• Sukaldea
  • Portfolioa
  • Kontaktua
  • eus
    • cas
Itxi
  • LinkedIn
  • Facebook
  • Twitter
  • Copy urlUrl copied

Beste normaltasun baterako elkarrizketak

Buletinaren harpidetza

    2020az geroztik, Glosario Pandemia online proiektu parte-hartzailea jorratzen ari gara. Proiektu honek pandemiaren ondorioz azaleratu diren errealitate berriak izendatzeko termino berriak biltzea du helburu.

    Hitz horiek ohitura berriez hitz egiten digute, harremantzeko modu berriez, elkar ulertzeko modu berriez, polarizazioaz, zainketa-krisiaz, gure bizitzan teknologiek duten presentzia gero eta handiagoaz, etab. Adierazpen berriak sortzeko eta asmatzeko beharra islatzen dute, eguneroko bizitza baldintzatzen duten egoera berri horiek izendatzeko.

    Proiektuaren bigarren edizio honetan Glosarioko terminoek planteatzen dituzten errealitate eta gatazketan murgildu nahi izan gara. Hiru kategoria tematiko ezarri ditugu, garatzen jarraitzeko: osasuna, politika eta turismoa. Adituak eta kolektiboen edota arlo ezberdinetako entitateen ordezkariak gonbidatu ditugu, pandemiaren sorreratik hona sortutako aspektu horiek, azken hilabeteetan ezartzen ari den normaltasun fase berri bat dirudien honetan, nola garatzen ari direnen inguruan hitz egiteko.

    Osasuna, pandemiatik harago. Osasun komunitarioa eta zainketa partekatuak

    Patxi Cirardarekin (Eusko Jaurlaritzako Osasuna Sustatzeko arduraduna) eta Silvia Callejarekin (Osasun-langilea eta Iralako Auzo Sareko kidea).

    https://player.vimeo.com/video/646024159?h=d29a770c06

    Osasuna izan da pandemia garai honetan arriskuan gehien jarri den eguneroko bizitzako alderdietako bat. Osasunari buruz jaso ditugun terminoak honako hauek dira: COrOnA BLUES, CONCILIACIÓN FAMILIAR-LABORAL, BOOMER REMOVER, KUÑI, LAFAMIILLIA, MILITANTA(S), OSASUN TXAKOKALDIA, TOQUE DE KETA, PROTOCOLISTA, AGUKERA. Hona hemen elkarrizketaren gako batzuk:

    Pandemia garai honek agerian utzi du pertsonen beharrak kontuan izango dituen sare baten sorreraren garrantzia. Hori baita, osasunaren definizioa den: ongizate-egoera fisiko, mental eta soziala zainduko duen zainketa-sarea, hain zuzen.

    Osasuna, gaixotasun eza baino gehiago bezala ulertuta, estrukturalak diren hainbat baldintzatzaileengatik dago zeharkatuta eta pertsonengan era ezberdinetan eragina dute. Baldintzatzaile hauek osasun-sistema prekarizatu baten baitan kokatzen dira eta ondorio larriak ekarri dituzte, esaterako gaixotasun-prozesuetan laguntza galdu izana, edo osasun-arazo batengatik kontsulta bat egin ezin izatea bezalako beldurrak agertzea.

    Erronka niretzat, zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeetatik kalean dauden erakundeetara igarotzea da. (…) Zerbitzuak eskatzen dituen gizarte batetik konponbidearen parte den gizartera.

    Argi dago gaixotasunaren kausak osatzen dituzten osasun baldintzatzaile horiek aldatzeko egiturara jo beharra dagoela. Pertsonen bizi-baldintzak hobetuz, osasunerako arazo izateari utz diezaioten, sarean lan eginez, helburu komunak ezarriz eta administrazioen, baliabide profesional eta teknikoen eta herritarren arteko harremana bultzatuz; logika asistentzialistatik herritarrak irtenbideak bilatzeko eragile aktibo izango diren logikarantz.

     

    Turismoa eta jasangarritasuna: horizonte berriak eta norabide aldaketak

    Elena Artiles-Leyes-ekin (turismo jasangarria eta prospektiban aditua, Futures Probes-en kidea) eta Iván Ortiz (Arte eta Historiako irakaslea eta Madrid Recuperado-en kidea).

