• Sukaldea
  • Portfolioa
  • Kontaktua
  • eus
    • cas
Itxi
  • LinkedIn
  • Facebook
  • Twitter
  • Copy urlUrl copied

Ezusteko festa bat, hondartza bat autobidean, agertzen den kutxa bat 

Buletinaren harpidetza

    «Batetik, nola lortu eskola osoak neurri berean parte hartzea ikastetxea hain handia izanda? Eta, bestetik, nola aktibatu lana abiapuntutzat hartuko duen eraldaketa-prozesu bat, jolasa ardatz duten dinamika integratzaileak dituena, ikastetxe txiki eta kulturalki anitz batean?»

    Bada urtebete Amurrioko lehen hezkuntzako bi eskola publikotako jolastokiak eraldatzen hasi ginela: Zabaleko eta Lucas Rey eskoletakoak, hain zuzen. Une hartan, oso dimentsio desberdineko bi ikastetxerekin paraleloan lan egiteko erronka planteatu ziguten: alde handiak zeuden, bai espazioari zegokionez, bai bertan egoten den pertsona kopuruari zegokionez.

    Ikastetxeetako jolastokiak eraldatzeko prozesuetan lan egiten dugunean, partaidetza prozesu kritikoak bultzatzen ditugu eta esperimentazioa da proiektu horiei eusten dien hanketako bat. Horri dagokionez, jardunbide artistikoak erreferentzia eta tresna izaten dira maiz gure lanean, bai proposamen bakoitzaren kontzeptualizazioan, bai prozesu horien bitartekaritzan.

    Amurrioko bi ikastetxeen kasuan, galdera asko egin genizkion gure buruari. Batetik, nola lortu eskola osoak neurri berean parte hartzea ikastetxea hain handia izanda? Eta, bestetik, nola aktibatu lana abiapuntutzat hartuko duen eraldaketa-prozesu bat, jolasa ardatz duten dinamika integratzaileak dituena, ikastetxe txiki eta kulturalki anitz batean?

    Festa bat jolastokia astinduz

    2019ko urriko goiz batean, Zabaleko eskolako jolastoki erdian bizikleta arraro bat agertu zen, bozgorailuekin, musika jartzen ari zen DJ bat zegoen eta pertsona bat harmailetako eskailerak jaisten ari zen buruz beherakoa eginez. FESTA BAT ZEN. Jolastokian geunden guztiak dantzan hasi ginen eta jolastokia festa ibiltari bihurtu zen: ateak zeharkatzen zituen eta kantxen erdigunea betetzen zuen. Gero, denok zera galdetu genion geure buruari: zer gertatu da gaur? Zer egin ohi dugu jolastokian? Arraroa izan al da?  Zer da normala?

    Egun batzuk geroago, eskolan bilera sekretu bat egin zen, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako haurrek osatutako artibisten kolektibo bat osatzeko: 19KRAK. Taldea eratzearen inspirazioa da 90eko hamarkadan, Londresen, errepideen aurkako mugimendu britainiarrak egindako ‘Above the tarmac the beach’ —reclaiming the M41 for play— ekintzan sortutako irudia. Irudi hori hartuta, geure buruari galdetzen diogu: posible al litzateke errepidean hondartza bat egotea?

    Ekintza horrekin M41 errepidea hartu zuten, dantzarekin, techno musikarekin, aldarrikapenekin eta bidea okupatzeko egin ziren beste zenbait ekintza performatiborekin, sormen jardunbideek, arteak eta aktibismoak bat egiten duten leku bat sortuz. Julia Ramírez Blancok Reclaim The Streets bezalako mugimenduek egindako protesta horri eta beste askori buruz hitz egiten digu. Ekintza horietan, “Utopías Artísticas del mundo contemporáneo, 1989-2012” lanean dioen bezala: “utopikoa dena gure munduari eragiten dioten indarrak hobeto ulertzeko ikuspegi bat izan daiteke”.

