• Sukaldea
  • Portfolioa
  • Kontaktua
  • eus
    • cas
Itxi
  • LinkedIn
  • Facebook
  • Twitter
  • Copy urlUrl copied

10 urte 10 eraldaketa

Buletinaren harpidetza

    2023ko maiatzaren 5ean gure 10.urteurrena ospatu genuen kooperatiba bezala. Hurbilekoekin zerbait jan, topa egin eta konpainiaz eta musikaz gozatu genuen Ambigú tabernan. Egun ederra izan zen. 

    Urteurrena aprobetxatu nahi dugu gure ibilbidearen inguruko hausnarketa egiteko, eta horretarako, urte hauetan zehar aurrera eramandako 10 proiekturen bilduma prestatu dugu. Hemen txostena. Zer egin dugu 10 urte hauetan?

    Kooperatiba bat

    Kooperatibari esker hainbat saltsatan ibiltzeko aukera izan dugu, baina tresna bat izateaz harago, kooperatiba bera izan da 10 urte hauetako proiekturik esanguratsuena guretzat.

    2011.urtean hasi ginen proiektu txikiak egiten, hasiera batean “irabazpidezko ondasun-erkidego” bezala, baina segiduan sortu zen kooperatiba izatera pasatzeko grina. Geroztik gure enpresa eredua hobetzeko eta parte-hartzaileagoa bihurtzeko pausuak ematen jarraitu dugu eta berriki plantillaren %80 bazkide izatea lortu dugu. Bitartean, kontziliaziorako baldintza eskasak hobetzen ahalegindu gara, lanaldi osoa 7 ordutara murriztuz eta oporretako egunak hitzarmenaren gainetik handituz.

    Erreferendum bat

    Diseinatzen eta dinamizatzen ditugun parte-hartze prozesuetan ez da oso ohikoa bozketa tresna gisa erabiltzea. Duela urte batzuk ordea, 2017an, lehen aldiz erabili ahal izan genuen horrelako tresna, Lekeitioko San Andres auzoaren urbanizazio proiektua onartzeko prozesu parte-hartzailean. Bozkatzera deitutakoen % 80ak eman zuen botoa, arrakasta handia izan zuen ekimenak, eta auzoa urbanizatzeko proiektua erreferendumaren emaitzak jarraituz garatu zen. Aukeratu beharreko bi proposamenak prozesuan zehar bildu genituen ideietan oinarrituta zeuden, tailerren, inkesten eta iradokizun-postontzien bidez.

    Metodologia bat

    Elkartoki da gurekin denbora gehien daraman proiektua, eskola-jolastokien eraldaketa inklusibo eta parte-hartzailerako programa, 33 ikastetxetan garatu ahal izan duguna. 

    Proiektuaren anbizioa patio jakin batzuen eraldaketa puntualetik harago doa, eta beti nahi izan dugu ikastetxe eta eskola gehiago batu patio inklusiboen mugimenduari, horretarako, programa eskalatzeko eta errepikatzeko modua bilatu dugularik. Urte hauetan zehar kolaboratzaile ugariz inguratu gara, eta beraiekin batera eskolako jolastokietan eta espazio kolektiboetan esku hartzeko metodologia bat formulatu dugu, BILDUMA BAT liburuan kaleratu genuena 2020an. 

    2014.urtetik geroztik ikastetxe hauetan lan egin dugu: Abadiño Zelaieta Eskola (Abadiño), Abendaño Ikastola (Gasteiz), Aitor Ikastola (Donostia), Andramari Ikastola (Zornotza), Arrigorriagako Eskola (Arrigorriaga), Burdinibarra BHI (Trapagaran), Elizalde Herri Eskola (Oiartzun), Etxaurren Ikastola (Aiala), Geroa Ikastola (Getxo), Gurutzeta Eskola (Gurutzeta), J.M. Sánchez Marcos Eskola (Bilbo), Juan Bautista Zabala Ikastetxea (Getxo), Juan Zaragueta Eskola (Orio), Karmelo Etxegarai (Azpeitia), Karmelo Ikastola (Bilbo), Kontxa Eskola (Bilbo), Kueto Eskola (Sestao), Larraintzar Ikastetxea (Larraintzar), Lekeitioko Eskola Publikoa (Lekeitio), Lezo Institutua (Lezo, Lucas Rey Eskola (Amurrio), Luzaro Ikastetxea (Deba), Mendiko Eskola (Amurrio), Mimetiz Eskola (Zalla), Mutriku IES (Mutriku), Orereta Ikastola (Errenteria), Orioko Herri Ikastola (Orio), San Nikolas Ikastola (Getxo), San Pelayo Ikastetxea (Ermua), Urkitza Eskola (Bakio), Virgen de Oro Eskola (Murgia), Zabaleko Eskola (Amurrio), Zelaieta Eskola (Abadiño).

