gordetzen dugu gunearen edukiak edozein unetan aldatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe. Era berean, ez gara arduratzen kanpoko esteken edo hirugarrenen orrien edukiaz eta funtzionamenduaz.

      4. Datu pertsonalen babesa

      Webgune honen bidez jasotako datu pertsonalak Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo de 27 de abril de 2016 relativo a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos datos y por el que se deroga la Directiva 95/46/CE (Reglamento general de protección de datos) eta Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales araudiaren arabera tratatuko dira. Informazio guztia gure Pribatutasun Politikan kontsulta dezakezu.

      5. Cookieak erabilpena

      Webgune honek cookie teknikoak erabiltzen ditu eta, baimena izanez gero, analisirako cookieak. Baimena kudeatu dezakezu eta informazio gehiago kontsultatu gure Cookie Politikan.

      6. Legeria eta jurisdikzioa

      Lege-ohar hori Espainiako legediak arautzen du. Gatazkak ebazteko, alderdiak Bilboko (Bizkaia) epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira, kontsumitzaile eta erabiltzaileen arloko araudiak beste foru aplikagarri bat adierazten duenean izan ezik.

      Pribatutasun-politika

      1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

      Webgunearen titularra: Tipi Gara Koop Elk Txikia
      IFK/IFZ: F-95767737
      Helbidea: Uribitarte Kalea 18, 5.B. 48001, Bilbo, Bizkaia
      Posta elektronikoa: kaixo@tipigara.co

      2. Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

      Ematen dizkiguzun datuak inprimaki, posta elektroniko edo gure jardueretan parte hartuz tratatzen ditugu, honetarako:

      • Proiektuekin lotutako komunikazioak kudeatzea
      • Informazio-buletinak bidaltzea (borondatez harpidetzen bazara)
      • Informazio- edo harreman-eskaerei erantzutea
      • Parte hartzeko ekitaldi, tailer edo taldeetan izena ematea kudeatzea
      • Gure legezko betebeharrak betetzea

      Helburu horiek betetzeko behar diren datu pertsonalak baino ez dizkizugu eskatuko. Helburu nagusi horretarako beharrezkoak ez diren tratamenduek (adibidez, buletinean harpidetzea jarduera bakar batean parte hartu nahi baduzu) zure baimena behar dute. Ez dugu zure parte-hartzea baldintzatuko tratamendu gehigarriak onartzean, horrek baimena “asketzat” ez hartzea eragingo lukeelako.

      3. Zein da tratamendurako lege-oinarria?

      • Berariazko baimena (adibidez, buletin batera harpidetzean edo formulario bat bidaltzean)
      • Kontratu-harremana edo kontratu-aurrekoa (proiektu edo jarduera batean parte hartzen duzunean)
      • Lotutako jarduerei buruz informatuta egoteko interes legitimoa, aurretik ere harremanik izan baduzu
      • Legezko betebeharra, indarrean dagoen araudiak hala eskatzen duen kasuetan.

      4. Zer datu pertsonal biltzen ditugu?

      • Identifikazio-datuak: izena, abizenak, posta elektronikoa, telefonoa
      • Kasu batzuetan, NANa, jaiotze-data (adibidez, inskripzioetarako)
      • Beharrezkoa bada bakarrik, aitaren/amaren edo legezko tutorearen datuak, adingabeek parte hartzen badute.

      Ez dugu datu sentikorrik edo “babes bereziko” daturik jasotzen (osasuna, ideologia, etab.), baimen espezifikoa duten kasu jakinetan izan ezik.

      5. Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

      Datuak bildu ziren helbururako beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, eta, nolanahi ere, legeak eskatutako epeetan edo datuak ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean.

      6. Nori jakinarazten zaizkio zure datuak?

      Ez dizkiegu zure datuak hirugarrenei lagatzen, legezko betebeharra ez bada edo zerbitzu bat emateko beharrezkoa ez bada.

      7. Datuak Europar Batasunetik kanpo transferitzen al ditugu?

      Sí, de forma limitada. En el desarrollo de nuestra actividad utilizamos herramientas y servicios digitales que, en algunos casos, implican la transferencia internacional de datos fuera del Espacio Económico Europeo (EEE). Bai, modu mugatuan. Gure jardueran, tresna eta zerbitzu digitalak erabiltzen ditugu, eta, kasu batzuetan, datuen nazioarteko transferentzia egiten dugu Europako Esparru Ekonomikotik (EEE) kanpo. Horiek guztiek beharrezko bermeak aplikatzen dituzte Kontratu Klausula Tipoen bidez, DBEOren 46. artikuluaren arabera.

      Kasuaren arabera, Google (Drive, Gmail), Mailchimp (komunikazioak) eta Typeform (formularioak) bezalako laguntza-zerbitzuak erabiltzen ditugu. Kasu guztietan, datuak transferitzen zaizkien hornitzaileek berme egokiak eskaintzen dituztela ziurtatzen dugu, DBEOren 44. artikulutik 49.era bitartekoen arabera.

      • Google Workspace (Drive, Gmail, Docs, etab.): hodeiko zerbitzuen hornitzailea. Googlek Kontratu Klausula Tipoak (KKS) onartu ditu, Europako Batzordeak onartuak, datuen tratamenduan babes-maila egokia bermatzeko.

      Googleren pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://policies.google.com/privacy?hl=es

      • Mailchimp: newsletterrak eta komunikazioak kudeatzeko tresna. Mailchimp, Intuit Inc.-ek operatua, Kontratu Klausula Tipoak ere aplikatzen ditu, DBEOk ezarritakoaren arabera.

