• Sukaldea
  • Portfolioa
  • Kontaktua
  • eus
    • cas
Itxi
  • LinkedIn
  • Facebook
  • Twitter
  • Copy urlUrl copied

Sakoneko elkarrizketak perspektiba eta praktika feministetatik

Buletinaren harpidetza

    Sakoneko elkarrizketaren ohiko teknika da gure lanean. Proiektuen ikerketa fasean bereziki teknika garrantzitsua da. Izan adituak, administrazio publikoko langileak, auzo zein herri eragileak, politikariak, artistak, elkarteetako kideak… Pertsona ezberdinak galdetzen ditugu sarritan. 

    Metodologia kualitatiboaren barnean teknika oso erabilia da. Metodologia kuantitatibo eta kualitatiboak aurkakotzat jo gabe, garrantzitsua da metodologia kualitatiboak eta bereziki teknika honek erabiltzeak dituen eraginen inguruan hausnartzea. 

    Kanpo behaketak eta beste iturri batzuen azterketak balio ez dutenean zuzenean galdetzera jo behar dugu. Gainera, galdera horiek ez dira galdetegi baten bitartez egiten, pertsona biren arteko aurrez aurreko elkarrizketa bitartez ematen da elkarrizketa. Honek subjektibotasuna inplikatzen du, norabide biko subjektibotasuna. Pertsonei haien esperientzien, jakintzen eta ikuspuntuen inguruen galdetzen diegu ulerkera sakonago bat izateko, haien adierazteko era entzuteko, ñabardurak ikusteko, kontraesanak identifikatzeko, espero ez duguna azalarazteko. Gizarte zientzietatik era sistematizatu baten galdetu arren eta erantzunak testuinguru baten kokatu eta interpretatu arren subjektibotasuna presente dago. Subjetibotasun honek norabide bi dituela diogu elkarrizketagilearen subjektibotasuna ere agertzen baita, bere begiratzeko eta entzuteko era, bere praktika, izango du elkarrizketagile bakoitzak.  Subjektibotasuna arazotzat jo gabe, hau onartzea eta arreta jartzea garrantzitsua dela deritzogu.

    Esan bezala elkarrizketa pertsonen artean ematen da eta hemen binkulazio bat sortzen da. Elkarrizketa modu jariakorrean garatu dadin ezinbestekoa da sortzen den giroa lasaia izatea elkarrizketatzen den pertsonarentzat eta profesionalak galdetzeko eta entzuteko gaitasuna izatea. 

    Ezjakintasunari, ustekabeari eta zaurgarritasunari tokia egin

    Galderen eta elkarrizketa gidoiaren inguruan gida asko aurki ditzakegu baina zer gertatzen da entzutearekin? Entzuteko gaitasuna behar da eta entzute-ariketa horretan, edozein ikerketan bezala, ustekabeari espazioa eman behar zaio. Galderak guztiz gidatzen eta ixten baditugu, posible denaren prisma gehiegi estutu eta ustekabe asko kanpoan geldituko dira.

    Hemen zaurgarritasunaren auzia ageria da. Epistemologia feministetatik ikaspen asko egin ditugu eta haietako bat zaurgarritasunaren kontzientzia hartzea da. Ikerketa prozesuak egoera zaurgarri baten jartzen gaitu, gertatuko dena ez jakiteak zaurgarri egiten gaitu. Tiffany Page soziologoak(1) idazketa zaurgarriaren inguruan hitz egiten du, baina idazketara iritsi baino lehen adierazten du: “(…) all research involves aspects of vulnerability and forms of not-knowing”.

    Entzute-ariketa horretan kontutan hartu behar da aurrean dagoen pertsona bakoitza ezberdina dela eta moldatzeko gaitasuna izan behar dugu. Badakigu komunikatzeko eta denbora ulertzeko era ezberdinak daudela, elementu kulturalek eta beste faktore batzuek baldintzatzen dituzte honek, beraz, elkarrizketa batean finkatutako eduki eta denbora bat izan arren, elkarrizketatutako pertsonaren denborari, komunikatzeko erari, beharrizanei eta nahieri tokia utzi behar zaie.