    Mundu berri bat

    2019an hasi ginen etorkizunarekin zerikusia duten teoria eta metodologien inguruan ikertzen eta hauekin esperimentatzen. Harrigarria bada ere, ordutik bidea oso emankorra izan da. Topiak bezalako esperimentazio proiektuetatik, Travelling into the Future moduko eskala handiko proiektu zehatzetara pasatu gara. Tartean EH2050 irratsaioa bezalako komunikazio proiektuak ere garatu ditugu. 

    Baina proiektu gozagarrienak esku artean ditugun azkenak izaten ari dira: etorkizun desiragarri bateko opera postdramatikoa den BADON, eta BADALABekin egiten ari garen espekulazio-prozesua, euskararen etorkizunaren ingurukoa.

    Ikuspegi honen aplikazioak ikertzen eta probatzen jarraitzen dugu. Duela pare bat urte geure metodologia-jarraibideak argitaratu genituen, eta horiek hobetzen eta egokitzen dihardugu.

    Zerbitzu bat

    Iurretako Gazteria Zerbitzua ez da urte hauetan zehar diseinatu dugun zerbitzu publiko bakarra, baina garatu ahal izan dugun diseinu-prozesurik koherenteenetariko bat izan da. 

    2017ko urtarrilean Maraka enpresarekin batera, gazteekin eta udalerriko bestelako eragile batzuen parte-hartzearekin, partaidetzazko ikerketa, ekintza eta diseinu prozesu bat jarri zen abian, 3 urte iraun zituena. Hainbat fasetan garatu zen, eta 2019ko abenduan behin betiko zerbitzu-eredura eta espazioaren diseinura iritsi ginen. Prozesua lau fase nagusitan antolatu zen: ikertu, sortu, prototipatu eta definitu. 

    Lan honek “prozesuak” duen garrantzia erakusten du, batez ere gazteekin lan egiteko orduan. Zerbitzua martxan jarri aurretik frogatzeko aukera izan genuen, erabiltzaileekin eta zerbitzu emaileekin batera baloratzeko denbora hartu genuen… Guzti honek behin betiko zerbitzuaren izaera eta beharrezko baliabideak zehazteko nahitanahiezko informazioa eskaini zigun.

    Lege bat

    Ordenantzak pertsonen eguneroko bizitza arautu eta eraldatzeko legegintza-tresna boteretsua dira. Horregatik, 2018-2019 urteen artean Durangon garatu genuen prozesua  harro egoteko modukoa da guretzat. Lan horren ondorioz, Udalerriko Etxebizitzen Ordenantzaren aldaketa onartu zen, etxebizitzak diseinatzeko eta eraikitzeko irizpideak arautzen dituena. Datozen 15 urteetan, 3.000 etxebizitza baino gehiagotan izango du eragina ordenantza berriak. Udaleko teknikariak, elkarteak eta herriko emakumeak integratu zituen parte-hartze prozesu baten ondorioz sortu genuen ordenentzak, diseinu-parametro berriak jasotzen ditu, etxeko lanak eta pertsonen zaintza errazteko, bai eta auzokideen artean lotura komunitario handiagoa sortzeko ere. 

    Durangoko Udalarekin urteak daramatzagu lanean, Hirigintza Arloko tresna eta planetan genero-ikuspegia txertatzeko urratsak ematen. Hainbat diagnostiko egin ondoren, epe ertainerako ekintza-plan bat bideratu genuen, eraikitako hiriaren azterketatik lan erreproduktiboen eta eguneroko bizitzaren beharrak hirigintza-tresnetan integratzera pasatzeko. Ildo horretan, Etxebizitzaren Ordenantza izan zen ikuspegi hori integratu zuen lehen tresna, eta horri HAPOak jarraitu dio.

