• Sukaldea
  • Portfolioa
  • Kontaktua
  • eus
    • cas
Itxi
  • LinkedIn
  • Facebook
  • Twitter
  • Copy urlUrl copied

Atariaren inbentarioa. Ikusezina denaren inbentarioa: sartu-irten txikiak instituzionalitate berrietara

Buletinaren harpidetza

    «Azkuna Zentroaren bitartekaritza programa, inbentarioa eta eraikinaren ataria pareta urratu eta arrakala txikiak irekitzeko aitzakia gisa, aukera berriak zelatatzeko»

    Azken hilabeteotan elkarrizketa ugari sortu dira Tipin kultur bitartekaritzaren eta museoetan egiten den hezkuntzaren inguruan.  Asko izan dira, halaber, azken aldi honetan gure eztabaidetan oihartzuna izan duten autore, pentsalari, ikertzaile, artista, bitartekari eta hezitzaileen ahotsak ere:  besteak beste, Ana Longoni-ren  Situar el museo eta Pablo Martínezen No sabíamos lo que hacíamos. Zulatu eta tunelak egiteko espazioak aktibatzeaz mintzo zaizkigu (Longoni, A. (2019): GIRA, MNARS), edo museoa zaurgarritasunetik pentsatzeari buruz, “norbera ere eraginpean egon daitekeelako aukera baztertu gabe” (Martínez, P. (2017):  Ez genekien zertan ari ginen, CA2M).   Bestalde, Carmen Mörsch-ek geure buruari hainbat galdera eginarazi dizkigu:

    «Nola egiten da kultur bitartekaritza?Zein da museo edo kultur erakundeetako publiko edo erabiltzaileen egitekoa? Zer diskurtso erreproduzitzen dituzte erakundeek beren hezkuntza jardunbideen bitartez?  Eta, beraz, zein da egiteko modu horren azpian dagoen jarrera politikoa?»

    Horiek guztiak bat datoz, nola edo hala, erakundeek publikoekin duten harremanari buruzko eztabaidan, museoen barrualdearen eta kanpoaldearen artean sortzen diren harremanetan.

    Kultur sorkuntzako espazioen lan egiteko ohiko eskema kulturaren eta artearen kontsumoan oinarritzen da askotan. Museoan hainbat “mekanismo zentrifugo” –esaterako, bisita gidatuak edo hezkuntza-tailerrak– erabiltzeak ez du egoera onbideratzen, lehendik dagoen ezagutza barreiatzeko erabiltzen baitira, ezagutza berriak sortzeko erabili beharrean.”  (Camnitzer, L. (2019): GIRA, MNARS).

    Logika horien arabera, museo baten arrakasta, sarritan, sartzen den bisitari kopuruaren arabera neurtzen da, eta ez irteten direnek sortutako ezagutza berriaren arabera.  Museora edo kulturgunera joaten diren pertsona askok, ordea, beste behar eta asmo konplexuago batzuk dituzte, eta horiek guztiz bete gabe geratzen dira.  “Publiko hori ez da erakundeak eskaintzen duen informazioaren jasotzaile hutsa; aitzitik, aldizka eta modu idealean maiz egiten den bisitan, kultur talde baten berezko partaide da.” (Camnitzer, L. (2019):GIRA, MNARS).

    Baina bisitariak aliatuak ere izan daitezke, eta beste harreman logika batzuk –horizontalagoak eta elkarrekikoagoak– lortzeko bidean aurrera egite aldera, interesgarria da bisitariak kontuan izatea egiten diren proiektuen edukia, formatuak edo arauak definitzeko.  Carmen Mörsch-ek dioenez, “erabiltzaileak ez lirateke bezerotzat edo kontsumitzailetzat hartu behar, ezinbestean: eztabaidarako bazkide, konplize, laguntzaile eta erakundearen eraketan parte-hartzaile aktibo izan litezke.”