    Etika prozesuaren ardatz izateko buru-gorputz dikotomia baztertu

    Bestalde, inplikazio etikoetan jarri nahi dugu arreta. Euskal Herriko antropologia feministaren ekarpenak jasotzen,  Jone Miren Hernándezek “Etika gure ikerketa praktika hasieratik amaiera arte gurutzatzen eta funtsatzen duen ardatza da”(2) dio . 

    Uste dugu norberaren praktika profesionalaren inguruko galderak egitea, gauzak haintzat ez hartzea eta kritika, zalantza eta aldaketarako zirrikituak zabaltzea bide posible bat dela.

    Elkarrizketara bueltatzen geure buruari galdetu ahal diogu:  Ze botere harreman dago? Nondik galdetzen dugu? Zein aitortza egiten diogu aurrean dugun pertsonari eta elkarbanatutako informazioari?

    Pertsonen binkulazio honetan eta elkarbanatzen den informazio jarioan beste elementu bat agertzen da: gorputza. Badakigu isiltasunak eta omisioak esaten denaren besteko garrantzia duela, hizkuntzatik haratago behatzen ikasi dugu, hitzik gabeko hizkuntzaren garrantzia aitortu dugu. Badakigu gure janzkerak, hitz egiteko tonuak, begiratzeko erak, eskuak mugitzeko erak… eragiten dutela. Baina hortaz haratago gorputzaren inguruko beste paradigma batzuetan jarri nahi dugu arreta. Mendebaldeko buru-gorputz dikotomia baztertuz gorputza garela diogu: gorputzetik pentsatzen dugu, hitz egiten dugu eta gorputzetik jasotzen eta ematen dugu informazioa baina tokia egiten diogu horri gure proiektuetan? Zergatik ez diogu zentzumenen bidez jasotakoari, sentsazio fisikoei, arreta jartzen?

    Paradigma berri hauek beste jakintza mota batzuk sortzea ahalbidetzen du. Era berean gutxi entrenatzen dugun erregistro bat da eta kontuz izan behar da gure interpretazioek izan ditzaketen joera sexista, arrazista, kapazitista eta klasistekin. 

    Ahozko adierazpena jasotzen

    Sakoneko elkarrizketen inguruko hausnarketa honetan, azkenik, parte-hartzearen esparrutik honen potentzialtasuna azpimarratu nahi dugu. Sakoneko elkarrizketan ahozko adierazpena jasotzen da eta honek, adierazpen idatziarekin alderatuz, biztanleariaren zati zabalago eta anitzago batera heltzea ahalbidetzen du. 

    Idatzizko adierazpen iturriak gailendu dira Mendebaldeko gizarte zientzien eraikuntzan eta azkenengo hamarkadetan ahozko adierazpena jakintza iturritzat hartzeak beste jakintza subjektu eta subjektu politiko erdigunean jartzea suposatu du.

    Historiografia feministan eta memoria kolektiboaren eraikuntzan aurki ditzazkegu honen adibide argiak. Begirada tokiz aldatu eta bizitza historien teknikaren bitartez emakume eta subjektu disidenteen ahotsa jaso da historiaren eraikuntza berreraikitzeko. 

    Azkenik, parte-hartzetik garrantzia eman nahi zaio elkarrizketek lan prozesuan, informazioa eskuratzeko funtzioa izateaz gain, izan dezakeen ekarpenari. Elkarrizketek lan prozesua bera elikatu dezakete. Prozesua elkarrizketatuei aurkezten badiegu zalantzak eta hobekuntzak jaso ditzazkegu.(3)

    OHARRAK

    1. Pagge, Tiffany (2017) Vulnerable writing as a feminist methodological practice
    2. Esteban, Mari Luz eta Hernandez, Jone Miren (2016) Etnografia feministak Euskal Herrian- XXI. mendera begira dagoen antropologia
    3. Parte-hartze prozesuen inguruan horrela diote Lacol-eko kideek:  “cuando entrevistamos a personas clave, además de obtener información de gran valor sobre el entorno, podemos enriquecer el proceso que hemos planteado. Es interesante presentar también el proceso a las personas clave, que podrán plantearnos dudas o mejoras sobre el enfoque y la concreción de nuestro diseño de proyecto.” (Lacol, 2018. Construir en colectivo. Participación en arquitectura y urbanismo, Pol·len edicions, 57)

