Itxi

Klimari buruzko Bilboko Herritarren Batzarra

Bezeroa: Bilboko Udala

Urtea: 2025

Partaideak:
Bilboko Udaleko Jasangarritasun Saila, Zozketa bidez aukeratutako 50 herritar, Hainbat arlotako hizlari adituak, Alderdietako ordezkariek eta Partaidetza Sailak osatutako jarraipen taldea

Arazoa eta erronka

Bezeroa: Bilboko Udala

Urtea: 2025

Partaideak:
Bilboko Udaleko Jasangarritasun Saila, Zozketa bidez aukeratutako 50 herritar, Hainbat arlotako hizlari adituak, Alderdietako ordezkariek eta Partaidetza Sailak osatutako jarraipen taldea

Bilboko Klimari buruzko Herritarren Batzarra 50 pertsonako talde bat da, zozketa bidez aukeratua eta Bilboren irizpide sozio-demografiko deskribatzaile batzuk kontuan hartzen dituena.
Bilboko Udalbatzak 2023an erabaki zuen Bilbon Klimari buruzko Herritarren Batzarra bultzatzea, herritarrei hitza eman eta larrialdi klimatikoaren aurrean konponbide gomendioak egiteko. Hala, deliberazio-izaerako parte-hartze prozesua bultzatu du Bilboko Udaleko Jasangarritasun Sailak. Prozesua bat zetorren Eusko Jaurlaritzaren Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren 7/2021 Legearen ildoekin, eta 2030 Agendaren eta Europako Itun Berdearen helburuekin.
Herritarren Batzar hau Bilbon antolatutako mota honetako lehenengo esperientzia da. Zozketaz aukeratutako 50 pertsonekin deliberazio kolektiborako prozesu bat antolatzea izan da erronka; haien artean hitz egin, informatu eta gomendioak sortu ditzaten.

 

 

Nola heldu diogu

Laguntza teknikoak Herritarren Batzarraren antolaketa izan du helburu eta bere baitan hartu ditu hainbat ekintza: Batzarra martxan jartzeko lanak, honen diseinu metodologikoa, saioen erraztea eta dokumentazioa, emaitzak Udalari aurkeztea eta prozesuaren komunikazioari laguntza ematea.

1. Martxan jartzea eta antolaketa

Udaleko Jasangarritasun Saileko arduradunekin lankidetzan eta koordinazioanlan egin da, galdera klimatikoa eta eztabaida-prozesuaren abiapuntuko baldintzak ezarri eta hura garatzeko alderdi logistikoak eta prestakuntzakoak antolatzeko.
Herritarren Batzarrak klimari buruzko galdera bat izan behar zuen abiapuntu, eta galdera horrek mugatu egin behar zuen deliberazio-prozesua, eta gai zehatzago batera bideratu. Hala, gomendioak egin ahal izango ziren, hainbat jarduera-eremutatik lantzeko. Udalak ezarritako galdera honakoa izan da: Nola egokitu behar dugu Bilbon klima aldaketara eta nola murriztu aldaketa horrek herritarren osasunean duen eragina?
Eztabaida-prozesuaren formakuntza edukiak antolatzeko, hainbat ezagutza-arlotako adituekin harremanetan jarri eta haiek gonbidatu dira. Honako gaiak txertatu dira formakuntzan: Bilbon klimaren eta ingurumenaren arloan indarrean dauden planak, Klima-aldaketaren ondorioak eta inpaktuak Bilbon, Zuzeneko eta zeharkako eraginak giza osasunean eta gizarte-ongizatean, Azpiegitura Berdea, Herritarren osasunaren sustapena eta prebentzioa, Egokitzeko hirigintza, Klima-gertaeretarako larrialdia eta Energia.
Gainera, Batzarreko parte-hartzaileentzako gonbidapen ofizialerako beharrezko material komunikatiboak prestatu dira, baita hasierako informazioa emateko ere.