    «Museoetako eta kultur sorkuntzarako espazioetako hezkuntza zera izan daiteke, erakundea bisitatzen duten eta bizitzen duten pertsonek eta komunitateek eduki propioak eta autonomoak gara ditzaketen testuingurua, eduki horien bitartez kultura eta ezagutza sortzeko modu tradizionalak arakatu eta galdekatzeko»

    Planteamendu horiei heltzeko asmoz abiarazi genuen “Atariaren inbentarioa. Ikusezina denaren inbentarioa”: Azkuna Zentroak eskatuta, Tipik asmatutako bitartekaritza programa bat da, zentroaren hezkuntza-programan bitartekari izateko modu berriekin esperimentatzeko.

    “Atariaren inbentarioa.  Ikusezina denaren inbentarioa” programarekin zera lortu nahi izan dugu, kulturarako espazioetan eta zentroetan irekitzen diren espazio iragazkorrak bizitzea; esparru instituzional edo akademikoen mugak zapaltzen dituzten egiteko moduei tokia uzten dieten leku bigunak.

    Gure lankide Sara Álvarez-ek Archivo Lacianiego lanean edo Adolfo Estalellak eta Tomás Sanchez Criadok Xcol: Inventario etnográfico de inventivalanean egiten duten moduan; horietan, alderdi herrikoiak ezagutza eta jakintza mugatzen dituzten egitura tradizionalak gainditzen ditu, herri asmamena, identitatea eta eguneroko kontakizun eta jakintzak zaintzeko, ezagutzeko eta aitortzeko.

    “Atariaren inbentarioa” parte hartzean oinarritutako esplorazioa izan da, testuingurura hurbiltzeko eta entzuteko beste modu batzuk aktibatzeko eta, horretarako, Alhondegiko eraikinaren ataria edo eskailera buruaren zentzumen anitzeko inbentario bat sortu da modu kolektiboan; beste kontakizun batzuk eraikitzeko gonbita, itxuraz garrantzirik ez duena, oharkabekoa den hori, ikusten ez denaren inbentarioa eginez.   “Atariaren inbentarioa. Ikusezina denaren inbentarioa” programan, gai horiek landu nahi izan ditugu; horretarako, hainbat ahots eta gorputz elkarrekin arakatzera eta sortzera gonbidatu ditugu, sorkuntzako, lankidetzako eta egile ugariko ariketa batean, non gauza txikiak, hurbileko testuingurua eta egunerokoa izango diren ardatz: denok adituak garen hori.

    Horrela, bada, inguruan dugun mundua arakatu dugu, hiri ingurunea aztertu dugu oinez ibiliz, paseatuz, erregistratuz eta bilduz.  Paisaiaren konplexutasunean murgildu gara, begiak bisualtasuna nagusi den mundu batean desplazatuz (Sanchez, T. (2021): Ensamblajes peatonales: Los andares a ciegas como prácticas tecno-sensoriales, AIBR) hurbileko testuingurura beste zentzumen batzuetatik hurbiltzeko, ikusezina, periferikoa eta ez-hegemonikoa denaren bila. Eraikin handien itzalpean ezkutuan dauden kontakizun horien bila atera gara.  Galdera hau egiten digun proposamen bat jarri dugu abian:

    «Zeintzuk dira testuinguru hurbilaren azpian dauden kontakizunak? Zer gertatzen da publikoak egile bihurtzen direnean? Nola zaindu herritarrak beste modu batean inplikatzen dituzten prozesuak? Posible al da espazioa lagatzea? Posible al da rolak aldatzea? Noraino ireki erakundearen kodea?»

    Bide zirraragarria izan da.

    Buletinaren harpidetza

      Hurrengoa

      Hiria belaunaldi artean eraikitzen

      Lege-oharra

      Webgunearen titularra: Tipi Gara Koop Elk Txikia
      IFK/IFZ: F-95767737
      Helbide soziala: Uribitarte Kalea 18, 5.B. 48001, Bilbo, Bizkaia
      Posta elektronikoa: kaixo@tipigara.co
      Telefonoa: (0034) 944 105 116
      Domeinuaren izena: https://www.tipigara.co/

      1. Xedea

      Webgune honen helburua Tipi Gara kooperatibaren jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea da, baita komunikazio- eta partaidetza-bideak eskaintzea ere.
      Webgune honetara sartzeak honako termino eta erabilera-baldintza hauek onartzea dakar berekin. Haiekin ados ez bazaude, mesedez, ez erabili webgune hau.