    Buletinaren harpidetza

      Hurrengoa

      Etorkizuneko turismoa jasangarria eta tokikoa izan beharko da nahitaez

      Lege-oharra

      Webgunearen titularra: Tipi Gara Koop Elk Txikia
      IFK/IFZ: F-95767737
      Helbide soziala: Uribitarte Kalea 18, 5.B. 48001, Bilbo, Bizkaia
      Posta elektronikoa: kaixo@tipigara.co
      Telefonoa: (0034) 944 105 116
      Domeinuaren izena: https://www.tipigara.co/

      1. Xedea

      Webgune honen helburua Tipi Gara kooperatibaren jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea da, baita komunikazio- eta partaidetza-bideak eskaintzea ere.
      Webgune honetara sartzeak honako termino eta erabilera-baldintza hauek onartzea dakar berekin. Haiekin ados ez bazaude, mesedez, ez erabili webgune hau.

      2. Jabetza intelektuala eta industriala

      Webguneko eduki guztiak (testuak, irudiak, diseinuak, logotipoak, dokumentuak, etab.) Tipi Gara-ren jabetzakoak dira. Erreproduzitu, banatu, aldatu edo erabil daiteke, Tipi Gara kooperatiba aipatuz, eduki horien iturria baita.

      3. Erantzukizuna

      Kooperatibak ez du bere gain hartuko edukietan egindako akatsen edo hutsegiteen erantzukizuna, ezta webgune honetan argitaratutako informazioa erabiltzeak eragindako kalteena ere. Beretzat gordetzen dugu gunearen edukiak edozein unetan aldatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe. Era berean, ez gara arduratzen kanpoko esteken edo hirugarrenen orrien edukiaz eta funtzionamenduaz.

      4. Datu pertsonalen babesa

      Webgune honen bidez jasotako datu pertsonalak Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo de 27 de abril de 2016 relativo a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos datos y por el que se deroga la Directiva 95/46/CE (Reglamento general de protección de datos) eta Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales araudiaren arabera tratatuko dira. Informazio guztia gure Pribatutasun Politikan kontsulta dezakezu.

      5. Cookieak erabilpena

      Webgune honek cookie teknikoak erabiltzen ditu eta, baimena izanez gero, analisirako cookieak. Baimena kudeatu dezakezu eta informazio gehiago kontsultatu gure Cookie Politikan.

      6. Legeria eta jurisdikzioa

      Lege-ohar hori Espainiako legediak arautzen du. Gatazkak ebazteko, alderdiak Bilboko (Bizkaia) epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira, kontsumitzaile eta erabiltzaileen arloko araudiak beste foru aplikagarri bat adierazten duenean izan ezik.

      Pribatutasun-politika

      1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

      Webgunearen titularra: Tipi Gara Koop Elk Txikia
      IFK/IFZ: F-95767737
      Helbidea: Uribitarte Kalea 18, 5.B. 48001, Bilbo, Bizkaia
      Posta elektronikoa: kaixo@tipigara.co

      2. Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

      Ematen dizkiguzun datuak inprimaki, posta elektroniko edo gure jardueretan parte hartuz tratatzen ditugu, honetarako:

      • Proiektuekin lotutako komunikazioak kudeatzea
      • Informazio-buletinak bidaltzea (borondatez harpidetzen bazara)
      • Informazio- edo harreman-eskaerei erantzutea
      • Parte hartzeko ekitaldi, tailer edo taldeetan izena ematea kudeatzea
      • Gure legezko betebeharrak betetzea

      Helburu horiek betetzeko behar diren datu pertsonalak baino ez dizkizugu eskatuko. Helburu nagusi horretarako beharrezkoak ez diren tratamenduek (adibidez, buletinean harpidetzea jarduera bakar batean parte hartu nahi baduzu) zure baimena behar dute. Ez dugu zure parte-hartzea baldintzatuko tratamendu gehigarriak onartzean, horrek baimena “asketzat” ez hartzea eragingo lukeelako.