    Parke sare bat

    Parke Biziak proiektuaren erronka nagusia Ordiziako parke-sarea modu parte-hartzailean definitzea izan zen; sarearen egitura orokorra, parke bakoitzaren izaera, eta parkeen arteko konexio eta ibilbideak landuz, eta herriko parke ezberdinen arteko osagarritasuna bilatuz. Udalak plangintzaren baitan jasotzen diren helburuak betetzeari ekin dio jadanik eta horren emaitza dira Barrenako parkearen estalkia eta barruko jolas berriak hornitzeko lanak.

    Proiektu hau bereziki gustuko dugu, udalerrirako tresna baliagarria izateaz gain, proposatu dugun diseinu-sistema beste leku batzuetan apligarria eta erreplikagarria delako. Ordiziarako definitu genuen parkeak egituratzeko sistemak, 3 mailatan kategorizatzen ditu espazioak:  parke zentralak, auzo parkeak, erabilera espezifikodun parkeak. Hortaz gain, parke bakoitzaren ezaugarritzea bete beharreko 5 kualitateren arabera egituratzen du: naturalizazioa, jolasgarritasuna, adierazgarritasuna, autonomia eta topaleku izaera. 

    Laborategi bat

    Herritarren parte-hartzeari buruzko berrikuntza publikoko laborategia izango den ILABaren sorreran parte-hartzeko aukera izan dugu azken urteetan. 

    2018-2020 aldian zehar laborategia diseinatzeko prozesuaren idazkaritza teknikoa egin genuen, hainbat erakundetako eragileren, adituren eta erakunde zibikoren parte hartzearekin. Ilab-ek Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren parte-hartzearen arloko berrikuntza publikoa sustatzeko erreferentziazko foro egonkor bat izateko xedea du, euskal administrazio guztientzat eta gizarte-sarearentzat, eta jardunbide egokiak orokortzeko balioko du. Laster jarriko da martxan, eta berriz ere proiektuaren kudeaketa teknikoaz eta administratiboaz arduratuko gara. Mimo handiz egiten ari garen enkargua da, ekimen honen hasieratik parte izan garelako.

    Ikerketa bat

    Tipin lan praktikoak eta aplikatuak ikerketekin nahastea gustatzen zaigu. Horretarako, gure corpus teorikoa eta metodologikoa elikatzea ahalbidetuko diguten esparruak bilatzen saiatzen gara. Horren erakusgarri da Errenteriako Udalaren Koldo Mitxelena bekari esker egiten ari garen ikerketa: “Eguneroko bizitza eta harreman komunitarien garapena Errenteriako industralizazio garaiko etxebizitza auzoetan”.

    Ikerketaren helburua zera da: Errenterian 1950 eta 1980 urteen artean industrializazioaren itzalpean eraikitako etxebizitza-auzoen ezaugarri urbanoen eta gaur-egungo eguneroko bizitza eta harreman komunitarioen garapenaren arteko harremana aztertzea da. Ezagutu nahi dugu garai horretan eraikitako etxebizitza-auzo ezberdinek ze oztopo azaltzen dituzten gaur egungo bizi moldeak garatzeko, zaintza lanetan eta auzo-harremanetan fokua jarriz; eta baita ze indargune eta aditu beharreko ezaugarri dituzten. Urte bukaeran publikatuko da ikerketaren emaitza jasoko duen argitalpena. 

    Estrategia bat

    Ez da ohikoa erakundeek beren denbora hartzea modu estrategikoan pentsatzeko. Ez zen hala gertatu Osasun Eskolaren prozesuarekin. Osasun eskola zaintza komunitarioen sare gisa definitzen da, pertsonei laguntza, orientazioa eta informazioa ematen diena, eta elkarteekin lankidetzan diharduena. Osasun Sailak eta Osakidetzak Osasun Eskola zerbitzua sortu zuten 2013an, eta zortzi urteko ibilbidearen ostean, proiektuaren norabidea berbideratzeko prozesu bat abiatu zen, zerbitzuaren etorkizuna irudikatzeko eta erabiltzaileei bideratutako eredu bat ezartzeko, zerbitzua egituratua izan zedin. Pertsonengan zentratutako lanketa estrategikoa egin genuen, ikuspegi holistikoa izan zuena, pertsonak ardatz zituena, diseinuan eta gizarte-zientzietan erabilitako tresnak eta egiteko moduak hibridatzen zituena, eta ezaugarri nagusi gisa enpatia zuena. 