      2. Jabetza intelektuala eta industriala

      Webguneko eduki guztiak (testuak, irudiak, diseinuak, logotipoak, dokumentuak, etab.) Tipi Gara-ren jabetzakoak dira. Erreproduzitu, banatu, aldatu edo erabil daiteke, Tipi Gara kooperatiba aipatuz, eduki horien iturria baita.

      3. Erantzukizuna

      Kooperatibak ez du bere gain hartuko edukietan egindako akatsen edo hutsegiteen erantzukizuna, ezta webgune honetan argitaratutako informazioa erabiltzeak eragindako kalteena ere. Beretzat gordetzen dugu gunearen edukiak edozein unetan aldatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe. Era berean, ez gara arduratzen kanpoko esteken edo hirugarrenen orrien edukiaz eta funtzionamenduaz.

      4. Datu pertsonalen babesa

      Webgune honen bidez jasotako datu pertsonalak Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo de 27 de abril de 2016 relativo a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos datos y por el que se deroga la Directiva 95/46/CE (Reglamento general de protección de datos) eta Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales araudiaren arabera tratatuko dira. Informazio guztia gure Pribatutasun Politikan kontsulta dezakezu.

      5. Cookieak erabilpena

      Webgune honek cookie teknikoak erabiltzen ditu eta, baimena izanez gero, analisirako cookieak. Baimena kudeatu dezakezu eta informazio gehiago kontsultatu gure Cookie Politikan.

      6. Legeria eta jurisdikzioa

      Lege-ohar hori Espainiako legediak arautzen du. Gatazkak ebazteko, alderdiak Bilboko (Bizkaia) epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira, kontsumitzaile eta erabiltzaileen arloko araudiak beste foru aplikagarri bat adierazten duenean izan ezik.

      Pribatutasun-politika

      1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

      Webgunearen titularra: Tipi Gara Koop Elk Txikia
      IFK/IFZ: F-95767737
      Helbidea: Uribitarte Kalea 18, 5.B. 48001, Bilbo, Bizkaia
      Posta elektronikoa: kaixo@tipigara.co

      2. Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

      Ematen dizkiguzun datuak inprimaki, posta elektroniko edo gure jardueretan parte hartuz tratatzen ditugu, honetarako:

      • Proiektuekin lotutako komunikazioak kudeatzea
      • Informazio-buletinak bidaltzea (borondatez harpidetzen bazara)
      • Informazio- edo harreman-eskaerei erantzutea
      • Parte hartzeko ekitaldi, tailer edo taldeetan izena ematea kudeatzea
      • Gure legezko betebeharrak betetzea

      Helburu horiek betetzeko behar diren datu pertsonalak baino ez dizkizugu eskatuko. Helburu nagusi horretarako beharrezkoak ez diren tratamenduek (adibidez, buletinean harpidetzea jarduera bakar batean parte hartu nahi baduzu) zure baimena behar dute. Ez dugu zure parte-hartzea baldintzatuko tratamendu gehigarriak onartzean, horrek baimena “asketzat” ez hartzea eragingo lukeelako.

      3. Zein da tratamendurako lege-oinarria?

      • Berariazko baimena (adibidez, buletin batera harpidetzean edo formulario bat bidaltzean)
      • Kontratu-harremana edo kontratu-aurrekoa (proiektu edo jarduera batean parte hartzen duzunean)
      • Lotutako jarduerei buruz informatuta egoteko interes legitimoa, aurretik ere harremanik izan baduzu
      • Legezko betebeharra, indarrean dagoen araudiak hala eskatzen duen kasuetan.