      Mailchimpen pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://mailchimp.com/es/legal/

      • Typeform: EBn egoitza duten online formularioen plataforma. Kanpoko zerbitzariak edo zerbitzuak erabiltzen diren kasuetan, Typeformek Europako araudiarekin lerrokatutako SCC aktiboak eta segurtasun-politikak ere baditu.

      Typeformen pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://admin.typeform.com/to/yFvrNI?typeform-source=www.google.com

      8. Zer eskubide dituzu erabiltzaile gisa?

      Edozein pertsonak eskubidea du berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko.

      Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonaletara sartzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzeko edo, hala badagokio, datuak ezabatzeko eskatzeko ere, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako. Interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute ere; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

      Inguruabar jakin batzuetan, eta beren egoera zehatzarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek datuen eramangarritasunerako eskubidea eskatu ahal izango dute; bai eta beren datuen tratamenduaren aurka egin. Datuak tratatzeari utziko diogu, ezinbesteko arrazoi legitimoak daudenean izan ezik, edo erreklamazioak egin edo defendatu behar direnean izan ezik.

      Zure baimena edozein unetan ken dezakezu, baita Datuak Babesteko Araudi Orokorrean aurreikusitako sarbide-, zuzenketa-, ezabaketa-, mugatze-, eramangarritasun- eta aurkakotasun-eskubideak egikaritu ere. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar duzu kaixo@tipigara.co  helbidera, eta honako informazio hau bidali: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, erabili nahi duzun eskubidearen eskaera eta gaian “Datuen babesa” adierazi eta NAN/AIZ/Pasaportearen kopia erantsi.

      Zure edozein eskubide urratu bada, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzu (https://www.aepd.es ).

      9. Adingabeen datuen babesa

      14 urtetik beherakoei buruzko daturik ez dugu tratatzen haien amaren, aitaren edo legezko tutorearen berariazko baimenik gabe. Jardueraren batean parte hartuz gero, sinatutako baimena beharko da beti.

      10. Datuen segurtasuna

      Neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzen ditugu zure datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek galtzea, gaizki erabiltzea edo baimenik gabe sartzea saihesteko.

      Cookie-politika

      1. Zer dira cookieak?

      Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, webgune bat bisitatzen duzunean zure nabigatzailean gordetzen direnak. Zure bisitari buruzko informazioa gogoratzeko (adibidez, hizkuntza-lehentasunak edo bisitatutako orriak) eta zure nabigazio-esperientzia hobetzeko balio dute.

      2. Zer cookie mota erabiltzen ditugu?

      Webgune honetan cookie mota hauek erabiltzen ditugu:

      • Cookie teknikoak: Cookie hauek aukera ematen diote erabiltzaileari web orri, plataforma edo aplikazio baten bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko, hala nola, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea, eskaera bat osatzen duten elementuak gogoratzea, eskaera bat erosteko prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak biltegiratzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
      • Pertsonalizazio-cookieak: Erabiltzaileari zerbitzuan sartzeko aukera ematen diote, erabiltzailearen terminaleko irizpide batzuen arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin, hala nola hizkuntza, zerbitzura sartzeko nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko eskualdeko konfigurazioa, etab.
      • Analisirako cookieak: Guk edo hirugarrenek ondo tratatuta, erabiltzaile kopurua kuantifikatzea ahalbidetzen digutenak dira, horrela erabiltzaileek eskainitako zerbitzuaren erabileraren neurketa eta analisi estatistikoa egiteko. Horretarako, gure webgunean egiten duzun nabigazioa aztertzen da, eskaintzen dizkizugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetzeko.

      3. Hirugarrenen cookieak

      Webguneak hirugarrenen zerbitzuak erabil ditzake. Zerbitzu horiek, enpresaren kontura, informazioa bilduko dute estatistiketarako, erabiltzaileak sitea erabiltzeko eta webgunearen jarduerarekin eta Interneteko beste zerbitzu batzuekin lotutako beste zerbitzu batzuk emateko.

      Bereziki, webgune honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc. enpresak emandako web zerbitzu analitikoa, egoitza nagusia Estatu Batuetan duena 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043. Zerbitzu horiek emateko, informazioa biltzen duten cookieak erabiltzen dituzte, erabiltzailearen IP helbidea barne, zeina Googlek transmititu, tratatu eta biltegiratuko baitu Google.com webgunean ezarritako baldintzetan. Informazio hori hirugarrenei transmititzeko aukera barne, legezko eskakizunengatik edo hirugarren horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen dutenean.

      Erabiltzaileak beren-beregi onartzen du, webgune hau erabiltzeagatik, bildutako informazioaren tratamendua, lehen aipatutako moduan eta helburuekin. Halaber, datu horien tratamenduari uko egiteko aukera ezagutzen du.
      edo Cookie-en erabilerari uko egiten dion informazioa, nabigatzailean horretarako konfigurazio egokia hautatuta. Dena den, baliteke zure nabigatzailean cookieak blokeatzeko aukera horrek ez uztea webgunearen funtzionalitate guztiak erabat erabiltzen.

      4. Nola kudea ditzaket nire cookieak?

      Zure ordenagailuan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu, zure ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz:

      Cookie politika honi buruzko zalantzarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke kaixo@tipigara.co helbidera idatziz.