     

    Buletinaren harpidetza

      Hurrengoa

      Fabula-animaliategi bat: etorkizuneko espezieak imajinatzen

      Lege-oharra

      Webgunearen titularra: Tipi Gara Koop Elk Txikia
      IFK/IFZ: F-95767737
      Helbide soziala: Uribitarte Kalea 18, 5.B. 48001, Bilbo, Bizkaia
      Posta elektronikoa: kaixo@tipigara.co
      Telefonoa: (0034) 944 105 116
      Domeinuaren izena: https://www.tipigara.co/

      1. Xedea

      Webgune honen helburua Tipi Gara kooperatibaren jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea da, baita komunikazio- eta partaidetza-bideak eskaintzea ere.
      Webgune honetara sartzeak honako termino eta erabilera-baldintza hauek onartzea dakar berekin. Haiekin ados ez bazaude, mesedez, ez erabili webgune hau.

      2. Jabetza intelektuala eta industriala

      Webguneko eduki guztiak (testuak, irudiak, diseinuak, logotipoak, dokumentuak, etab.) Tipi Gara-ren jabetzakoak dira. Erreproduzitu, banatu, aldatu edo erabil daiteke, Tipi Gara kooperatiba aipatuz, eduki horien iturria baita.

      3. Erantzukizuna

      Kooperatibak ez du bere gain hartuko edukietan egindako akatsen edo hutsegiteen erantzukizuna, ezta webgune honetan argitaratutako informazioa erabiltzeak eragindako kalteena ere. Beretzat gordetzen dugu gunearen edukiak edozein unetan aldatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe. Era berean, ez gara arduratzen kanpoko esteken edo hirugarrenen orrien edukiaz eta funtzionamenduaz.

      4. Datu pertsonalen babesa

      Webgune honen bidez jasotako datu pertsonalak Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo de 27 de abril de 2016 relativo a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos datos y por el que se deroga la Directiva 95/46/CE (Reglamento general de protección de datos) eta Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales araudiaren arabera tratatuko dira. Informazio guztia gure Pribatutasun Politikan kontsulta dezakezu.

      5. Cookieak erabilpena

      Webgune honek cookie teknikoak erabiltzen ditu eta, baimena izanez gero, analisirako cookieak. Baimena kudeatu dezakezu eta informazio gehiago kontsultatu gure Cookie Politikan.

      6. Legeria eta jurisdikzioa

      Lege-ohar hori Espainiako legediak arautzen du. Gatazkak ebazteko, alderdiak Bilboko (Bizkaia) epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira, kontsumitzaile eta erabiltzaileen arloko araudiak beste foru aplikagarri bat adierazten duenean izan ezik.

      Pribatutasun-politika

      1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

      Webgunearen titularra: Tipi Gara Koop Elk Txikia
      IFK/IFZ: F-95767737
      Helbidea: Uribitarte Kalea 18, 5.B. 48001, Bilbo, Bizkaia
      Posta elektronikoa: kaixo@tipigara.co

      2. Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

      Ematen dizkiguzun datuak inprimaki, posta elektroniko edo gure jardueretan parte hartuz tratatzen ditugu, honetarako:

      • Proiektuekin lotutako komunikazioak kudeatzea
      • Informazio-buletinak bidaltzea (borondatez harpidetzen bazara)
      • Informazio- edo harreman-eskaerei erantzutea
      • Parte hartzeko ekitaldi, tailer edo taldeetan izena ematea kudeatzea
      • Gure legezko betebeharrak betetzea

      Helburu horiek betetzeko behar diren datu pertsonalak baino ez dizkizugu eskatuko. Helburu nagusi horretarako beharrezkoak ez diren tratamenduek (adibidez, buletinean harpidetzea jarduera bakar batean parte hartu nahi baduzu) zure baimena behar dute. Ez dugu zure parte-hartzea baldintzatuko tratamendu gehigarriak onartzean, horrek baimena “asketzat” ez hartzea eragingo lukeelako.