      4. Zer datu pertsonal biltzen ditugu?

      • Identifikazio-datuak: izena, abizenak, posta elektronikoa, telefonoa
      • Kasu batzuetan, NANa, jaiotze-data (adibidez, inskripzioetarako)
      • Beharrezkoa bada bakarrik, aitaren/amaren edo legezko tutorearen datuak, adingabeek parte hartzen badute.

      Ez dugu datu sentikorrik edo “babes bereziko” daturik jasotzen (osasuna, ideologia, etab.), baimen espezifikoa duten kasu jakinetan izan ezik.

      5. Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

      Datuak bildu ziren helbururako beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, eta, nolanahi ere, legeak eskatutako epeetan edo datuak ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean.

      6. Nori jakinarazten zaizkio zure datuak?

      Ez dizkiegu zure datuak hirugarrenei lagatzen, legezko betebeharra ez bada edo zerbitzu bat emateko beharrezkoa ez bada.

      7. Datuak Europar Batasunetik kanpo transferitzen al ditugu?

      Sí, de forma limitada. En el desarrollo de nuestra actividad utilizamos herramientas y servicios digitales que, en algunos casos, implican la transferencia internacional de datos fuera del Espacio Económico Europeo (EEE). Bai, modu mugatuan. Gure jardueran, tresna eta zerbitzu digitalak erabiltzen ditugu, eta, kasu batzuetan, datuen nazioarteko transferentzia egiten dugu Europako Esparru Ekonomikotik (EEE) kanpo. Horiek guztiek beharrezko bermeak aplikatzen dituzte Kontratu Klausula Tipoen bidez, DBEOren 46. artikuluaren arabera.

      Kasuaren arabera, Google (Drive, Gmail), Mailchimp (komunikazioak) eta Typeform (formularioak) bezalako laguntza-zerbitzuak erabiltzen ditugu. Kasu guztietan, datuak transferitzen zaizkien hornitzaileek berme egokiak eskaintzen dituztela ziurtatzen dugu, DBEOren 44. artikulutik 49.era bitartekoen arabera.

      • Google Workspace (Drive, Gmail, Docs, etab.): hodeiko zerbitzuen hornitzailea. Googlek Kontratu Klausula Tipoak (KKS) onartu ditu, Europako Batzordeak onartuak, datuen tratamenduan babes-maila egokia bermatzeko.

      Googleren pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://policies.google.com/privacy?hl=es

      • Mailchimp: newsletterrak eta komunikazioak kudeatzeko tresna. Mailchimp, Intuit Inc.-ek operatua, Kontratu Klausula Tipoak ere aplikatzen ditu, DBEOk ezarritakoaren arabera.

      Mailchimpen pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://mailchimp.com/es/legal/

      • Typeform: EBn egoitza duten online formularioen plataforma. Kanpoko zerbitzariak edo zerbitzuak erabiltzen diren kasuetan, Typeformek Europako araudiarekin lerrokatutako SCC aktiboak eta segurtasun-politikak ere baditu.

      Typeformen pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://admin.typeform.com/to/yFvrNI?typeform-source=www.google.com

      8. Zer eskubide dituzu erabiltzaile gisa?

      Edozein pertsonak eskubidea du berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko.

      Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonaletara sartzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzeko edo, hala badagokio, datuak ezabatzeko eskatzeko ere, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako. Interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute ere; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

      Inguruabar jakin batzuetan, eta beren egoera zehatzarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek datuen eramangarritasunerako eskubidea eskatu ahal izango dute; bai eta beren datuen tratamenduaren aurka egin. Datuak tratatzeari utziko diogu, ezinbesteko arrazoi legitimoak daudenean izan ezik, edo erreklamazioak egin edo defendatu behar direnean izan ezik.