    Pandemiak turismoa egiteko era berriak sorrarazi ditu. Urrunera bidaiatzen zuten pertsonek haien hiria berriro deskubritzea erabaki dute, tokiko turismoaren bidez bizipen pertsonalago eta benetakoagoa bilatuz. 

    Hona elkarrizketaren klabe batzuk:

    Arrakalak badaude, horiek benetako eraldaketarekin aprobetxatzeko gai izango garen da galdera.

    Dinamiken aldaketak, neurri batean pandemiagatik bizkortua, klima-aldaketa zein turismo mota batzuen eragina azaleratu ditu, -hegazkinez bidaiatzea adibidez-. Aldaketa horrek,  aurretik ikusezin ziren beste alderdi batzuk balorean jartzea eragin du, hala nola, bizilekuaren erakargarritasunari. Horrek, eskaintzaren  dibertsifikazioa dakar; izan ere, teleoperadore handiak ere hasi dira benetakotasun handiagoko turismo jasangarria eskaintzen.

    Konpainia handiek logika aldaketa horrek dakarren aukera horretatik etekin ekonomikoa atera nahi duten arren, greenwashing deritzonaren bitartez, masa turismoa oraindik eskaintza zabala jarraitzen du izaten. 

    Hala ere, helmuga diren lekuetan bizi diren biztanleek arbuioa diote turismo mota horri, pandemiari esker ikusi eta bizi ahal izan baitute, Bartzelonan edo Madrilen gertatu den bezala, nola turismo horren ezak  pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duen.

    Eskaintza polarizatu egin da turismoa egiteko eran izandako aldaketa horien ondorioz.

    Espainiako ekonomia, dibertsifikatzeko gai den neurrian aldatuko da. Monolaborantzak hauskor egiten gaitu.

    Pandemian zehar eskuratutako ikaskuntzek jada agerian zeuden arrakala horiek zabaltzeko balio izan dute. Gainera, eredu izan dira turismorik gabeko etorkizuna imajinatu ezin zuten pertsonentzat. Esperientzia hori abiapuntua izan daiteke etorkizunean turismoak hainbesteko pisu ekonomikorik izan ez dezan.

    Politika egiteko eta parte hartzeko modu berriak: Internet al da arena politiko berria?

    Arantxa Mendiharat (Democraciaporsorteo.org, Deliberativa.org eta Zirriborroak eta geroko kidea) eta Quinndy Akeju (AFROFEMINASeko eta CNAAE EUSKADIko kidea).

    https://player.vimeo.com/video/646022924?h=371a31cf52

    Hainbeste neurri diseinatu, inplementatu eta betearazi behar izan diren pandemia-aldi honetan, erakundeek denbora laburrean aktibatu ditzaketen eta pertsonen eguneroko bizitzan eragina duten tresna legal zein ekonomikoak dituztela egiaztatu ahal izan da. 

    Hona hemen elkarrizketaren gako batzuk:

    Ez zegoen gizarte mailan aktibatu ahal izateko fororik.

    Erakundeek kontsultarik gabe hartutako erabakiak argi uzten duten antolatzeko zein jendarte bezala egoteko espazioak edukitzeko beharra.

    Bigarren ikaskuntza, erakundeek jarduteko tresnak dituztela izan da. Tresna legalak eta ekonomikoak dituzte, eta martxan jarri dituzte. Pandemia honetan martxan jarri badituzte, beste egoera batzuetan martxan jar zitzaketen.

    Elkarrekin harremantzeko espazioak sortzea funtsezkoa da, sare sozialen bidez ematen ari den polarizazio politikoari aurre egin ahal izateko. Gorroto-diskurtsoak sortzeko estrategia berria da, pertsonok elkarrekin egoteko espazioen faltagatik areagotu dena. 

    Polarizazioa markatuagoa dago, ez dagoelako tokirik pertsona desberdinak elkarrekin egoteko.

    Polarizazio hori, gainera, sare sozialetatik sustatzen da, shadowban bezalako mekanismoak erabiltzen baitituzte diskurtso kontrahegemonikoak ikusezin bihurtzeko. Zentsura modu berria da.

    Pertsonak erosoago sentitu dira leku birtual horietan haien burua politikoki kokatu eta adierazteko, sozialki eta instituzionalki legitimatzen dituen espazio bat aurkitu baitute. Horrek sentsibilizazio politiko lanak zailtzen ditu, diskurtso alternatibo horiek marjinalizazio egoera batean utziz.