    Eta, hori horrela ulertuta, festa jolastokian sartu zen eta dena astindu zuen egunean gertatutakoa gogoratu genuen. Egun hartan, ekintza soil eta jai-giroko baten bidez, lehertu egin ziren dinamika normalizatuak —eta normalizatzaileak—, non gorputz batzuk besteen gainetik gailentzen diren, guztiontzako dantza-espazio libre bat ahalbidetzeko. Ramirez Blancok aipatzen dituen “protesta-festak” eta “ikuskizun etikoak” bezala, ospakizun horrek gatazkarako eta bizikidetzarako leku gisa funtzionatu zuen aldi berean. Eta, beraz, gure buruari galdera gehiago egin genizkion… Posible al litzateke logika hegemonikoak dinamitatuko dituzten eta, aldi berean, aukera-espazioak irekiko dituzten ekintzak sortzea? Guk geuk aurrera eraman al genitzake?

    Reclaim the Streets-en urratsak jarraituz, 19KRAK jolastokiaren normaltasuna aldatzeko moduetan pentsatzeko antolatu zen. Kolektiboak espazio horretan gertatzen diren inertziak unean desegiteko ekintzak planifikatu eta diseinatu zituen, izan ere, inertzia horiek genero-rolak eta periferian bizi diren gorputzen gaineko diskriminazioa indartzen baitituzte. Haien ekintzen bidez, eskola osoa gonbidatzen zuten parte hartzera eta elkarrekin hausnartzera, espazio komunetako bizikidetzaren inguruan, jardunbide utopikoetatik hurbil dagoen ikuspegi batetik.

    Horrela, 19KRAK-ek pentsatu egiten zuen nola egin bere hondartza propioa errepidean, espazioa nola hartu eta lehen pentsaezina zirudien zerbait aldi baterako nola posible egin; amestutako mundua gorpuztuko zen lekuak bultzatzeko moduak pentsatzen zituen, eta aukera berri bat eratzen zuen espazio komunerako, “bestelako sistema bat aurrez irudikatzen saiatzen diren ekintzen bidez”.

    Horrela, kolektiboak jolastokia antolatzeko modu berri bat elkarrekin irudikatzeko prozesu bat gauzatu du eskolan, non beste gauza batzuk gertatzea posible bihurtu duen irudi berri bat sortu den; jolasa egituratzeko eta ulertzeko modu berri bat arakatzeko prozesua izan da, autogestionatua, ikastetxeko haur guztientzat eta guztiengandik.

    Kutxa bat

    Beste egun batean, beste goiz batean, 2020ko martxoan, Lucas Reyn, kutxa bat agertu zen, kutxa berezi bat. Egia esan, asko agertu ziren, eskolan dauden talde adina. Kasu horretan, haurrek nondik norakoa susma zezaketen, ez baitzen lehen aldia ikasturtean zehar posta jasotzen zutela.

    Kutxa bakoitzean mapa bat, objektuen zerrenda bat eta jarraibide bat aurkitu zituzten.

    “Periferiari gainezka eginaraztea edo orain arte debekatuta egon diren lekuak esploratzea eta aktibatzea” ziren kutxetan gordetako pergaminoetan adierazten ziren aginduetako batzuk. Proposamen horiekin batera, jarduketa-lekua adierazten zuen gune baten planoa, eta eskolako biltegietan eta aldageletan aurkitu behar zituzten materialak zeuden marraztuta. Sokak, pneumatikoak, kartoiak, bankuak eta klariona ziren jolastokiko espazioan esku hartzeak eraikitzeko eta gauzatzeko tresnetako batzuk. Esku hartze horiek esanahi berria emango zieten eskolako planoa osatzen duten lekuei.