2. Herritarren Batzarraren diseinu metodologikoa eta faziltazioa

Herritarren Batzarraren deliberazio prozesua 4 orduko iraupena izan duten 6 lan saiotan garatu da. Horretarako, Batzarraren bilkurak diseinatu eta prestatu dira, Batzarraren talde-dinamikak erraztu dira, parte hartzaileei deialdiak bidali zaizkie eta bilkuren aktak egin dira.
Eztabaida-prozesua hiru fasetan egituratu da:

  • 1. fasea Prestakuntza eta deliberazioa
    Herritarren Batzarreko parte-hartzaileei oinarrizko prestakuntza eman zaie, deliberazio-ariketa egin ahal izatea errazteko. Hala, prestakuntza-pilulak eta deliberazioa tartekatu dira, prestakuntza-prozesuak ibilbide zabalagoa izan zezan eta beharretara egokitu ahal izateko.
    Parte-hartzaileek informazio esanguratsua eta eskuragarria jaso dute, hainbat ikuspuntutatik, eztabaidagaiaren inguruan. Horretarako, 8 hizlari izan dira, hainbat arlotako adituak, eta Bilbok klima-aldaketaren aurrean dituen mehatxuak eta konponbide posibleei aurre egiteko moduak ikuspuntu didaktiko batetik deskribatu eta aurkeztu dituzte.
    Fase honetan Batzarrak lehen gomendio zirriborroa bat osatu du.
  • 2. fasea: gomendioak definitzea eta aukeratzea
    Batzarraren fase honetan, kontraste-dokumentu bat aurkeztu da, gomendioen lehen zirriborro zerrendatik abiatuta. Kontraste dokumentu hau Udaleko teknikari batzuekin egin da, zirriborroarekin lotutako gaiei buruzko informazio garrantzitsu gehiago emateko.
    Hala, bigarren fase honetan, Batzarrak zerrenda baloratzen eta gomendioak zehazten jarraitu du. Azkenik, taldeak gomendio bakoitza balioztatzeko bozkatu du, Udalari aurkeztu beharreko gomendioak aukeratzeko. Ezarritako gutxieneko babes-portzentaia %75 izan da.
  • 3. fasea: Herritarren Batzarraren gomendioak ematea
    Azken fasean, adostutako gomendioak garatu eta Udaleko ordezkariei entregatu zaizkie.

3. Gomendioen aurkezpena eta itxiera

Behin Asanbladaren deliberazio-saioak amaituta, ekitaldi publiko bat antolatu da Batzarreko boluntarioek udal bilkurako kideei gomendioak publikoki emateko. Ekitaldian izan dira Bilboko Udaleko osoko bilkurako ordezkariak, Udaleko hainbat sailetakoak eta gonbidatutako beste pertsona batzuk ere: batzarkideak, hizlariak, elkarteak, etab.
Prozesuaren amaieran, Batzarraren gomendioen jarraipena egiteko eman beharreko pausoak ezarri dira: aurkeztutako gomendioen erantzun politiko eta teknikoa, eta emaitzen jarraipena egiteko modua.

Emaitzak

Prozesuaren emaitza nagusia Bilboko Herritarren Batzarrak sortutako eta adostutako 5 gomendioak izan dira, Bilboko Udaletik jasotako aginduari erantzuteko: Nola egokitu behar dugu Bilbon klima aldaketara eta nola murriztu honek herritarren osasunean duen eragina?
Azken gomendioak dira gutxienezko % 75eko babesa lortu dutenak saioetan egindako gomendio bakoitzaren irakurketan eta bozketan.

  • Trantsizio energetikoko barrutiko bulegoak sortzea, herritarrei laguntzei eta politikei buruzko informazioa eta aholkularitza emateko
  • Eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzeko energia berriztagarriak eta laguntza publikoak sustatzea
  • Klima-babeslekuen berri emateko kanpaina
  • Eraginkortasunari, erosotasunari, justizia sozialari eta klimatikoari dagozkien Irizpideak garatzea, Bilboko auzo guztietan urbanizatzeko eta urbanizazioproiektuak idazterakoan, eta horretan inplikatutako Udaleko arlo guztien koordinazioa bilatzea
  • Irizpide ekosistemikoak dituzten berdeguneak sustatzea