      3. Zein da tratamendurako lege-oinarria?

      • Berariazko baimena (adibidez, buletin batera harpidetzean edo formulario bat bidaltzean)
      • Kontratu-harremana edo kontratu-aurrekoa (proiektu edo jarduera batean parte hartzen duzunean)
      • Lotutako jarduerei buruz informatuta egoteko interes legitimoa, aurretik ere harremanik izan baduzu
      • Legezko betebeharra, indarrean dagoen araudiak hala eskatzen duen kasuetan.

      4. Zer datu pertsonal biltzen ditugu?

      • Identifikazio-datuak: izena, abizenak, posta elektronikoa, telefonoa
      • Kasu batzuetan, NANa, jaiotze-data (adibidez, inskripzioetarako)
      • Beharrezkoa bada bakarrik, aitaren/amaren edo legezko tutorearen datuak, adingabeek parte hartzen badute.

      Ez dugu datu sentikorrik edo “babes bereziko” daturik jasotzen (osasuna, ideologia, etab.), baimen espezifikoa duten kasu jakinetan izan ezik.

      5. Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

      Datuak bildu ziren helbururako beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, eta, nolanahi ere, legeak eskatutako epeetan edo datuak ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean.

      6. Nori jakinarazten zaizkio zure datuak?

      Ez dizkiegu zure datuak hirugarrenei lagatzen, legezko betebeharra ez bada edo zerbitzu bat emateko beharrezkoa ez bada.

      7. Datuak Europar Batasunetik kanpo transferitzen al ditugu?

      Sí, de forma limitada. En el desarrollo de nuestra actividad utilizamos herramientas y servicios digitales que, en algunos casos, implican la transferencia internacional de datos fuera del Espacio Económico Europeo (EEE). Bai, modu mugatuan. Gure jardueran, tresna eta zerbitzu digitalak erabiltzen ditugu, eta, kasu batzuetan, datuen nazioarteko transferentzia egiten dugu Europako Esparru Ekonomikotik (EEE) kanpo. Horiek guztiek beharrezko bermeak aplikatzen dituzte Kontratu Klausula Tipoen bidez, DBEOren 46. artikuluaren arabera.

      Kasuaren arabera, Google (Drive, Gmail), Mailchimp (komunikazioak) eta Typeform (formularioak) bezalako laguntza-zerbitzuak erabiltzen ditugu. Kasu guztietan, datuak transferitzen zaizkien hornitzaileek berme egokiak eskaintzen dituztela ziurtatzen dugu, DBEOren 44. artikulutik 49.era bitartekoen arabera.

      • Google Workspace (Drive, Gmail, Docs, etab.): hodeiko zerbitzuen hornitzailea. Googlek Kontratu Klausula Tipoak (KKS) onartu ditu, Europako Batzordeak onartuak, datuen tratamenduan babes-maila egokia bermatzeko.

      Googleren pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://policies.google.com/privacy?hl=es

      • Mailchimp: newsletterrak eta komunikazioak kudeatzeko tresna. Mailchimp, Intuit Inc.-ek operatua, Kontratu Klausula Tipoak ere aplikatzen ditu, DBEOk ezarritakoaren arabera.

      Mailchimpen pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://mailchimp.com/es/legal/

      • Typeform: EBn egoitza duten online formularioen plataforma. Kanpoko zerbitzariak edo zerbitzuak erabiltzen diren kasuetan, Typeformek Europako araudiarekin lerrokatutako SCC aktiboak eta segurtasun-politikak ere baditu.

      Typeformen pribatutasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu: https://admin.typeform.com/to/yFvrNI?typeform-source=www.google.com

      8. Zer eskubide dituzu erabiltzaile gisa?

      Edozein pertsonak eskubidea du berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko.

      Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonaletara sartzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzeko edo, hala badagokio, datuak ezabatzeko eskatzeko ere, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako. Interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute ere; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

      Inguruabar jakin batzuetan, eta beren egoera zehatzarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek datuen eramangarritasunerako eskubidea eskatu ahal izango dute; bai eta beren datuen tratamenduaren aurka egin. Datuak tratatzeari utziko diogu, ezinbesteko arrazoi legitimoak daudenean izan ezik, edo erreklamazioak egin edo defendatu behar direnean izan ezik.