    Orduan, jolasteko asmatutako unibertso bat marrazten duten lerro berriak agertzen dira lurrean, sokaz egindako labirintoak, txirrista erraldoi bat eta, lehen egoterik ez genuen lekuan, bizitzeko eta etzateko etxola bat. Horiek dira gure jolastokiaren marrazki berrian egongo diren ideia eta tramankuluetako batzuk, esperimentutik eta taldean egitetik irudikatutako lurralde berriek osatutako mapa berria erakusten duen marrazkian egongo direnak.

    Lucas Reyrentzat egindako proposamenaren zati bat posta arruntaren bidez egituratzea izan da hasieran proposatzen genuen galderari eman diogun erantzunetako bat.

    Beste kasu batzuetan ere, bestelako jarduteko modu batzuk txertatu izan ditugu, esaterako, situazionistek egindako proposamenak, hala nola jitoak edo bestelako ekintza-proposamenak, Fluxus edo dada-ren gertu egon daitezkeenak. Baina lehen aldia zen mezularitza —hainbat formatutan— lanabes gisa erabiltzen genuela.

    Jarduera artistikoak aliatu

    Esan bezala, eskola honetako prozesuak zekarren erronka nagusia zen talde guztiek inplikazio-maila bera izateko moduko partaidetza prozesu bat diseinatzea. Beraz, ikasgela guztietan egotea eta bitartekari izatea ezinezkoa zenez, beste ikaskide, eragile eta erakunde batzuek gai horri erantzuteko dituzten moduak aztertzeari eta bilatzeari ekin genion. Zertan ari dira besteak? Nola lan egin urrunetik? Nola bideratu taldeentzako prozesu autonomo bat? Nola lortu zirraragarria izatea?

    Bilaketa horretan murgilduta geundela, POSTDATA aurkitu genuen, ikastetxeetan artea lantzeko proiektua, MACBAk bultzatzen duena. POSTDATA “artista autonomoen bost proposamenek osatzen dute. Ikastetxeek postaz jasoko dituzte proposamenak, modu mailakatuan”. POSTDATAren inspirazio-iturria honako hau da: hirurogeiko hamarkadan korrespondentziari lotuta sortu zen mail art-aren mugimenduarekin esperimentatu ziren jardunbide artistikoak. Kasu honetan “asmoa da arte garaikidea ikastetxean sartzea, etxekotu gabe, eta harridura, bitxitasuna, ezustea eta konplizitatea sortzea”. Proiektu bakoitzaren helburu pedagogikoak alde batera utzita, proposamena oso inspiratzailea izan da guretzat.

    Posta-artearen formatuekin esperimentatzearen ideia oso interesgarria izan da eskola handietan artearen logikatik lan egiteko. Era horretan, posible izan da ikastetxeko haur guztiek parte hartzea, espazioari buruzko hausnarketek eta proposamenek espazio nagusi bat izan dezaten espazioaren berrantolaketan.

    Horrela, beste behin ere, jardunbide artistikoak gure aliatuak dira estrategiak eta egiteko moduak bilatzeko orduan, eta lagundu egiten digute beste leku batzuetatik begiratzen, normalizatuta dagoena ezbaian jartzen eta inoiz gerta ez zitekeela uste genuen hori elkarrekin irudikatzen.

    Buletinaren harpidetza

      Hurrengoa

      Genero ikuspegidun etxebizitza ordenantza

      Lege-oharra

      Webgunearen titularra: Tipi Gara Koop Elk Txikia
      IFK/IFZ: F-95767737
      Helbide soziala: Uribitarte Kalea 18, 5.B. 48001, Bilbo, Bizkaia
      Posta elektronikoa: kaixo@tipigara.co
      Telefonoa: (0034) 944 105 116
      Domeinuaren izena: https://www.tipigara.co/

      1. Xedea

      Webgune honen helburua Tipi Gara kooperatibaren jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea da, baita komunikazio- eta partaidetza-bideak eskaintzea ere.
      Webgune honetara sartzeak honako termino eta erabilera-baldintza hauek onartzea dakar berekin. Haiekin ados ez bazaude, mesedez, ez erabili webgune hau.