      3. Zein da tratamendurako lege-oinarria?

      • Berariazko baimena (adibidez, buletin batera harpidetzean edo formulario bat bidaltzean)
      • Kontratu-harremana edo kontratu-aurrekoa (proiektu edo jarduera batean parte hartzen duzunean)
      • Lotutako jarduerei buruz informatuta egoteko interes legitimoa, aurretik ere harremanik izan baduzu
      • Legezko betebeharra, indarrean dagoen araudiak hala eskatzen duen kasuetan.

      4. Zer datu pertsonal biltzen ditugu?

      • Identifikazio-datuak: izena, abizenak, posta elektronikoa, telefonoa
      • Kasu batzuetan, NANa, jaiotze-data (adibidez, inskripzioetarako)
      • Beharrezkoa bada bakarrik, aitaren/amaren edo legezko tutorearen datuak, adingabeek parte hartzen badute.

      Ez dugu datu sentikorrik edo “babes bereziko” daturik jasotzen (osasuna, ideologia, etab.), baimen espezifikoa duten kasu jakinetan izan ezik.

      5. Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

      Datuak bildu ziren helbururako beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, eta, nolanahi ere, legeak eskatutako epeetan edo datuak ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean.

      6. Nori jakinarazten zaizkio zure datuak?

      Ez dizkiegu zure datuak hirugarrenei lagatzen, legezko betebeharra ez bada edo zerbitzu bat emateko beharrezkoa ez bada.

      7. Datuak Europar Batasunetik kanpo transferitzen al ditugu?

      Sí, de forma limitada. En el desarrollo de nuestra actividad utilizamos herramientas y servicios digitales que, en algunos casos, implican la transferencia internacional de datos fuera del Espacio Económico Europeo (EEE). Bai, modu mugatuan. Gure jardueran, tresna eta zerbitzu digitalak erabiltzen ditugu, eta, kasu batzuetan, datuen nazioarteko transferentzia egiten dugu Europako Esparru Ekonomikotik (EEE) kanpo. Horiek guztiek beharrezko bermeak aplikatzen dituzte Kontratu Klausula Tipoen bidez, DBEOren 46. artikuluaren arabera.

      Kasuaren arabera, Google (Drive, Gmail), Mailchimp (komunikazioak) eta Typeform (formularioak) bezalako laguntza-zerbitzuak erabiltzen ditugu. Kasu guztietan, datuak transferitzen zaizkien hornitzaileek berme egokiak eskaintzen dituztela ziurtatzen dugu, DBEOren 44. artikulutik 49.era bitartekoen arabera.

      • Google Workspace (Drive, Gmail, Docs, etab.): hodeiko zerbitzuen hornitzailea. Googlek Kontratu Klausula Tipoak (KKS) onartu ditu, Europako Batzordeak onartuak, datuen tratamenduan babes-maila egokia bermatzeko.

      Googleren pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://policies.google.com/privacy?hl=es

      • Mailchimp: newsletterrak eta komunikazioak kudeatzeko tresna. Mailchimp, Intuit Inc.-ek operatua, Kontratu Klausula Tipoak ere aplikatzen ditu, DBEOk ezarritakoaren arabera.

      Mailchimpen pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://mailchimp.com/es/legal/

      • Typeform: EBn egoitza duten online formularioen plataforma. Kanpoko zerbitzariak edo zerbitzuak erabiltzen diren kasuetan, Typeformek Europako araudiarekin lerrokatutako SCC aktiboak eta segurtasun-politikak ere baditu.

      Typeformen pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://admin.typeform.com/to/yFvrNI?typeform-source=www.google.com

      8. Zer eskubide dituzu erabiltzaile gisa?

      Edozein pertsonak eskubidea du berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko.

      Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonaletara sartzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzeko edo, hala badagokio, datuak ezabatzeko eskatzeko ere, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako. Interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute ere; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

      Inguruabar jakin batzuetan, eta beren egoera zehatzarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek datuen eramangarritasunerako eskubidea eskatu ahal izango dute; bai eta beren datuen tratamenduaren aurka egin. Datuak tratatzeari utziko diogu, ezinbesteko arrazoi legitimoak daudenean izan ezik, edo erreklamazioak egin edo defendatu behar direnean izan ezik.