    Jendartea kontzientziatzeko egiten ari den lana historikoa da, baina gerta daiteke, mugimendu-sozialen buruzko kontzientzia sortzen den heinean, kontzientzia hori arriskua bilakatzea. Kontuz ibili beharko dugu.

    Espazio fisiko, anitzak, sortzeko beharra nabarmentzen da, diskurtso berriak eraikitzeko eta mota guztietako ahotsak bertan entzun ahal izateko.

    2020a marka kolektiboa bilakatu da. Geroztik, gero eta indar handiagoz hautematen da eraldaketaren beharra. Funtsezkoa da pandemiak ikustarazten lagundu dituen arrakalak aurkitzea eta horietan sakontzea, beste batzuekin batera eraikiz, sare komunitarioak sortuz, eraldaketa hori gauzatu ahal izateko.

    Buletinaren harpidetza

      Hurrengoa

      Pandemia Glosarioa. Birpentsatzeko izendatu

      Lege-oharra

      Webgunearen titularra: Tipi Gara Koop Elk Txikia
      IFK/IFZ: F-95767737
      Helbide soziala: Uribitarte Kalea 18, 5.B. 48001, Bilbo, Bizkaia
      Posta elektronikoa: kaixo@tipigara.co
      Telefonoa: (0034) 944 105 116
      Domeinuaren izena: https://www.tipigara.co/

      1. Xedea

      Webgune honen helburua Tipi Gara kooperatibaren jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea da, baita komunikazio- eta partaidetza-bideak eskaintzea ere.
      Webgune honetara sartzeak honako termino eta erabilera-baldintza hauek onartzea dakar berekin. Haiekin ados ez bazaude, mesedez, ez erabili webgune hau.

      2. Jabetza intelektuala eta industriala

      Webguneko eduki guztiak (testuak, irudiak, diseinuak, logotipoak, dokumentuak, etab.) Tipi Gara-ren jabetzakoak dira. Erreproduzitu, banatu, aldatu edo erabil daiteke, Tipi Gara kooperatiba aipatuz, eduki horien iturria baita.

      3. Erantzukizuna

      Kooperatibak ez du bere gain hartuko edukietan egindako akatsen edo hutsegiteen erantzukizuna, ezta webgune honetan argitaratutako informazioa erabiltzeak eragindako kalteena ere. Beretzat gordetzen dugu gunearen edukiak edozein unetan aldatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe. Era berean, ez gara arduratzen kanpoko esteken edo hirugarrenen orrien edukiaz eta funtzionamenduaz.

      4. Datu pertsonalen babesa

      Webgune honen bidez jasotako datu pertsonalak Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo de 27 de abril de 2016 relativo a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos datos y por el que se deroga la Directiva 95/46/CE (Reglamento general de protección de datos) eta Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales araudiaren arabera tratatuko dira. Informazio guztia gure Pribatutasun Politikan kontsulta dezakezu.

      5. Cookieak erabilpena

      Webgune honek cookie teknikoak erabiltzen ditu eta, baimena izanez gero, analisirako cookieak. Baimena kudeatu dezakezu eta informazio gehiago kontsultatu gure Cookie Politikan.

      6. Legeria eta jurisdikzioa

      Lege-ohar hori Espainiako legediak arautzen du. Gatazkak ebazteko, alderdiak Bilboko (Bizkaia) epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira, kontsumitzaile eta erabiltzaileen arloko araudiak beste foru aplikagarri bat adierazten duenean izan ezik.

      Pribatutasun-politika

      1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

      Webgunearen titularra: Tipi Gara Koop Elk Txikia
      IFK/IFZ: F-95767737
      Helbidea: Uribitarte Kalea 18, 5.B. 48001, Bilbo, Bizkaia
      Posta elektronikoa: kaixo@tipigara.co

      2. Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

      Ematen dizkiguzun datuak inprimaki, posta elektroniko edo gure jardueretan parte hartuz tratatzen ditugu, honetarako:

      • Proiektuekin lotutako komunikazioak kudeatzea
      • Informazio-buletinak bidaltzea (borondatez harpidetzen bazara)
      • Informazio- edo harreman-eskaerei erantzutea
      • Parte hartzeko ekitaldi, tailer edo taldeetan izena ematea kudeatzea
      • Gure legezko betebeharrak betetzea

      Helburu horiek betetzeko behar diren datu pertsonalak baino ez dizkizugu eskatuko. Helburu nagusi horretarako beharrezkoak ez diren tratamenduek (adibidez, buletinean harpidetzea jarduera bakar batean parte hartu nahi baduzu) zure baimena behar dute. Ez dugu zure parte-hartzea baldintzatuko tratamendu gehigarriak onartzean, horrek baimena “asketzat” ez hartzea eragingo lukeelako.