      2. Jabetza intelektuala eta industriala

      Webguneko eduki guztiak (testuak, irudiak, diseinuak, logotipoak, dokumentuak, etab.) Tipi Gara-ren jabetzakoak dira. Erreproduzitu, banatu, aldatu edo erabil daiteke, Tipi Gara kooperatiba aipatuz, eduki horien iturria baita.

      3. Erantzukizuna

      Kooperatibak ez du bere gain hartuko edukietan egindako akatsen edo hutsegiteen erantzukizuna, ezta webgune honetan argitaratutako informazioa erabiltzeak eragindako kalteena ere. Beretzat gordetzen dugu gunearen edukiak edozein unetan aldatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe. Era berean, ez gara arduratzen kanpoko esteken edo hirugarrenen orrien edukiaz eta funtzionamenduaz.

      4. Datu pertsonalen babesa

      Webgune honen bidez jasotako datu pertsonalak Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo de 27 de abril de 2016 relativo a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos datos y por el que se deroga la Directiva 95/46/CE (Reglamento general de protección de datos) eta Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales araudiaren arabera tratatuko dira. Informazio guztia gure Pribatutasun Politikan kontsulta dezakezu.

      5. Cookieak erabilpena

      Webgune honek cookie teknikoak erabiltzen ditu eta, baimena izanez gero, analisirako cookieak. Baimena kudeatu dezakezu eta informazio gehiago kontsultatu gure Cookie Politikan.

      6. Legeria eta jurisdikzioa

      Lege-ohar hori Espainiako legediak arautzen du. Gatazkak ebazteko, alderdiak Bilboko (Bizkaia) epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira, kontsumitzaile eta erabiltzaileen arloko araudiak beste foru aplikagarri bat adierazten duenean izan ezik.

      Pribatutasun-politika

      1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

      Webgunearen titularra: Tipi Gara Koop Elk Txikia
      IFK/IFZ: F-95767737
      Helbidea: Uribitarte Kalea 18, 5.B. 48001, Bilbo, Bizkaia
      Posta elektronikoa: kaixo@tipigara.co

      2. Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

      Ematen dizkiguzun datuak inprimaki, posta elektroniko edo gure jardueretan parte hartuz tratatzen ditugu, honetarako:

      • Proiektuekin lotutako komunikazioak kudeatzea
      • Informazio-buletinak bidaltzea (borondatez harpidetzen bazara)
      • Informazio- edo harreman-eskaerei erantzutea
      • Parte hartzeko ekitaldi, tailer edo taldeetan izena ematea kudeatzea
      • Gure legezko betebeharrak betetzea

      Helburu horiek betetzeko behar diren datu pertsonalak baino ez dizkizugu eskatuko. Helburu nagusi horretarako beharrezkoak ez diren tratamenduek (adibidez, buletinean harpidetzea jarduera bakar batean parte hartu nahi baduzu) zure baimena behar dute. Ez dugu zure parte-hartzea baldintzatuko tratamendu gehigarriak onartzean, horrek baimena “asketzat” ez hartzea eragingo lukeelako.

      3. Zein da tratamendurako lege-oinarria?

      • Berariazko baimena (adibidez, buletin batera harpidetzean edo formulario bat bidaltzean)
      • Kontratu-harremana edo kontratu-aurrekoa (proiektu edo jarduera batean parte hartzen duzunean)
      • Lotutako jarduerei buruz informatuta egoteko interes legitimoa, aurretik ere harremanik izan baduzu
      • Legezko betebeharra, indarrean dagoen araudiak hala eskatzen duen kasuetan.

      4. Zer datu pertsonal biltzen ditugu?

      • Identifikazio-datuak: izena, abizenak, posta elektronikoa, telefonoa
      • Kasu batzuetan, NANa, jaiotze-data (adibidez, inskripzioetarako)
      • Beharrezkoa bada bakarrik, aitaren/amaren edo legezko tutorearen datuak, adingabeek parte hartzen badute.