      Zure baimena edozein unetan ken dezakezu, baita Datuak Babesteko Araudi Orokorrean aurreikusitako sarbide-, zuzenketa-, ezabaketa-, mugatze-, eramangarritasun- eta aurkakotasun-eskubideak egikaritu ere. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar duzu kaixo@tipigara.co  helbidera, eta honako informazio hau bidali: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, erabili nahi duzun eskubidearen eskaera eta gaian “Datuen babesa” adierazi eta NAN/AIZ/Pasaportearen kopia erantsi.

      Zure edozein eskubide urratu bada, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzu (https://www.aepd.es ).

      9. Adingabeen datuen babesa

      14 urtetik beherakoei buruzko daturik ez dugu tratatzen haien amaren, aitaren edo legezko tutorearen berariazko baimenik gabe. Jardueraren batean parte hartuz gero, sinatutako baimena beharko da beti.

      10. Datuen segurtasuna

      Neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzen ditugu zure datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek galtzea, gaizki erabiltzea edo baimenik gabe sartzea saihesteko.

      Cookie-politika

      1. Zer dira cookieak?

      Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, webgune bat bisitatzen duzunean zure nabigatzailean gordetzen direnak. Zure bisitari buruzko informazioa gogoratzeko (adibidez, hizkuntza-lehentasunak edo bisitatutako orriak) eta zure nabigazio-esperientzia hobetzeko balio dute.

      2. Zer cookie mota erabiltzen ditugu?

      Webgune honetan cookie mota hauek erabiltzen ditugu:

      • Cookie teknikoak: Cookie hauek aukera ematen diote erabiltzaileari web orri, plataforma edo aplikazio baten bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko, hala nola, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea, eskaera bat osatzen duten elementuak gogoratzea, eskaera bat erosteko prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak biltegiratzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
      • Pertsonalizazio-cookieak: Erabiltzaileari zerbitzuan sartzeko aukera ematen diote, erabiltzailearen terminaleko irizpide batzuen arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin, hala nola hizkuntza, zerbitzura sartzeko nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko eskualdeko konfigurazioa, etab.
      • Analisirako cookieak: Guk edo hirugarrenek ondo tratatuta, erabiltzaile kopurua kuantifikatzea ahalbidetzen digutenak dira, horrela erabiltzaileek eskainitako zerbitzuaren erabileraren neurketa eta analisi estatistikoa egiteko. Horretarako, gure webgunean egiten duzun nabigazioa aztertzen da, eskaintzen dizkizugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetzeko.

      3. Hirugarrenen cookieak

      Webguneak hirugarrenen zerbitzuak erabil ditzake. Zerbitzu horiek, enpresaren kontura, informazioa bilduko dute estatistiketarako, erabiltzaileak sitea erabiltzeko eta webgunearen jarduerarekin eta Interneteko beste zerbitzu batzuekin lotutako beste zerbitzu batzuk emateko.

      Bereziki, webgune honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc. enpresak emandako web zerbitzu analitikoa, egoitza nagusia Estatu Batuetan duena 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043. Zerbitzu horiek emateko, informazioa biltzen duten cookieak erabiltzen dituzte, erabiltzailearen IP helbidea barne, zeina Googlek transmititu, tratatu eta biltegiratuko baitu Google.com webgunean ezarritako baldintzetan. Informazio hori hirugarrenei transmititzeko aukera barne, legezko eskakizunengatik edo hirugarren horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen dutenean.

      Erabiltzaileak beren-beregi onartzen du, webgune hau erabiltzeagatik, bildutako informazioaren tratamendua, lehen aipatutako moduan eta helburuekin. Halaber, datu horien tratamenduari uko egiteko aukera ezagutzen du.
      edo Cookie-en erabilerari uko egiten dion informazioa, nabigatzailean horretarako konfigurazio egokia hautatuta. Dena den, baliteke zure nabigatzailean cookieak blokeatzeko aukera horrek ez uztea webgunearen funtzionalitate guztiak erabat erabiltzen.

      4. Nola kudea ditzaket nire cookieak?

      Zure ordenagailuan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu, zure ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz:

      Cookie politika honi buruzko zalantzarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke kaixo@tipigara.co helbidera idatziz.