      3. Zein da tratamendurako lege-oinarria?

      • Berariazko baimena (adibidez, buletin batera harpidetzean edo formulario bat bidaltzean)
      • Kontratu-harremana edo kontratu-aurrekoa (proiektu edo jarduera batean parte hartzen duzunean)
      • Lotutako jarduerei buruz informatuta egoteko interes legitimoa, aurretik ere harremanik izan baduzu
      • Legezko betebeharra, indarrean dagoen araudiak hala eskatzen duen kasuetan.

      4. Zer datu pertsonal biltzen ditugu?

      • Identifikazio-datuak: izena, abizenak, posta elektronikoa, telefonoa
      • Kasu batzuetan, NANa, jaiotze-data (adibidez, inskripzioetarako)
      • Beharrezkoa bada bakarrik, aitaren/amaren edo legezko tutorearen datuak, adingabeek parte hartzen badute.

      Ez dugu datu sentikorrik edo “babes bereziko” daturik jasotzen (osasuna, ideologia, etab.), baimen espezifikoa duten kasu jakinetan izan ezik.

      5. Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

      Datuak bildu ziren helbururako beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, eta, nolanahi ere, legeak eskatutako epeetan edo datuak ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean.

      6. Nori jakinarazten zaizkio zure datuak?

      Ez dizkiegu zure datuak hirugarrenei lagatzen, legezko betebeharra ez bada edo zerbitzu bat emateko beharrezkoa ez bada.

      7. Datuak Europar Batasunetik kanpo transferitzen al ditugu?

      Sí, de forma limitada. En el desarrollo de nuestra actividad utilizamos herramientas y servicios digitales que, en algunos casos, implican la transferencia internacional de datos fuera del Espacio Económico Europeo (EEE). Bai, modu mugatuan. Gure jardueran, tresna eta zerbitzu digitalak erabiltzen ditugu, eta, kasu batzuetan, datuen nazioarteko transferentzia egiten dugu Europako Esparru Ekonomikotik (EEE) kanpo. Horiek guztiek beharrezko bermeak aplikatzen dituzte Kontratu Klausula Tipoen bidez, DBEOren 46. artikuluaren arabera.

      Kasuaren arabera, Google (Drive, Gmail), Mailchimp (komunikazioak) eta Typeform (formularioak) bezalako laguntza-zerbitzuak erabiltzen ditugu. Kasu guztietan, datuak transferitzen zaizkien hornitzaileek berme egokiak eskaintzen dituztela ziurtatzen dugu, DBEOren 44. artikulutik 49.era bitartekoen arabera.

      • Google Workspace (Drive, Gmail, Docs, etab.): hodeiko zerbitzuen hornitzailea. Googlek Kontratu Klausula Tipoak (KKS) onartu ditu, Europako Batzordeak onartuak, datuen tratamenduan babes-maila egokia bermatzeko.

      Googleren pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://policies.google.com/privacy?hl=es

      • Mailchimp: newsletterrak eta komunikazioak kudeatzeko tresna. Mailchimp, Intuit Inc.-ek operatua, Kontratu Klausula Tipoak ere aplikatzen ditu, DBEOk ezarritakoaren arabera.

      Mailchimpen pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://mailchimp.com/es/legal/

      • Typeform: EBn egoitza duten online formularioen plataforma. Kanpoko zerbitzariak edo zerbitzuak erabiltzen diren kasuetan, Typeformek Europako araudiarekin lerrokatutako SCC aktiboak eta segurtasun-politikak ere baditu.

      Typeformen pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://admin.typeform.com/to/yFvrNI?typeform-source=www.google.com

      8. Zer eskubide dituzu erabiltzaile gisa?

      Edozein pertsonak eskubidea du berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko.

      Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonaletara sartzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzeko edo, hala badagokio, datuak ezabatzeko eskatzeko ere, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako. Interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute ere; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

      Inguruabar jakin batzuetan, eta beren egoera zehatzarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek datuen eramangarritasunerako eskubidea eskatu ahal izango dute; bai eta beren datuen tratamenduaren aurka egin. Datuak tratatzeari utziko diogu, ezinbesteko arrazoi legitimoak daudenean izan ezik, edo erreklamazioak egin edo defendatu behar direnean izan ezik.