      Ez dugu datu sentikorrik edo “babes bereziko” daturik jasotzen (osasuna, ideologia, etab.), baimen espezifikoa duten kasu jakinetan izan ezik.

      5. Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

      Datuak bildu ziren helbururako beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, eta, nolanahi ere, legeak eskatutako epeetan edo datuak ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean.

      6. Nori jakinarazten zaizkio zure datuak?

      Ez dizkiegu zure datuak hirugarrenei lagatzen, legezko betebeharra ez bada edo zerbitzu bat emateko beharrezkoa ez bada.

      7. Datuak Europar Batasunetik kanpo transferitzen al ditugu?

      Sí, de forma limitada. En el desarrollo de nuestra actividad utilizamos herramientas y servicios digitales que, en algunos casos, implican la transferencia internacional de datos fuera del Espacio Económico Europeo (EEE). Bai, modu mugatuan. Gure jardueran, tresna eta zerbitzu digitalak erabiltzen ditugu, eta, kasu batzuetan, datuen nazioarteko transferentzia egiten dugu Europako Esparru Ekonomikotik (EEE) kanpo. Horiek guztiek beharrezko bermeak aplikatzen dituzte Kontratu Klausula Tipoen bidez, DBEOren 46. artikuluaren arabera.

      Kasuaren arabera, Google (Drive, Gmail), Mailchimp (komunikazioak) eta Typeform (formularioak) bezalako laguntza-zerbitzuak erabiltzen ditugu. Kasu guztietan, datuak transferitzen zaizkien hornitzaileek berme egokiak eskaintzen dituztela ziurtatzen dugu, DBEOren 44. artikulutik 49.era bitartekoen arabera.

      • Google Workspace (Drive, Gmail, Docs, etab.): hodeiko zerbitzuen hornitzailea. Googlek Kontratu Klausula Tipoak (KKS) onartu ditu, Europako Batzordeak onartuak, datuen tratamenduan babes-maila egokia bermatzeko.

      Googleren pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://policies.google.com/privacy?hl=es

      • Mailchimp: newsletterrak eta komunikazioak kudeatzeko tresna. Mailchimp, Intuit Inc.-ek operatua, Kontratu Klausula Tipoak ere aplikatzen ditu, DBEOk ezarritakoaren arabera.

      Mailchimpen pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://mailchimp.com/es/legal/

      • Typeform: EBn egoitza duten online formularioen plataforma. Kanpoko zerbitzariak edo zerbitzuak erabiltzen diren kasuetan, Typeformek Europako araudiarekin lerrokatutako SCC aktiboak eta segurtasun-politikak ere baditu.

      Typeformen pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://admin.typeform.com/to/yFvrNI?typeform-source=www.google.com

      8. Zer eskubide dituzu erabiltzaile gisa?

      Edozein pertsonak eskubidea du berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko.

      Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonaletara sartzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzeko edo, hala badagokio, datuak ezabatzeko eskatzeko ere, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako. Interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute ere; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

      Inguruabar jakin batzuetan, eta beren egoera zehatzarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek datuen eramangarritasunerako eskubidea eskatu ahal izango dute; bai eta beren datuen tratamenduaren aurka egin. Datuak tratatzeari utziko diogu, ezinbesteko arrazoi legitimoak daudenean izan ezik, edo erreklamazioak egin edo defendatu behar direnean izan ezik.

      Zure baimena edozein unetan ken dezakezu, baita Datuak Babesteko Araudi Orokorrean aurreikusitako sarbide-, zuzenketa-, ezabaketa-, mugatze-, eramangarritasun- eta aurkakotasun-eskubideak egikaritu ere. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar duzu kaixo@tipigara.co  helbidera, eta honako informazio hau bidali: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, erabili nahi duzun eskubidearen eskaera eta gaian “Datuen babesa” adierazi eta NAN/AIZ/Pasaportearen kopia erantsi.