      Zure baimena edozein unetan ken dezakezu, baita Datuak Babesteko Araudi Orokorrean aurreikusitako sarbide-, zuzenketa-, ezabaketa-, mugatze-, eramangarritasun- eta aurkakotasun-eskubideak egikaritu ere. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar duzu kaixo@tipigara.co  helbidera, eta honako informazio hau bidali: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, erabili nahi duzun eskubidearen eskaera eta gaian “Datuen babesa” adierazi eta NAN/AIZ/Pasaportearen kopia erantsi.

      Zure edozein eskubide urratu bada, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzu (https://www.aepd.es ).

      9. Adingabeen datuen babesa

      14 urtetik beherakoei buruzko daturik ez dugu tratatzen haien amaren, aitaren edo legezko tutorearen berariazko baimenik gabe. Jardueraren batean parte hartuz gero, sinatutako baimena beharko da beti.

      10. Datuen segurtasuna

      Neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzen ditugu zure datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek galtzea, gaizki erabiltzea edo baimenik gabe sartzea saihesteko.

      Cookie-politika

      1. Zer dira cookieak?

      Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, webgune bat bisitatzen duzunean zure nabigatzailean gordetzen direnak. Zure bisitari buruzko informazioa gogoratzeko (adibidez, hizkuntza-lehentasunak edo bisitatutako orriak) eta zure nabigazio-esperientzia hobetzeko balio dute.

      2. Zer cookie mota erabiltzen ditugu?

      Webgune honetan cookie mota hauek erabiltzen ditugu:

      • Cookie teknikoak: Cookie hauek aukera ematen diote erabiltzaileari web orri, plataforma edo aplikazio baten bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko, hala nola, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea, eskaera bat osatzen duten elementuak gogoratzea, eskaera bat erosteko prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak biltegiratzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
      • Pertsonalizazio-cookieak: Erabiltzaileari zerbitzuan sartzeko aukera ematen diote, erabiltzailearen terminaleko irizpide batzuen arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin, hala nola hizkuntza, zerbitzura sartzeko nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko eskualdeko konfigurazioa, etab.
      • Analisirako cookieak: Guk edo hirugarrenek ondo tratatuta, erabiltzaile kopurua kuantifikatzea ahalbidetzen digutenak dira, horrela erabiltzaileek eskainitako zerbitzuaren erabileraren neurketa eta analisi estatistikoa egiteko. Horretarako, gure webgunean egiten duzun nabigazioa aztertzen da, eskaintzen dizkizugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetzeko.

      3. Hirugarrenen cookieak

      Webguneak hirugarrenen zerbitzuak erabil ditzake. Zerbitzu horiek, enpresaren kontura, informazioa bilduko dute estatistiketarako, erabiltzaileak sitea erabiltzeko eta webgunearen jarduerarekin eta Interneteko beste zerbitzu batzuekin lotutako beste zerbitzu batzuk emateko.

      Bereziki, webgune honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc. enpresak emandako web zerbitzu analitikoa, egoitza nagusia Estatu Batuetan duena 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043. Zerbitzu horiek emateko, informazioa biltzen duten cookieak erabiltzen dituzte, erabiltzailearen IP helbidea barne, zeina Googlek transmititu, tratatu eta biltegiratuko baitu Google.com webgunean ezarritako baldintzetan. Informazio hori hirugarrenei transmititzeko aukera barne, legezko eskakizunengatik edo hirugarren horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen dutenean.

      Erabiltzaileak beren-beregi onartzen du, webgune hau erabiltzeagatik, bildutako informazioaren tratamendua, lehen aipatutako moduan eta helburuekin. Halaber, datu horien tratamenduari uko egiteko aukera ezagutzen du.
      edo Cookie-en erabilerari uko egiten dion informazioa, nabigatzailean horretarako konfigurazio egokia hautatuta. Dena den, baliteke zure nabigatzailean cookieak blokeatzeko aukera horrek ez uztea webgunearen funtzionalitate guztiak erabat erabiltzen.

      4. Nola kudea ditzaket nire cookieak?

      Zure ordenagailuan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu, zure ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz:

      Cookie politika honi buruzko zalantzarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke kaixo@tipigara.co helbidera idatziz.