      Zure baimena edozein unetan ken dezakezu, baita Datuak Babesteko Araudi Orokorrean aurreikusitako sarbide-, zuzenketa-, ezabaketa-, mugatze-, eramangarritasun- eta aurkakotasun-eskubideak egikaritu ere. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar duzu kaixo@tipigara.co  helbidera, eta honako informazio hau bidali: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, erabili nahi duzun eskubidearen eskaera eta gaian “Datuen babesa” adierazi eta NAN/AIZ/Pasaportearen kopia erantsi.

      Zure edozein eskubide urratu bada, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzu (https://www.aepd.es ).

      9. Adingabeen datuen babesa

      14 urtetik beherakoei buruzko daturik ez dugu tratatzen haien amaren, aitaren edo legezko tutorearen berariazko baimenik gabe. Jardueraren batean parte hartuz gero, sinatutako baimena beharko da beti.

      10. Datuen segurtasuna

      Neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzen ditugu zure datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek galtzea, gaizki erabiltzea edo baimenik gabe sartzea saihesteko.

      Cookie-politika

      1. Zer dira cookieak?

      Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, webgune bat bisitatzen duzunean zure nabigatzailean gordetzen direnak. Zure bisitari buruzko informazioa gogoratzeko (adibidez, hizkuntza-lehentasunak edo bisitatutako orriak) eta zure nabigazio-esperientzia hobetzeko balio dute.

      2. Zer cookie mota erabiltzen ditugu?

      Webgune honetan cookie mota hauek erabiltzen ditugu:

      • Cookie teknikoak: Cookie hauek aukera ematen diote erabiltzaileari web orri, plataforma edo aplikazio baten bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko, hala nola, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea, eskaera bat osatzen duten elementuak gogoratzea, eskaera bat erosteko prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak biltegiratzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
      • Pertsonalizazio-cookieak: Erabiltzaileari zerbitzuan sartzeko aukera ematen diote, erabiltzailearen terminaleko irizpide batzuen arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin, hala nola hizkuntza, zerbitzura sartzeko nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko eskualdeko konfigurazioa, etab.
      • Analisirako cookieak: Guk edo hirugarrenek ondo tratatuta, erabiltzaile kopurua kuantifikatzea ahalbidetzen digutenak dira, horrela erabiltzaileek eskainitako zerbitzuaren erabileraren neurketa eta analisi estatistikoa egiteko. Horretarako, gure webgunean egiten duzun nabigazioa aztertzen da, eskaintzen dizkizugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetzeko.

      3. Hirugarrenen cookieak

      Webguneak hirugarrenen zerbitzuak erabil ditzake. Zerbitzu horiek, enpresaren kontura, informazioa bilduko dute estatistiketarako, erabiltzaileak sitea erabiltzeko eta webgunearen jarduerarekin eta Interneteko beste zerbitzu batzuekin lotutako beste zerbitzu batzuk emateko.

      Bereziki, webgune honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc. enpresak emandako web zerbitzu analitikoa, egoitza nagusia Estatu Batuetan duena 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043. Zerbitzu horiek emateko, informazioa biltzen duten cookieak erabiltzen dituzte, erabiltzailearen IP helbidea barne, zeina Googlek transmititu, tratatu eta biltegiratuko baitu Google.com webgunean ezarritako baldintzetan. Informazio hori hirugarrenei transmititzeko aukera barne, legezko eskakizunengatik edo hirugarren horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen dutenean.

      Erabiltzaileak beren-beregi onartzen du, webgune hau erabiltzeagatik, bildutako informazioaren tratamendua, lehen aipatutako moduan eta helburuekin. Halaber, datu horien tratamenduari uko egiteko aukera ezagutzen du.
      edo Cookie-en erabilerari uko egiten dion informazioa, nabigatzailean horretarako konfigurazio egokia hautatuta. Dena den, baliteke zure nabigatzailean cookieak blokeatzeko aukera horrek ez uztea webgunearen funtzionalitate guztiak erabat erabiltzen.

      4. Nola kudea ditzaket nire cookieak?

      Zure ordenagailuan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu, zure ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz:

      Cookie politika honi buruzko zalantzarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke kaixo@tipigara.co helbidera idatziz.