      Zure baimena edozein unetan ken dezakezu, baita Datuak Babesteko Araudi Orokorrean aurreikusitako sarbide-, zuzenketa-, ezabaketa-, mugatze-, eramangarritasun- eta aurkakotasun-eskubideak egikaritu ere. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar duzu kaixo@tipigara.co  helbidera, eta honako informazio hau bidali: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, erabili nahi duzun eskubidearen eskaera eta gaian “Datuen babesa” adierazi eta NAN/AIZ/Pasaportearen kopia erantsi.

      Zure edozein eskubide urratu bada, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzu (https://www.aepd.es ).

      9. Adingabeen datuen babesa

      14 urtetik beherakoei buruzko daturik ez dugu tratatzen haien amaren, aitaren edo legezko tutorearen berariazko baimenik gabe. Jardueraren batean parte hartuz gero, sinatutako baimena beharko da beti.

      10. Datuen segurtasuna

      Neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzen ditugu zure datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek galtzea, gaizki erabiltzea edo baimenik gabe sartzea saihesteko.

      Cookie-politika

      1. Zer dira cookieak?

      Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, webgune bat bisitatzen duzunean zure nabigatzailean gordetzen direnak. Zure bisitari buruzko informazioa gogoratzeko (adibidez, hizkuntza-lehentasunak edo bisitatutako orriak) eta zure nabigazio-esperientzia hobetzeko balio dute.

      2. Zer cookie mota erabiltzen ditugu?

      Webgune honetan cookie mota hauek erabiltzen ditugu:

      • Cookie teknikoak: Cookie hauek aukera ematen diote erabiltzaileari web orri, plataforma edo aplikazio baten bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko, hala nola, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea, eskaera bat osatzen duten elementuak gogoratzea, eskaera bat erosteko prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak biltegiratzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
      • Pertsonalizazio-cookieak: Erabiltzaileari zerbitzuan sartzeko aukera ematen diote, erabiltzailearen terminaleko irizpide batzuen arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin, hala nola hizkuntza, zerbitzura sartzeko nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko eskualdeko konfigurazioa, etab.
      • Analisirako cookieak: Guk edo hirugarrenek ondo tratatuta, erabiltzaile kopurua kuantifikatzea ahalbidetzen digutenak dira, horrela erabiltzaileek eskainitako zerbitzuaren erabileraren neurketa eta analisi estatistikoa egiteko. Horretarako, gure webgunean egiten duzun nabigazioa aztertzen da, eskaintzen dizkizugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetzeko.

      3. Hirugarrenen cookieak

      Webguneak hirugarrenen zerbitzuak erabil ditzake. Zerbitzu horiek, enpresaren kontura, informazioa bilduko dute estatistiketarako, erabiltzaileak sitea erabiltzeko eta webgunearen jarduerarekin eta Interneteko beste zerbitzu batzuekin lotutako beste zerbitzu batzuk emateko.

      Bereziki, webgune honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc. enpresak emandako web zerbitzu analitikoa, egoitza nagusia Estatu Batuetan duena 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043. Zerbitzu horiek emateko, informazioa biltzen duten cookieak erabiltzen dituzte, erabiltzailearen IP helbidea barne, zeina Googlek transmititu, tratatu eta biltegiratuko baitu Google.com webgunean ezarritako baldintzetan. Informazio hori hirugarrenei transmititzeko aukera barne, legezko eskakizunengatik edo hirugarren horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen dutenean.

      Erabiltzaileak beren-beregi onartzen du, webgune hau erabiltzeagatik, bildutako informazioaren tratamendua, lehen aipatutako moduan eta helburuekin. Halaber, datu horien tratamenduari uko egiteko aukera ezagutzen du.
      edo Cookie-en erabilerari uko egiten dion informazioa, nabigatzailean horretarako konfigurazio egokia hautatuta. Dena den, baliteke zure nabigatzailean cookieak blokeatzeko aukera horrek ez uztea webgunearen funtzionalitate guztiak erabat erabiltzen.

      4. Nola kudea ditzaket nire cookieak?

      Zure ordenagailuan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu, zure ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz:

      Cookie politika honi buruzko zalantzarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke kaixo@tipigara.co helbidera idatziz.