      Zure edozein eskubide urratu bada, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzu (https://www.aepd.es ).

      9. Adingabeen datuen babesa

      14 urtetik beherakoei buruzko daturik ez dugu tratatzen haien amaren, aitaren edo legezko tutorearen berariazko baimenik gabe. Jardueraren batean parte hartuz gero, sinatutako baimena beharko da beti.

      10. Datuen segurtasuna

      Neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzen ditugu zure datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek galtzea, gaizki erabiltzea edo baimenik gabe sartzea saihesteko.

      Cookie-politika

      1. Zer dira cookieak?

      Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, webgune bat bisitatzen duzunean zure nabigatzailean gordetzen direnak. Zure bisitari buruzko informazioa gogoratzeko (adibidez, hizkuntza-lehentasunak edo bisitatutako orriak) eta zure nabigazio-esperientzia hobetzeko balio dute.

      2. Zer cookie mota erabiltzen ditugu?

      Webgune honetan cookie mota hauek erabiltzen ditugu:

      • Cookie teknikoak: Cookie hauek aukera ematen diote erabiltzaileari web orri, plataforma edo aplikazio baten bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko, hala nola, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea, eskaera bat osatzen duten elementuak gogoratzea, eskaera bat erosteko prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak biltegiratzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
      • Pertsonalizazio-cookieak: Erabiltzaileari zerbitzuan sartzeko aukera ematen diote, erabiltzailearen terminaleko irizpide batzuen arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin, hala nola hizkuntza, zerbitzura sartzeko nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko eskualdeko konfigurazioa, etab.
      • Analisirako cookieak: Guk edo hirugarrenek ondo tratatuta, erabiltzaile kopurua kuantifikatzea ahalbidetzen digutenak dira, horrela erabiltzaileek eskainitako zerbitzuaren erabileraren neurketa eta analisi estatistikoa egiteko. Horretarako, gure webgunean egiten duzun nabigazioa aztertzen da, eskaintzen dizkizugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetzeko.

      3. Hirugarrenen cookieak

      Webguneak hirugarrenen zerbitzuak erabil ditzake. Zerbitzu horiek, enpresaren kontura, informazioa bilduko dute estatistiketarako, erabiltzaileak sitea erabiltzeko eta webgunearen jarduerarekin eta Interneteko beste zerbitzu batzuekin lotutako beste zerbitzu batzuk emateko.

      Bereziki, webgune honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc. enpresak emandako web zerbitzu analitikoa, egoitza nagusia Estatu Batuetan duena 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043. Zerbitzu horiek emateko, informazioa biltzen duten cookieak erabiltzen dituzte, erabiltzailearen IP helbidea barne, zeina Googlek transmititu, tratatu eta biltegiratuko baitu Google.com webgunean ezarritako baldintzetan. Informazio hori hirugarrenei transmititzeko aukera barne, legezko eskakizunengatik edo hirugarren horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen dutenean.

      Erabiltzaileak beren-beregi onartzen du, webgune hau erabiltzeagatik, bildutako informazioaren tratamendua, lehen aipatutako moduan eta helburuekin. Halaber, datu horien tratamenduari uko egiteko aukera ezagutzen du.
      edo Cookie-en erabilerari uko egiten dion informazioa, nabigatzailean horretarako konfigurazio egokia hautatuta. Dena den, baliteke zure nabigatzailean cookieak blokeatzeko aukera horrek ez uztea webgunearen funtzionalitate guztiak erabat erabiltzen.

      4. Nola kudea ditzaket nire cookieak?

      Zure ordenagailuan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu, zure ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz:

      Cookie politika honi buruzko zalantzarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke kaixo@tipigara.co helbidera idatziz.